Lankide:Mireiafilosofia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Astrolabioa

Astrolabioa antzinako instrumentua da, zehazki instrumentu astronomikoa, ahalbidetzen zuena ezagutzea izarren posizioa eta garaiera zeruarekiko. Astrolabio hitza, etimologikoki grekeratik dator, eta itzulpen posible bat izango zen ¨izarren bilatzailea¨. Astrolabioa erabiltzen zuten nabigatzaileek, astronomoek eta zientzialariek izarrak lokalizatzeko. Horrela hauen mugimendua behatu zezaketen, determinatzeko ordua bere latitudearen arabera, edo alderantziz, orduaren arabera, latitudea determinatzeko.Hortaz aparte, beste erabilpen bat dauka, dela luzerak neurtzea triangulazioaren bitartez. Marinel musulmandarrek askotan erabiltzen zuten otoi ordua kalkulatzeko eta Mekaren norabidea jakin ahal izateko. XVI eta XVIII. mendeetan, hau izan zen nabigazio maritimoaren instrumentu nagusia, sextantea agertu arte 1750. urtean.


Tipologia

Historian zehar astrolabioa hobetu egin da, hala nola, dibertsifikatuz. Horregatik ikusi ditzakegu hainbat motatako astrolabioak: Astrolabio planisferikoa, sortu egin zena astroen konputoak eta errepresentazioak jakiteko latitude bakar bat erabiliz, astrolabio unibertsala (latitude guztientzat baliogarria zena), Rojas-eko astrolabioa, astrolabio islamdarra, hau erabiltzen zuten marinelek bukeak lokalizatzeko, eta koadrantea. Astrolabioa ipar-orratz baten antzekoa da (ipar-orratza ere nabigatzaileek erabiltzen zuten).

Historia

Berez, ez dakigu zeinek asmatu ote zuen. Claudio Ptolomeo-ren obra batzuk (matematikari eta astronomoa zena), hala nola, Almagesto, jada deskribatzen zuen bere eraiketa II. mendearen garaian. Beste hainbat matematikok erabili izan zuten, haien artean Alejandriako Hipatia, zeinak erabili zuen bere kalkuluak hobetzeko. Jakin badakigu Hipatiak bere aitarekin egin zuela lan, Teón astronomoa, zuzenketa batzuk egiteko Almagesto Ptolomeo-ren lanean eta astrolabioa eraikitzeko. Badakigu Nizeako Hiparko jada eraikitzen zituela astrolabioak Ptolomeo eta Hipatia baino lehen, nahiz eta Pergako Apolok asmatu astrolabio primitibo bat 220 eta 150 K.a., tamalez, Hiparkori atxikitu zaio askotan.

Kontserbatzen den astrolabio zaharrena Nastulus astronomo persak eraiki egin zuen 927.urtean eta Kuwait-eko Museo Nazionalean kontserbatzen da.

VIII. mendeetan jada oso ezaguna zen mundu islamearrean. Europara ailegatu zen Al-Andalusaren bitartez, XII. mendean.

Deskripzioa

Astrolabioa oinarritzen da esfera zelesteko  proiekzio estereografikoan. Honetan datza: Zirkunferentzia graduatu bat dauka (oinarri ama, edo mater) zeina, bere oinarria, birak ematen zituen orratz baten gainean. Honek puntu bat dauka begiratzeko aukeratutako izarrari. ¨Amaren¨ limitean, edo linboan, badago eskala bat gradutan neurtuta. Batzutan ordu eta minutuetan agertzen da.

Bere goikaldean, argoila bat dago, eta honekin zintzilik gelditzen da instrumentua, posizio bertikalean, horrela egin daitezke eta neurketak.

Intsrumentuaren aurrean, edo ¨amaren aurpegian¨ (faz mater), -pixkat konkaboa dena-, honetan beste bi diska sartzen dira. Barnealdekoa, tinpanoa deritzona, plaka bat da, mugitzen ez dena. Honek, esfera zelestearen koordenadak ditu grabatuak latitude konkretu batzuen arabera, barnebilduz, zenita, ortzimuga, garaieraren lerroak, azimut-a, zeleste ekuatorea, ekliptikoa eta Kantzer eta Kaprikornnioko tropikoak.

Kanpokoari, armiarma edo sarea deritzona, mugikoarra da eta planisferio transparente bat errepresentatzen du, eguzkia, ilargia eta izar distiratsuenen posizioak edukiz. Armiarmaren gainean, orratz bat dago, ikuspuntu batekin. Hau erabiltzen da apuntatzeko bilatutako astrorantz. Eguzkiari apuntatuz gero, bertoko ordua adierazi nahi du.

Amaren atzeko partea balio du dorre bateko altuera jakiteko, honekiko distantzia eta zodiakoko sinboloa jakiteko. Hau jakiten zuten, eguzkiak zodiakoko posizio bat okupatzen zuelako.

Parte honen gainean orratz bat bakarrik zegoen, alidada bi ikuspuntu zituena irakurketak egiteko.

Ikusi baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuadrante
  • [1]
  • Astrolabio de al-Sahlî
  • [2]
  • Historia de la navegación astronómica
  • [3]
  • Mecanismo de Anticitera
  • [4]
  • Esfera armilar
  • [5]
  • Reloj astronómico
  • [6]
  • Equatorium
  • [7]
  • Hipatia
  • [8]
  • Astronomía árabe
  • [9]
  • Nocturlabio
  • [10]
  • Planetario
  • [11]
  • Planisferio celeste
  • [12]
  • Reloj Astronómico de Praga
  • [13]
  • Sextante astronómico
  • [14]
  • Sharaf al-Din al-Tusi
  • [15]
  • Torquetum
  • [16]

Notak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Menéndez Pidal, Gonzalo (2003). Hacia una nueva imagen del mundo (1 edición). Real Academia de la Historia. p. 234. ISBN 84-259-1245-8.
  2. ↑ Real Academia Española y Asociación de Academias de la Lengua Española (2014). «astrolabio». Diccionario de la lengua española (23.ª edición). Madrid: Espasa. ISBN 978-84-670-4189-7. Consultado el 25 de febrero de 2019.
  3. ↑ Ridpath, Ian (1999). Diccionario de astronomía. Editorial Complutense. p. 60. ISBN 9788489784703. Consultado el 21 de junio de 2016.
  4. ↑ https://web.archive.org/web/20111215090942/http://www.scribd.com/doc/24820232/Islamic-Science-An-Instrument-of-Mass-Calculation-Nastulus-Baghdad-900-CA David A. King. Islamic Science - An Instrument of Mass Calculation made by Nastulus en Bagdad ca. 900 (en inglés). Consultado el 13-03-2010.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wikimedia Commons alberga una categoría multimedia sobre astrolabios.
  • Wikcionario tiene definiciones y otra información sobre astrolabio.
  • Astrolabio, instrumentos para contar
  • Astrolabios; en inglés.
  • Astrolabios.
  • Severo Sebojt o Severo de Nísibis (siríaco: ܣܘܪܘܣ ܣܝܒܘܟܬ; Nísibis, 575 - 667): Tratado del astrolabio planisférico, escrito en el s. VII a partir de textos griegos.
    • Texto bilingüe griego - francés, con introducción y anotaciones en este idioma, en el sitio de Philippe Remacle (1944 - 2011): trad. de François Nau (1864 - 1931); Imprimerie Nationale[1], París, 1899.