Lankide:Orrigain/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

1-TESTUA: AUKERA-KOSTUA

SARRERA

Teoria mikroekonomikoan, aukera-kostua edo hautazko kostua balio bat da, eta erabakiak hartzeko orduan, hautazko kostu onena aukeratzen laguntzen du. Aukeraketa, hautagai esklusiboen artean egin behar da. Onartuz gero aukerarik onena lortu dela, kostu bat edukiko genuke, hurrengo aukera onena hartuz gero izango genituzkeen onurak ez aprobetxatzeagatik. Laburbilduz, aukera bat autatzeak, beste aukera batzuen irabazi potentziala galtzea ekarriko du.

Aukera-kostua, ekonomian kontzeptu gakoa da, ezinbesteko ideia baita baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko, eta eskasia eta aukeraren arteko oinarrizko harremana adierazten du. Horrela, aukera-kostuak ez dira diru edo finantza-kostuetara mugatzen: irteerako kostu erreala, galdutako denbora, plazerra edo beste edozein prestaziorekin ere bat etor liteke.

Temino hau, Friedrich von Wieser-ek sortu zuen, bere Theorie der gesellschaftlichen Wirtschaft-en (Ekonomia sozialaren teoria, 1914).

AURKIBIDEA

1 Aukera-kostuak produkzioan:

a. kostu esplizituak

b. kostu inplizituak

2 Aukera-kostuak kudeaketa eta finantzetan

3 Aukera-kostuak makroekonomian

4 Aukera-kostuaren legeak:

a. aukera-kostu hazkorraren legea

b. aukera-kostu finkoaren legea

5 Ebaluazioa

6 Adibidea

7 Erreferentziak

1.- AUKERA-KOSTUAK PRODUKZIOAN

  • Kostu esplizituak

Kostu esplizituak, ekoizleen ordainketa monetario zuzen bat inplikatzen duen aukera-kostuak dira. Produkzio faktorearen aukera-kostu esplizitua, ekoizleak ordaindu beharreko prezioa izango da.

Esate baterako, enpresak 100€ gastatzen baditu energia elektrikoan, bere aukera-kostu esplizitua 100€-koa da. Diru kopuru honek aukera galdu bat adierazten du, beste zerbait erosi ahal izateko 100€ horiekin.

  • Kostu inplizituak

Kostu inplizituak(kostu hipotetikoaz ere deitzen direnak) aukera-kostuak dira, baina ez kutxako isurketetan islatzen direnak, baizik eta konpainiaren akatsak, (lehendik dauden jabetzako baliabideetan edo ekoizpen faktoreetan) aukera onena erabiltzeko bideratzea dakar.

Adibidez: fabrikatzaileak 1.000 tona altzairu eta makina bat erosi ditu widget bat sortzeko.Tresna ekoizteko aukera-kostuaren zati inplizitua, altzairua ez saltzeagatik eta makina ez alokatzeagatik(produkzioan erabili beharrean) galdutako diru-sarrera izan da.

2.-AUKERA-KOSTUAK KUDEAKETA ETA FINANTZANTZETAN

Inbertsio baten aukera-kostua, beraren gauzatzeagatik baztertutako balioa, edo burutu gabeko inbertsioaren kostua izan liteke. Proiektuan inbertitutako fondoengan espero den errentagarritasunagatik neurtzen da ( edo beste erabilgarritasun batzuk ibilgetzearen esleipenengatik, adibidez, gure esku daukagun lursai baten alokairua). Irizpide hau inbertsio hauteskundeetan erabiltzen denetariko bat da. Etekina aukera-kostuaren berdina da, gutxienez.

Finantzetan, onartutako arriskua kontutan hartzen duen inbertsio baten errentagarritasuna da. Balorazioak egiteko balio du, inbertsioen arriskua edo aktiboaren gelditasuna egiaztatuz.

