Lankide:Pello/sariak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Proposamen hau, printzipioz, lankide berriei lana saritzeko helburuarekin sortu da. Lankide berriok (gehienak barne) ikusten dugu askotan wikipedia handiegi gelditzen zaigula. Lankide berri bati bere lanagatik saritzen bazaio, seguraski gustorago egingo du lan aurrerantzean.

Zelan eman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia orri bat sortuko da. Ahal bada azaletik lotura bat eukiko duena. Bertan, lankide batek beste bat edo batzuk proposatu ahal izango ditu saria jasotzeko. Sariaren banaketa asanblearioki egitea zaila denez bozketaz egin beharko da.

Proposamenen azpian hiru azpiizenburu jarriko dira: Alde, Aurka eta Iritziak. