Lankide:Mr. Kortabarria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikar gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikako gatazka
DataXX. mende bukaera eta XXI. mende hasiera
LekuaKorsika eta Frantzia
Gudulariak
 Frantzia

Talde paramilitarrak:

  • Independentzia eta Autonomiaren Aurkako Ekintza Berriaren Frontea

Korsikar talde armatuak:

Indarra
2,800+ polizia eta jendarme[1] 1,300 soldadu 300 - 1.000 kide
Galerak
140 hildako[2]

Korsikar gatazka edo Korsikako gatazka Korsikan eta Frantzian XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran eman zen gatazka politiko eta armatua izan zen. Gatazkaren partaide korsikar nagusia den Korsika Askatzeko Nazio Fronteak 2014an su etena iragarri ondoren gatazka lausotu zen arren, 2022ko Yvan Colonna militante abertzalearen hilketak istiluak eta gatazka berpiztu zituen.

Aurrekariak: ARC eta Aleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada: Arreta erakartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen sorrera ofiziala baino egun bat lehenago, 1976ko maiatzaren 4an, Korsika Askatzeko Nazio Fronteak (FLNC) 21 bonba eraso burutu zituen Korsikako irlan zehar. Ekintza horiek eta FLNCren sorrera, legez kanpo utzitako Action Régionaliste Corse erakundearen 10 kide epaitzen ari ziren bitartean izan ziren. Epaituak aurreko udan bi polizia frantses tirokatzeaz eta hiltzeaz akusatu zituzten.[3] Udan zehar FLNCk kanpaina armatua gogortu zuen, eta ekainaren 17an Aghione herriko gendarmeria erasotu zuten suziri eta mortero batekin, M79 granada jaurtitzaile baten bidez.[4] Erakunde armatuak horrelako ekipamendua edukitzeak Libiak FLNC hornitzen zuenaren ustea areagotu zuen, Behin-behineko IRA bezalako beste talde armatuak hornitzen zituen bezala. 1976ko irailean Frantziako Armadako goi-kargudunak jopuntuan jartzen hasi zen FLNC. Corti hirian armadako general batek ozta-ozta lortu zuen eraso batetik bizirik ateratzea, FLNCko kide batzuk bere autoa tirokatu zutenean; eta erakundeak beste goi-kargudun baten etxebizitza lehertu zuen bonba eraso batekin.[5] Horretaz gain, irailaren 7an, erakundeko zazpi kidek Ajaccioko aireportuan gordeta zegoen Boeing 707 hegazkin bat lehertu zuten.[6]

1977ko hasieran FLNCren eraso gutxiago izan ziren, baina apirilean mugimendu nazionalistarekin lotutako zenbait lokalen aurkako eraso ugari izan ziren. Erasoak FRANCIA (Independentziaren eta Autonomiaren Aurkako Ekintza Fronte Berria) erakunde anti-independentista sortu berriak hartu zituen bere gain.[7] FRANCIA Korsikako talde anti-independentista bakarra ez zen arren, eraso armatuak egiteko azpiegiturak zituen bakarra zela zirudien. Maiatzaren 14an talde armatu horrek Arritti aldizkari nazionalistaren inprenta suntsitu zuen bonba baten bidez. Eraso horiei erantzuteko, maiatzaren 24an FLNCko zortzi kidek Fort-Lacroixeko (Bastia) base militarrean sartu eta zenbait instalazio lehertu zituzten. Ekaina hasieran Bastiako tren geltokiaren zati handi bat lehertu zuten ere, eta uztailean beste 27 frantziar instalazio suntsitu zituzten gau bakar batetan.[8][9] 1978ko urtarrilaren 13ko gauean, erakunde armatuaren bederatzi milizianok NATOren Solenzarako aireko base militarra erasotu zuten 40kg lehergailurekin, "Zara Operazioa" deitutakoan.[9][10][11][12]

FLNCk kolpe gogorra jaso zuen 1978ko maiatzean, erakundeko 27 ustezko kide atxilotu zituztenean.[13] Cardo-Torgia herrian lapurreta arrunt bat ikertzen ari zirela, poliziak FLNCren arma gordeleku bat aurkitu zuen ustekabean. Guztira 300 lagun galdekatu eta 60 atxiki zituzten. Beste zenbait lagun atxilotu zituzten Parisen, Nizan eta Lyonen. Urte bereko abenduan polizia komisaldegien aurkako erasoak ugaritu ziren, eta FLNCko presoak preso politiko gisa tratatuak izatea galdegiten hasi ziren.


