Lankide:Nurmug/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

GOROLDIO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goroldioa izoztuta

Goroldioak landareak dira, lorerik gabeko taldean sailkatzen direnak. Kolonietan, taldeetan pilatuta aurkitzen dira eta erresistentzia handiko landareak dira, nahiz eta tenperatura baxuetan izoztu, bizitzen jarraitu dezakete adibidez.

Tamainari dagokionez, goroldio espeziearen arabera zentimetro batetik hamarrera bitarte neurtzen dute gehienetan, baina beste kasu batzuetan berriz, zenbait espeziek gehiago neur dezakete.

Bestalde, goroldioek betetzen duten funtziorik garrantzitsuena euri ura biltzea da. Horrela, goroldioak klima heze eta hotzetan aurkitu daitezke, lurrean, harri gainetan, zein hostoetan adibidez. Hala ere, noizean behin, ur azpiko gainazaletan ere kokatzen dira.


Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autotrofoak dira, hau da, beren elikagaia sortzen dituzte. Molekula inorganikoetatik (ura eta gatz mineralak) abiatuz molekula organikoak sintetizatzeko gai dira eta prozesu honetan honako pausu hauek burutzen dira:

Goroldioak dauzkan atalak
  1. Mantenugaiak lurzorutik hartu: landarearen gorputz osoa baliatzen dute ura xurgatzeko eta horrela, gatz mineralak lortzeko. Eskuraturiko ur rta gatz mineralen nahasketa honi izerdi landugabea deritzo.
  2. Zurtoinetik izerdi landugabea garraiatzen dute kloroplastoetara, landareen funtsezko organuluetara.
  3. Izerdi landugabea landu bihurtu: kloroplastoek fotosintesiaren bidez gai organikodun izerdi landua bihurtu, eta energia lortzen dute.  
  4. Izerdi landua landarean zehar garraiatu: izerdi landua, elikaduraz beteta, goroldio osoan zehar garraiatzen da zelula guztietara iristeko.


Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goroldioak landare txiki eta sinpleak izan arren, hainbat atal bereiz daitezke bakoitzaren funtzioak kontuan izanik.

  • Landarearen azpialdean sustraiak kokatzen dira eta hauen funtzio nagusia lurrari finko eustea da.
  • Zurtoin txiki bat daukate jarraian, eta hosto txiki antzekoak izaten dituzte inguruan. Bereganatutako izerdi landugabea eta sorturiko izerdi landu berria garraiatzen dute landare osoan.
  • Goroldioaren gorputzetik zutabetxo fin bat ateratzen da muturrean kapsula lodiago bat duela. Bertan, esporak sortzen dira goroldioen ugalketa bermatzeko.
  • Jakin beharreko da, landare hauen kasuan lorerik gabekoak direnez, ez dutela ez lorerik, ez hazirik, ez fruiturik sortzen, eta aipatu bezala, esporen bidez ugaltzen dira.


Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goroldioak haztean, gametofito emeak eta arrak bereizten dira hasieratik. Ondorioz, beste goroldio batzuk sortzeko prozesua, gameto arrak askatu eta gameto emearekin bat egitean ekingo da. Bi gameto hauek batzean, zigotoa osatuko da eta jarraian hazten joan ahala, esporofitoa sortuko da barnean zenbait espora kapsulan bilduz. Amaieran, kapsula ireki eta esporak askatzen dira berriro ere gainazalean goroldioa gehiago hazteko.

Goroldioaren bizi-zikloa


Mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareek tropismoak deituriko mugimenduak burutzen dituzte. Mugimendu hau kanpo estimuluen erantzun bat da, alde batetik jasotzen du argia eta alde horretara okertuko da. Bi tropismo aurkitzen ditugu jasotako estimuluarekiko erantzunaren arabera:

  • Positiboa estimulura hurbiltzen bada .
  • Negatiboa berriz, alderatzeko mugimendua denean.

Tropismo mota:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropismo mota ezberdinak estimulu izaeraren arabera:

Fototropismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi aldaketa baten ondorioz ematen den erantzuna. Goroldioek argiaren beharra dutenez fotosintesia egiteko, fototropismo positivboa burutzen da lortzeko.

Hidrotropismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urak eragindako estimulua. Adibidez, sustraiek hidrotropismo positiboa daukate, goroldioen sustraiak ura dagon lekurantz haziko baitidira.


Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioan  zuhaitzen eta harrian iparraldean eguzkia dago eta ondorioz hezetasun gehiago aurkitzen da. Hau dela eta, zuhaitzen eta harrien iparraldean goroldio gehigo hazten da. Honen ondorioz, askotan goroldioa erabiltzen da jakiteko non dagon iparra.