Lankide:Naroatudanca/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

SUGEGORRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugegorriaren argazkia

Sugegorriak Viperiane subfamiliako suge motak batzuk dira. Guztira 43 sugegorri espezie inguru daude munduan zehar, Europa, Asia eta Afrikatik banatutak daudenak. Suge hauek  Asia eta Ameriketako Crotalinae subfamiliako krotaloekin ahaidetuak daude. Suge hauen artean desberdintasunak daude; krotaloek begi bakoitzaren  aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat dute. Sakonune hori odol beroko animaliak egunez eta gauez aurkitzeko ahalmena ematen dien organo bat da.

Pozoia dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugegorri guztiek duten bereizigarritasun bat, pozoi-guruina da, beste sugeenak baino sofistikatuagoa dena.

Pozoi-gurinak hortz luze eta hutsetan topatzen dira. Sugea erasotzean puntatik pozoia ateratzen da eta harrapakinaren ehunak kutsatzen ditu. Sugegorrien pozoia odolan eragina izaten dute, odola-lodituz, honek tentsio beherakada, bihotz-taupada neurriaren aldaketa, hezur-usteltzeak eta hanturak eragiten ditu. Honen eginkizuna, ehizakia hiltzeaz aparte, liseriketa erraztea da.

Non topatu ditzakegu sugeak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europan zazpi sugegorri inguru dadue eta guztiak vipera kideak dira. benetan arriskutsuak direnak. Euskal Herrian hiru sugegorri mota ditugu:  kantauriar sugegorria (Vipera seoanei), alde atlantikoan; aspis sugegorria (Vipera aspis aspis), Pirinioetan eta erdialdean; eta, azkenik, lataste sugegorria (Vipera latastei), hegoaldean. Aurreneko biak ez bezala, azkena oso urria da.
    Vipera aspis aspis sugea
  • Europan dauden sugegorrien gorputza astuna izaten da eta haien buztana motza. Burua ondo zehaztua dute, askotan hiruki formakoa. Gainaldeko ezkatak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta begi-ninia zutika dute. Buruaren perfila aldagarria da eta suge mota batzuek "sudur-adar" biguna eta ezkataduna dute.

Zertaz elikatzen dira sugegorriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugegorriaak lurrean bizi dira eta gehienak saguak bezalako ugaztunez elikatzen dira, baina badira txoriez elikatzen diren sugeak edota “Vipera Ursin” bezalako sugea animalia handiez elikatzen dela.

   Ba al dakizu   

Ernalketa eman baino lehen, bi sugegorri ar lehiatu egiten dira, indartsuenak sugegorria ernaltzen duelako eta normalean ar helduenak irabazten du.

Zein da sugegorrien ehizatzeko modua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugeak oso astiro mugitzen dira eta ehizatzeko zonalde estalietatik joaten dira. Ehizatzeko, ahoa zabalik lepoa malgu bat bezala mugitzen dute eta animaliari haginka egiten diote, pozoiak animaliarengan efektua egiteko. Sugegorriak askotan ugaztunen bizitokietan sartzen dira ehiza egiteko, mingaina ateratzen dute usaintzeko eta animalien arrastoa jarraitzeko.

Sugegorriak desberdintzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugegorriak haien artean desberdintzea zaila da gehienetan, baina badaude desberdintzeko hainbat ezaugarri. Esaterako, aurpegiaren perfila begiratzea beharrezkoa da( aho zapala, gora begira edo sudur adarrak badituzte). Gainera, sugegorrien gaineko ezkaten neurriak haien artean desberdintseko ezaugarri nagusi bat da.

Informazio Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.inaturalist.org/guide_taxa/292863

https://zientzia.eus/artikuluak/sugegorriak-animaliak-baino-ez/