1980ko hamarkada: Ofentsiba berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an FLNCren ekintzak ugaritu egin ziren: urtarriletik martxora, bi hilabeteko tartean, 115 bonba eraso baino gehiago izan ziren irlan zehar.[14] Hala ere, urte bereko uztailean erakundearen hainbat ekintzaile atxilotzea lortu zuten indar frantsesek, eta sarekadak horrek FLNCren ekintzen etenaldia eragin zuen. Erakunde armatuak "askapen borrokaren ofentsiba berri bat" hasiko zuela aldarrikatu zuen, eta Korsikan zeuden polizia eta armada frantseseko kideei irlatik alde egitea gomendatu zien.[15] Martxoaren 10ean, Korsikako hamar banketxe suntsitu zituzten bonba-autoen bidez, eta hilabete ondoren, apirilaren 10ean, Pariseko beste hiru banketxe lehertu zituzten. Parisen ere, beste bonba eraso batek 3 milioi liberako kalte materialak eragin zituen hiriko auzitegietan. 1970eko hamarkadaren bukaeran FLNCren politika aldaketa garrantzitsua izan zen, eta gatazka Frantzia kontinentalera zabaltzea erabaki zuten, "arazo korsikarra frantsesei eramateko" haien esanetan. 1979ko maiatzaren 6an Parisen 20 banketxe erasotzea lortu zuen FLNCk, eta maiatzaren 30ean ere beste hainbat banku lehertu zituzten.[16] Ekainean irlara itzuli ziren ekintza armatuak eta 25 leherketa izan ziren Korsikan, poliziaren egoitza nagusiaren aurkako bonba eraso batekin batera, Parisen. 1980ko maiatzaren 14an Pariseko auzitegiak erasotu zituen berriz ere FLNCk; eta Iranen enbaxada gordetzen ari ziren lau jendarme tirokatu zituen, hiru zaurituz.[17]

1970eko hamarkadan FLNC barneko ildo ezkertiarraren eta eskuindarraren arteko lehia ideologikoaren ondoren, eskuinaldeko buruzagiek nagusitasuna lortu zuten 1980ko hamarkada hasieran. Ondorengo urteetan zehar erakundearen oinarri ideologikoak ezker iraultzailetik urrundu ziren, eta FLNCren sortzaile eta PCSren buruzagi Jean-Pierre Santiniren esanetan, erakundea "Fronte Batu" anitz bat izatetik "Fronte Bakar" autoritarioa bihurtu zen.[18]

1980. urtetik hasita FLNCren jarraitzaileek ikusgarritasun gehiago bereganatu zuten protestetan eta politika jardueretan. FLNCk preso politiko estatusa galdegiten jarraitzen zuen haren kide atxilotuentzat, eta estatus politiko horren aldeko manifestazio jendetsuak ohikoak ziren Korsikan.[19] 1980ko azaroan, FLNCko 12 kidek gose-greba hasi zuten espetxeetan preso Korsikarrek jasaten zuten tratua salatzeko, eta protesta Ipar Irlandako sei preso errepublikarren gose-grebekin batera gertatu zen.[20] Gose-greba zapuzteko presoak indarrez elikatu zituzten espetxeetan, eta azkenean greba bertan behera geratu zen. 1981eko apirilaren 1ean FLNCk su-etena iragarri zuen Frantziako hauteskunde presidentzialak ziren bitartean, eta François Mitterranden garaipenaren ondoren su-etena luzatu zuten, presidente berriaren jarrera zein zen ikusi ahal izateko.[21]

Irailaren 18an su-etenaren bukaera jakinarazi zuen erakundeak, eta autonomista korsikarrak gaitzetsi zituzten frantziar sistema politikoaren "betiko alferrikako tresnak" erabili nahi izateagatik. Frantziaren politika eskasak gaitzetsi zituen ere, eta berriz borroka armatuari ekingo ziotela iragarri zuten, baita armak sekula ez zituztela utziko aldarrikatu ere.[22]

1982ko abuztuaren 19ko gauean FLNCk inoizko ekintzarik zabal eta sonatuena burutu zuen, "violente nuit bleue" (gau urdin bortitza) izenaz ezagutu zena, eta estatu frantziarrak irlan zeuzkan 99 instalazio izan ziren erasotuak gau bakar batetan. Frantziaren aurkako erasoez gain, 1980ko hamarkadaren erdialdean droga trafikatzaileen aurka egiten hasi zen ere, eta 1986an lau trafikatzaile ezagun erail zituen.