Aukera-kostuaren adibide bat honako hau izan liteke: Pertsona batek, aurreztutako diruarekin bi negozio aukera proposatzen ditu. Lehenengoa zapata-denda bat sortzea, eta bigarrena 10.000 akzio erostea bigarren mailako balore merkatuan(6€-tara kotizatuz). Azkenean zapata-denda aukeratu du. Urtebete igaro ondoren, zapata-dendak ez dio irabazirik eman. Une honetan bankuko akzioak 9€-tara kotizatzen dira. Aukera-kostua, beraz, bigarren aukeran lortzeari utzi diogun zenbatekoa izango litzateke, lehenengo aukera exekutatzeko erabakia hartzean, hau da: 10.000akzio x 3 € (9€ - 6€) = 30.000€

3.- AUKERA-KOSTUAK MAKROEKONOMIAN

Baliabide urriak direla-eta, baliabideak modu infinituan erabiltzeko erabakia hartzen da. Adibidez, 4€-tan kafe-taza bat edo bi izozki eros baitaitezke, eta kafe-taza erosten badugu, aukera-kostua bi izozkiak izango dira. Aukera-kostuak, erabakia hartzeko unean uko egin behar zaien aukera baliotsuak dira. Erabateko aukera- kostua ezartzeko, kanpo faktore positibo eta negatiboak hartu behar dira kontutan.

Gizabanakoak gizartean elkartzen direnean, era ezberdinetako arazoiei aurre egin behar izaten die. Klasikoena, "kanoi eta gurina-ren" arteko dilema da. Zenbat eta gehiago gastatu defentsa nazionalean, gure kostaldeak erasotzaile atzerritarrez babesteko(kanoi), gutxiago izango dugu gastu pertsonaletan gastatu ahal izateko,herrialdeko bizimodua hobetuz(gurina).

Gizarte modernoan, ingurune garbi baten eta errentagarritasun maila handi baten arteko dilema ere garrantzitsua da. Legediak enpresei kutsadura murriztea behartzen die, eta horrek produktu eta zerbitzuak ekoizteko kostuak igotzen ditu. Kostuak handiagoak direnez, onura gutxiago lortzea ekartzen dute,soldata baxuagoak ordainduz, eta prezio altuagoak kobratuz.

4.-AUKERA-KOSTUAREN LEGEAK

Aukera-kostu hazkorraren legea

Kantitate berdinetan ahalik eta onura gehien lortzeak, onura alternatiboko kantitate handiei uko egitea eskatzen du. Hau horrela gertatzen da, errekurtxoak ez direlako era berean produktiboak aktibitate ezberdinetan, eta bere produkzio mugak ahurrak direlako, jatorriari dagokionez.

Aukera-kostu hazkorrak,arrazoi hauengatik gertatzen dira:

  • Ekoizpeneko baliabideak(lana eta kapitala) ez direlako homogeneoak: Faktore bereko unitate guztiak ez dira berdin-berdinak.
  • Ekoizpeneko baliabideak(lana eta kapitala) ez dira neurri berean erabiltzen ondasun guztietan. Hau da, ondasun baten katitate handi bat ekoizten denean erabiltzen diren errekurtxoak ez dira egokiak edo eraginkorrak.

Konparaziozko abantailetako legearen arabera, prezio erlatibo txikieneko nazioa merkantzia horren konparaziozko abantaila da, baina bigarren nazioarekiko ordea, konparaziozko desabantaila. Ondorioz, konparaziozko abantailetan eman beharko litzateke espezializazioa, eta bertako ekoizpenaren zati bat bigarren nazioarekin trukatu.

Nazioa konparaziozko abantailetan espezializatzean, ordea, kostuak areagotuko dira, espezializazioari jarraipen bat emanez, bi nazioetako salgaien prezio erlatiboak berdinak izan arte, salgaien oreka lortuz.

