Lankide:Musutruk/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Giza-lehoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-lehoia.

Giza-lehoia Goi Paleolitoko eskultura da. Altueran 30 zentimetro ditu. Duela 40.000 urte mamut bolian zizelkatu zen. Ezagutzen den eskulturarik zaharrenetarikoa da. Lehoi burua duen gizaki bat irudikatzen du. Gaur egun, Ulm Museum-ean aurkitzen da, Ulm hirian, Alemanian [1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-lehoia duela 40.000 urte egindako mamut bolizko eskultura da.

Eskulturatxoa Hohlenstein-Stadel izeneko haitzuloan topatu zen, hecha pedazos, Baden-Württemberg estatuan (Alemania), 1939. urtean. Bigarren Mundu Gerra hasi berri zenez, Robert Wetzel eta Otto Völzing arkeologoek aurkitutako zatiak ezin izan zituzten aztertu. Hori dela eta, zuzenean, Ulm hiriko museoan gorde ziren. 30 urte beranduagoa, Joachim Hahn-ek, museoko inbentario eginten ari zela, eskultura zatiak berraurkitu zituen. Orduan, lehen aldiz, piezak batu eta katalogatu zen. Katalogoan Goi Paleolitiko kulturaren erlijio-sinesmen lekuko bezala azaltzen zen. 1997an, Ute Wolf-ek eta Elisabeth Schmidt-ek zaharberritu zuten. Gerora, 2012. urtean, Claus-Joachim Kind arkeologoak Stadel-eko haitzuloan aurkitutako zati berriekien osatu zuen [2]. Gaur egun, Ulm Museum-ean ikusgai dago.

Analisi formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza-lehoia zutik dagoen gizaki baten irudia da. Ezkerreko besoak 7 lerro ditu grabaturik. Baliteke dekorazioa izatea edo sinbolo bat. Irudiaren lehoi-burua nahiko errealista da; muturra, begiak eta goiko aldeko belarritxoak oso ondo irudikatuak daude eta. Generoari dagokionez, adituek ez dakite gizonezkoa edo emakumezkoa den; hankartean triangelua du eta aldi berean, sabelan tolesdura. Hala ere, generoa, formak baino, pertsonifikatzen duen dibinitateak zehaztuko luke; emankortasunaren jainkosa ala gudaren espitirua? [2]

Interpretazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noah Harari-ren arabera[2], Giza-lehoia Europako lehen Homo Sapiens-ek sortutako sinesmen-sisteman berebiziko garrantzia izan zuen. Giza-lehoi hibrido bat asmatzeko beharrezko irudimen gaitasunak Homo Sapiens gizakien garapen kognitiboa adierazten du. Garapen kognitibo honi esker, Sapiens-ek pentsamendu sinbolikoa eta komunikazioa sakonago bat garatu zuten. Ondorioz, erlijio-sentimenduak, mitologia.. bezalako fikzio konplexuak gizartean partekatzen hasi ziren, lehen gizarte protohistorikoei sorrera emanez.

Bolia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolia zenbait ugaztunen letaginak eratzen dituen material preziatua, gogorra eta zuria da. Antzinatik gizakia boliaz baliatu da tresnak, gauzakiak eta arte-piezak egiteko. Batez ere, elefante letaginetatik lortutako bolia erabiltzen da. Hala ere, beste animalia ugaztunetatik lor daiteke, besteak beste: hipopotamoa, mortsa, narbala, kaxalotea eta fakokeroa. Mamutaren letaginak ere erabili ziren. Tamalez, gaur egun, elefante-boliaren merkataritza auzi handikoa bihurtu da, espezi horren beherakada eraginez.