Frantziako gobernuak eta FLNCk su-eten bat adostu zuten 1988an, baina akordioak eztabaida eta desadostasuna eragin zuen erakundeko kideen artean, eta mugimenduaren zatiketa eragin zuen.[23]

1990eko hamarkada: barne gatazkak eta Claude Érignacen hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yvan Colonnaren askapena eskatzeko Ghjuventù Indipendentista gazte erakundearen pankarta. Pankarta eta tindaketa ugari agertu ziren Korsikako Unibertsitatean eta inguruetan FLNCren eta independentziaren alde.

FLNCren barne gatazkek eta zatiketek markatu zuten 1990eko hamarkada. Zatiketen eta ezadostasun gehienak kideen arteko lehia ideologikoen eta gatazka pertsonalen ondorio izan ziren.

1991an FLNC taldearen eta frantziar indar armatuen arteko lehen tiroketa izan zen, gendarmeak FLNCko komando baten kontrako segada egiten saiatu zirenean, komandoak ihes egitea lortuz. Urte berean, erakunde armatuak Sardinian kokaturiko findegi bat erasotu zuen.

1996ko abenduan FLNCk Eguberri ofentsiba bat burutu zuen:Figarin frantziar armadaren base bat metrailetekin erasotu zuen, baita Zicavon polizia-etxe bat ere granadekin.[24][25] 1997an FLNC Canal-Habituel fakzioak su-etena adostu ondoren FLNC Canal-Historique fakzioak erakundearen kontrola bereganatzen eta ofentsiba berri bat burutzen ahalegindu zen. 1998an ekintza armatuak ugaritu ziren, hainbat polizia eta alkateren heriotzekin, baina ekintzarik esanguratsuena Claude Érignacen hilketa izan zen, hura baitzen Korsikako Prefeta eta frantziar estatuaren ordezkari nagusia irlan. FLNC Canal-Historique fakzioak aldarrikatu zuen ekintza.


2000ko hamarkada: fakzioen bateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, erakunde abertzale ugariren arteko bake-akordioa sinatu zen Migliacciaru herrian, azken urteetako abertzaleen arteko liskar odoltsuei amaiera emanez. Akordioari jarraituz, fakzio klandestino nagusiak (Canal-Historique eta Canal-Habituel) erakunde eraberrituan bateratu ziren: FLNC Borrokalarien Batasuna (FLNC-UC). Hala ere, Canal-Habituel fakzioko kide batzuk FLNC Urriak-22 sortu zuten FLNC-UCrekin batu beharrean.

Milurteko berriaren hasierarekin ekintza armatuen maiztasuna nabari murriztu bazen ere, FLNCk borroka armatuarekin jarraitu zuen.[26] Hala nola, 2002an Lumioko base militar bat bonbardatu zuen, hainbat gendarme zaurituz; eta Marseillako hotel batzuen (2004) eta base militar gehiagoren (2007) aurkako erasoak burutu zituen ere. 2009an ere bonba-auto bat leherrarazi zuen Vescovatoko gendarmeriaren aurka. Eraso hori aldarrikatzearekin batera, FLNCren fakzio guztien bateratzea iragarri zuten (FLNC-UC, FLNC-1976 eta FLNC Urriak-22).[27]

Erakundeak frantziarrek Korsikan zeuzkaten bigarren etxebizitzen aurka egin zuen ere ugaritan. 2011 bukaeran agiri batetan aurreko lau hilabetetan burututako 38 bonba eraso bere gain hartu zituen FLNCk. Agiri horretan erakunde armatuak bake-akordio bat adosteko aukerari atea ireki zion.[28]