Aukera-kostu finkoaren legea

Honela sortzen dira:

  • Balioespen edo produkzio faktoreak bata bestearen ordezko moduan ondo funtzionatzen dutenean, ez da finkoa izango.
  • Faktore bereko unitate guztiak zehazki berdinak direnean edo kalitate bera dutenean.

Ondorioz, salgai bateko kantitate berari uko egin behar zaio, beste salgaian unitate gehigarri bat ekoiztu ahal izateko. Nahiz eta aukera-kostuak finkoak izan nazio bakoitzean, bi nazioen artean aldatu egiten dira, eta honek, produktuak trukatzeko aukera ematen du(merkataritza).

Aukera-kostuak errealistak ez direla esaten da, ekoizteko aukera mugak lerro zuzenean irudikatzen baitira. Gainera, merkataritzaren gabezia dela eta, nazioak, ekoizten dituen ondasunak bakarrik kontsumitzen ditu, bere ekoizteko aukera mugen eta kontsumo mugen arteko ekitatea adieraziz.

5.-EBALUAZIOA

Kontutan izan, aukera-kostuak ez direla aukera eskuragarrien batuketa bat, non aukera hauek elkarren artean baztertzaileak diren. Adibidez, hiri baten aukera-kostua hospital bat eraikitzeko(bere lur librean), kirol-zentro baten lurzoruaren edo aparkaleku baten lurzoruaren galera izan liteke, edo hiriak lur horiek saltzearen bidez lortu dezakeen diruaren galera. Hau da, hauetako edozein erabaki hartzeak, beste guztiak baztertzea ekartzen du.

Norbaitek dirua irabazteko aukera galduko balu, hori aukera-kostuaren zati bat da. Beste norbaitek, ordea, dirua gastatzea aukeratzen badu, dirua beste ondasunak eta zerbitzuak erosteko erabili ahal izango du, ondorioz, dirua gastatzea ere aukera-kostuaren zati bat da. Horri, hurrengo aukerarik onenak gehituz gero, aukera-kostu totala lortuko dugu. Hobeto ulertzeko, adibidez: lana galtzen baduzu kontzertu batera joateagatik, aukera-kostua, lanera joan izan bazina irabaziko zenukeen dirua, gehi kontzertuaren kostua izango lirateke.

6.-ADIBIDEA

Galdera

Suposatu X kontzertura joateko doako tiketa duzula, beraz, tiketak ez du inolako baliorik. Gau horretan, zure aukerarik onena Y kontzertura joatea da, tiketa 40€ kostatzen delarik. Normalean ordea, Y kontzertua ikusteko 50€ ordaintzeko prest egongo zinateke, asko gustatzen baizaizu. Zein da doako tiketa erabiltzearen aukera-kostua, eta X kontzertua ikustea Y-ren ordez?

Erantzuna

Irabaziko zenukeen balioa 10€ izango lirateke: Y kontzertua ikustearen 50€-eko irazia, ken tiketaren 40€-tako kostua.

7.-ERREFERENTZIAK

  • Case, Karl y Fair, Ray. Principios de microeconomía. Bogotá, editorial Prentice Hall, 1997.
  • "Opportunity Cost". Investopedia. Retrieved 2010-09-18.
  •  James M. Buchanan (2008). "Opportunity cost". The New Palgrave Dictionary of Economics Online (Second ed.). Retrieved 2010-09-18.
  •  "Opportunity Cost". Economics A–Z. The Economist. Retrieved 2010-09-18.
  • Friedrich von Wieser (1927). A. Ford Hinrichs (translator), ed. Social Economics (PDF). New York: Adelphi. Retrieved 2011-10-07.
  • Friedrich von Wieser (November 1914). Theorie der gesellschaftlichen Wirtschaft [Theory of Social Economics] (in German). Original publication.
  • Explicit vs. Implicit Cost
  • "AP Economics Review: Cost, Revenue, and Profit". ReviewEcon.com. Retrieved 2016-10-14.
  • Gittins, Ross (19 April 2014). "At the coal face economists are struggling to measure up". The Sydney Morning Herald. Retrieved 23 April 2014.
  • Marwala, Tshilidzi; Hurwitz, Evan (2017). Artificial Intelligence and Economic Theory: Skynet in the Market. London: Springer. ISBN 978-3-319-66104-9.