Boliaren egitura kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infotaula de mineralApatitoa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMineral fosfatoduna
FormulaCa5(PO4)3(F,Cl,OH)
Sistema kristalinoHexagonal dipiramidala
Identifikazioa
KoloreaGardenetik zeharrargitsura, normalean berdea, gutxiagotan kolorerik gabea, horia,, urdinetik morera, arrosa, marroia
HabitoaTaula-formako kristal prismatikoak, masiboa, konpaktua edo bikortsua
DistiraBeirakaratik erretxinaren antzekora
PleokroismoaHarri urdinak - sendoa, urdin eta horitik gardenera; beste koloreetan ahula edo oso ahula da

Ugaztunen hortz eta letaginen egitura kimikoa berdina da, espeziea edozein dela ere.

Hortz batek hiru zati ditu: koroa, erroa edo hortz eta lepoa, koroa eta erroa, aurreko biak lotzen dituen zatia. Aldi berean, hiru geruza izango ditu: esmaltea edo kanpoko geruza, gai gogorra eta trinkoa, hortzaren koroa estaltzen duena; dentina, bolia edo erdiko geruza, osagia nagusia izango da, esmaltea baino bigunagoa eta hezurraren antzeko osaera duena; eta, azkenik, hortz mamia.

Dentina edo boliaren egitura kimikoa hurrengo da: %68 materia inorganikoa (nagusiki hidroxiapatitazko kristalak), %22 materia organikoa (nagusiki kolagenozko funtzak), %10 ura da.

Dentinaren materia inorganikoa dahllita da. Formula kimikoa hau da:. Karbonato hidroxilapatitoa ere esaten zaio. Apatitoen taldekoa da. Apatitoak mineral fosfatodunak dira. Talde honetan hidroxiapatitoak, fluorapatitoak eta kloroapatitoak bereizten dira, OH−, F− edo Cl− ioien presentziaren arabera. Hiru konposatu hauen nahastearen formula kimikoa idazten da. Banakako mineralen formulak , eta dira, hurrenez hurren.

Hidroxilapatitoari dagokionez, sistema hexagonalaren arabera sortzen ditu kristalak. Mohs eskalaren arabera duen gogortasunaren balioa 5 da.

Boliaren merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elefante-boliaren merkataritza auzi handikoa da, espezi horren beherakada eraginez. Bi elefante espezie daude munduan: Afrikako elefantea eta Asiako elefantea. Biak desagertze zorian.

XIX. mendean, Europak Afrika kolonizatu aurretik, 20 milioi elefante zeuden kontinente horretan. 1970. urtean, jada milioi bat bakarrik geratzen ziren, eta, bigarren erditik aurrera, kopurua beheraka joan da ia etengabe, egungo 350.000 ingurura iritsi arte. Galera horren errua gizakiok dugu. Urtero, isilpeko ehizak gutxienez 20.000 elefante hiltzen ditu, haien letaginetan dagoen boli preziatua merkatu beltzean saltzeko. Eta hori, zenbatutako elefante gehienak (%84) babestutako inguruetan egon arren [3].

Haien letaginak lortzeko, egunero ehun elefante inguru hiltzen dituzte, kalkuluen arabera. Hori dela eta, jaio baino abiadura handiagoan hiltzen ari dira elefanteak. Heriotza tasa horrek bere hartan jarraituz gero, 2025ean 160.000 elefante bakarrik geratuko dira.

Ehiza debekatzeko saiakera batean, nazioarteko merkataritza debekatu zuten, 1989an, elefanteak babesteko asmoz. Debeku horren ostean, gorantz joan den merkatu beltzaren eraginez, milaka elefante hil dituzte. 2015ean, AEBek eta Txinak iragarri zuten boli inportazio zein esportazio guztiak debekatu egingo zituztela, nahiz eta ez zuten horretarako eperik ezarri. 2016an, AEBek erabat debekatu zuten Afrikako elefanteen boliaren salerosketa.

Afrikako elefantea.










Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ulm/Neu-Ulm : Ulm Museum» web.archive.org 2013-07-25 (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Llull, Publicado por Josué. EL HOMBRE LEÓN DE STADEL. (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).
  3. (Ingelesez) Berria.eus. «Handienen gainbehera» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).