2010eko hamarkada: borroka armatuaren bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainean, FLNC-UC erakundeak borroka armatuaren amaiera iragarri zuen. Erakundearen esanetan, "aldebakarreko desmilitarizazio prozesu bat hastea eta pixkanaka klandestinitatetik ateratzea erabaki" zuten. [29][30] Bestalde, FLNC Urriak-22 erakundeak "operazio militarren" bukaera iragarri zuen 2016ko maiatzean, 2015ean korsikar nazionalistek Korsikako Asanbladako hauteskundeak irabazi ondoren, autonomistek eta independentistek osatutako gobernu berriari legealdi lasaia eskaintzeko.[31]

Bi talde armatu nagusien su-etenaren arren hainbat eraso izan ziren 2010eko hamarkadan, talde txikien eskutik ziur aski. 2016ko urriaren 15ean hiru militante abertzale kondenatu zituzten, 2012ko bonba eraso bat egotzita, eta liskar handiak izan ziren Bastian, poliziaren presentziari molotov koktelekin eta jaurtigaiekin erantzunez.[32]

2019ko martxoan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Korsika bisitatu baino egun batzuk lehenago, etxe turistiko bana lehertu zituzten irlako bi herritan,[33] eta Macronen bisita baino hiru egun lehenago poliziak bi lehergailu aurkitu zituen frantziar gobernu eraikinen aurrean.[34] 2019ko irailaren amaieran, militante abertzale armatu batzuk FLNCren birsortzea aldarrikatu zuten bideo baten bidez. Taldeak inbertitzaile atzerritarren jabetzen aurkako erasoekin mehatxatu zuen, eta lurzorua atzerritarrei (frantziarrak barne) saltzea debekatzea galdegin zuen.[35]


2020ko hamarkada: borroka armatuaren itzuleraren mehatxua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko uztailaren 14an, hiru militante armatuk hitzaldi bat eman zuten Bastiatik 50 kilometrora kokatutako herri batetan. Hitzaldian Bastiako gendarmeria baten aurkako tiroketa aldarrikatu, frantziar estatua Korsikatik alde egitea eta preso politikoak askatzea eskatu, eta panfleto bat utzi zuten. Panfletoan derrigorrezko korsikerazko hezkuntza galdegin zuten, baita turisten kopurua mugatzea ere.[36]

2021eko maiatzaren 5ean, FLNCren sorreraren 45. urteurrenean, "FLNC Maghju 21" adar berriak beren burua aurkeztu zuen ezkutuko prentsaurreko baten bidez. Talde berriak borroka armatuaren itzulera iragarri zuen, "frantziar estatuak korsikar nazio-gatazka konpontzeko egiazko prozesu politiko bati hasiera emateko" esperoan.

Urte bereko irailean FLNCk borroka armatuaren itzulerarekin mehatxatu zuen argi eta garbi: "Egitura klandestinoak, FLNC-UC eta FLNC Urriak-22 barnebiltzen dituenak, agiri ofizial baten bidez adierazten du bake prozesuak porrot egin duela. Eta boterean dauden hautetsi nazionalistek ez dutela ezer aldatuko."

2022 hasieran istilu handiak izan ziren Korsikan barna, preso jihadista batek Yvan Colonna preso politiko korsikarra erahil zuenean Arlesko kartzelan.[37] Hainbat manifestarik Ajaccioko epaitegia erretzen ahalegindu ziren,[38] eta poliziak negar gasa eta gomazko pilotak erabili zituzten manifestarien aurka. Hainbat herritarrek molotov koktelak eta tiragomak erabili zituzten poliziaren eta gobernu eraikinen aurka.[39] Frantziako gobernuaren iturrien arabera, egun horietan gutxienez 102 zauritu izan ziren, horietako 77 poliziak izanik.[40] Apirilean, hainbat eraikin erre zituzten Canale-di-Verde, Ghisonaccia,[41] Pianottoli-Caldarello,[42] eta Conca herrietan.[43]

Istiluen ondorioz, frantziar gobernuak Colonnarekin espetxeratutako bi preso politiko (Pierre Alessandri eta Alain Ferrandi) Korsikako kartzeletara lekualdatu zituen, eta DPS bereziki zainduriko presoen estatusa kendu zien. Gainera, frantziar gobernuak Korsikaren estatus konstituzionalari buruz negoziatzea onartu du, baina nazionalisten aldarrikapen historikoei ezezkoa mantenduz (hala nola korsikeraren ofizialtasuna, korsikar herriaren existentzia onartzea eta preso politikoen askapena).