2.TESTUA: PRODUKZIO-KOSTUEN BALIOAREN TEORIA

SARRERA

Ekonomian, produkzio-kostuen balioaren teoria bertan inbertitutako gastuaren araberakoa da, bai lanaren ordainketari dagokionez, baita irabazien arabera ere. Kostuak produkzio-faktoreetako edozeinek osa ditzake (lanak, kapitalak edo lurrak barne) eta zergak.

Teoriak zentzua hartzen du etengabeko eskalara itzulerari buruzko hipotesiaren arabera eta produzitu gabeko produkzio-faktore bakarraren existentziaren arabera. Hauek, ordezkapen ezaren teoremaren hipotesiak dira(beharrezko argibideak). Hipotesi hauen arabera, salgaien iraupen luzeko prezioa, salgai horren sarrera-kostuen baturaren berdina da, interes-gastuak barne.

AURKIBIDEA

1.-Teoriaren garapen historikoa

2.-Merkatuko prezioa

3.-Lanaren balioaren teoria

4.-Zergak eta diru-laguntzak

5.-Erreferentziak

1.-TEORIAREN GARAPEN HISTORIKOA

Historikoki, teoria horien defendatzaile ezagunena Adam Smith da. Piero Sraffak, "David Ricardo-ren lan kolektiboen" lehen liburura sartzean, Smith-en "gehituz" teoria aipatu zuen. Smith-ek, prezio naturalak merkatuko prezioekin kontrastatu zituen. Gainera, merkatuko prezioak prezio naturalen baitan joan beharko luketela teorizatu zuen, non irteerak igo beharko zirelarik< berak deitu zion "eskari efektiboaren mailan". Maila honetan, Smith-en merkantziaren prezio naturalak, alokairuen, irabazien eta soldaten tasa-naturalen baturaren araberakoak izango dira, eta alokairuak produkzioko sarrerengatik ordaindu beharrekoak dira. (Smithek alokairuaren prezio determinatzailea edo prezio determinatua den ala ez adierazten du). Azken ikuspegia beranduago ekonomilari klasikoarekin egiten duen adostasuna da, Ricardo-Malthus-West-en errentaren teoriarekin).

David Ricardo-k produkzio-kostuen prezioaren teoria, lanaren balio teoriarekin nahastu zuen, non geroago, Eugen von Böhm-Bawerk-ek eta beste batzuk ulertuko zutelarik. Teoria honek, prezioak proportzionalki, merkantzia batean jasotzen den lan sozial aldera joan ohi izaten direla adierazten du. Ricardok teoria hori ezartzen du Ekonomia Politikoko eta Zergen printzipioen lehen kapituluaren hasieran. Balioaren lanaren teoria ere baztertzen du kapitulu horren ondorengo ataletan.

Taknaga-k interpretazio berri bat garatzen du, esanez, Ricardo-k hasieratik produkzio kostuen balioaren teoria bat zuela eta ekonomia politikoko eta zergen printzipioen testuetan oinarritutako interpretazio koherenteagoak aurkezten direla bertan.

Errebindikazioaren ustezko eraldaketa arazo bihurtu zen geroago. Karl Marxek, teoria hori kapitalaren lehen bolumenean hartzen du, esanez oso argi daukala teoria hori faltsua dela abstrakzioetako maila baxuenetan. Honek, era guztietako argudioak sortzea ekarri zuen, benetan David Ricardo-k eta Karl Marx-ek esan nahi izan zutenaren inguruan. Hala ere, badirudi ekonomia klasikoko buruek eta Marxek prezioaren lanaren teoria baztertzen zutela, esplizituki.

Zehaztutako prezioen kostuen teoria ezberdina “neo-Ricardian eskolako” Piero Sraffa-k eta bere jarraitzaileek burutu zuten. Shiozawa-k, Ricardo-ren produkzio-kostuen balioaren teoria-ren interpretazio berritzaile bat azaldu zuen.

Bestalde, Poloniako Michal Kalecki ekonomilariak, zehaztutako prezioen kostuak(fabrikazio eta zerbitzuak, adibidez) eskariaren arabera zehaztutako prezioekin(nekazaritza eta erauzteko lehengaiak, adibidez) bereiztu zituen.

2.-MERKATUKO PREZIOA

Merkatuaren prezioa kontzeptu ekonomiko ezaguna da: merkatuan eskaintzen den edo merkaturatzen den produktu edo zerbitzuaren prezioa. Interesgarria da batez ere mikroekonomien azterketetan.

Merkatuaren balioa eta merkatuaren prezioa orekatuta egongo dira, merkaturako eraginkortasunaren baldintzapean bakarrik.

Ekonomian, eskala errendimenduak eta eskala ekonomikoak erlazionatuta daude beraien artean, eta ekoizpen eskala igotzen denean zer gertatzen den azaltzen dute. Kontzeptu ezberdinak dira ordea, trukakorrak ez direnak.

3.-LANAREN BALIOAREN TEORIA

Lanaren balioaren teoriak teoria ekonomikoak dira, merkantzien benetako balioak, horiek ekoizteko beharrezkoak diren lanekin lotzen direlarik.

Kontu asko daude lanaren balioaren barruan, non elementu komun bat, trukeko ondasun edo zerbitzu baten "balioa" ekoizteko beharrezkoa den lanaren zenbatekoaren berdina edo proportzionala dela(edo izan ohi dela) den. Bertan, ekoizpenean erabiltzen diren lehengaiak eta makinak ekoizteko beharrezkoak diren lanak barne egongo dira.

Balore teorikoen lan ezberdinak XIX. Mendearen erdialdean nagusitu ziren ekonomialari klasikoen artean. Teoria hau, batez ere Adam Smith eta David Ricardo-rekin lotzen da. Orduz geroztik, Marxen ekonomiarekin bat egin ohi izan da, non ekonomialari nagusien artean modernitatearen hurbiltasun marjinalaren menpe dagoen.

4.- ZERGAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Zergak eta diru-laguntzak, ondasun eta zerbitzuen prezioa aldatzen dute.

Bi kasu bereiz ditzakegu:

· Higiezinen saltzaileen gaineko zerga marjinalak hornidura kurba ezkerrera eramango du, bi hornidura kurben arteko distantzia bertikala unitate bakoitzeko berdina izan arte; Beste aldagai guztiak berdin mantenduz, honek, kontsumitzaileek ordaindu beharreko prezioa handituko du(non merkatuko prezio berriaren berdina izango den) eta saltzaileek jasotzen duten prezioa berriz, murriztu egingo da.

· Produkzioaren gaineko marjinalitateak hornidura kurba eskuinera eramango du, bi hornidura kurben arteko distantzia bertikala unitate bakoitzeko diru-laguntzen berdina izan arte; Beste aldagai guztiak berdin mantenduz, kontsumitzaileek ordaindutako prezioa murriztu egingo da (merkatuaren prezio berriaren berdina izango dena) eta ekoizleek jasotzen duten prezioa berriz, handituko egingo da.

5.- ERREFERENTZIAK

  • Structure of the theory of value of David Ricardo
  •  Donald F. Gordon, "What was the Labor Theory of Value", American Economic Review Papers and Proceedings, V. 49, n. 2 (May 1959): 462–472
  •  Shiozawa, Y. (2016) The revival of classical theory of values, in Nobuharu Yokokawa et als. (Eds.) The Rejuvenation of Political Economy, May 2016, Oxon and New York: Routledge. Chapter 8, pp.151-172.