Hauteskunde departamentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021eko Pirinio Atlantikoko hauteskundeak.

[...]

Paueko ihesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo azpikapitulurainoko informazioa jasota.

[...]

Europako bozak EHn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

28 9 9 11 18
EAJ PSE-EE PP Elkarrekin Podemos EH Bildu
  • 2019ko hauteskundeak EHn

[...]


Alderdi politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jarki-ren orria.

[...]


Errektore bozak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016ko EHUko errektore hauteskundeen orri osoa.

[...]


Baionako herri bozak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 BAINO LEHEN HAUTESKUNDE SISTEMA EZBERDINERAKO LANGA 2.500 DA 1000 BEHARREAN

  • "Hauteskundeak Baionan" orria.

[...]


2007ko udal hauteskundeak HEHn[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hegoaldeko udal/foru hauteskundeen orri osoa (2007).

[...]


Hauteskunde autonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emaitzak herrialdeka plantila.
  • Inbestidura bozketa plantila.

[...]

2016 Scottish election[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskoziako hauteskundeen orri osoa (2016).

[...]


2019ko Europako hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019ko Europako hauteskundeak (orri osoa)

[...]


2015eko UK hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015eko UK hauteskundeen orria erdieginda.

[...]


  1. (Frantsesez) La conduite de la politique de sécurité menée par l'Etat en Corse. .
  2. (Italieraz) «Corsica, indipendentisti sul piede di guerra» www.tribunodelpopolo.it.
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r2 izeneko erreferentziarako
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r3 izeneko erreferentziarako
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r4 izeneko erreferentziarako
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r5 izeneko erreferentziarako
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r6 izeneko erreferentziarako
  8. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r7 izeneko erreferentziarako
  9. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r8 izeneko erreferentziarako
  10. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r9 izeneko erreferentziarako
  11. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r10 izeneko erreferentziarako
  12. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r11 izeneko erreferentziarako
  13. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r12 izeneko erreferentziarako
  14. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r14 izeneko erreferentziarako
  15. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r15 izeneko erreferentziarako
  16. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r16 izeneko erreferentziarako
  17. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r17 izeneko erreferentziarako
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman nire_ref izeneko erreferentziarako
  19. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r18 izeneko erreferentziarako
  20. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r19 izeneko erreferentziarako
  21. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r20 izeneko erreferentziarako
  22. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r21 izeneko erreferentziarako
  23. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman r22 izeneko erreferentziarako
  24. «Corsican Separatists Claim Responsibility For Three Recent Attacks» www.hartford-hwp.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  25. «National Front for the Liberation of Corsica» Prophet of Doom jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 13 October 2009) (Noiz kontsultatua: 2009-10-21).
  26. Corsican National Liberation Front - political organization, Corsica. .
  27. (Frantsesez) «Deux membres d'un FLNC unifié revendiquent l'attentat» Corse Matin 2009/08/10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-04-27).
  28. Moloney, Mark. "Corsica: Europe's hidden independence struggle", Iris - The Republican Magazine, 26 zk., 2012ko apirila, ISSN 0790-7869
  29. Corse: le FLNC dépose les armes. .
  30. «Corsica's last major armed group to decommission to 'boost peace process'» An Phoblacht (Noiz kontsultatua: 2016-05-18).
  31. "Corsican separatists to end military campaign", EuroNews, 2016 maiatzak 3
  32. «France: Corsicans protest jail sentence for nationalist bomb attackers» Ruptly (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  33. «Corsica: two villas partly destroyed by attacks» Tellerreport (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  34. «Bombs and arson attacks spark fears of return of terror campaign in Corsica» The Local 2019 apirilak 2 (Noiz kontsultatua: January 8, 2021).
  35. «Corsican separatists warn against foreigners buying homes and take up arms for first time since 2014» The Telegraph 2019/10/05 (Noiz kontsultatua: 2019/11/26).
  36. .
  37. .
  38. .
  39. .
  40. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  41. .
  42. .
  43. .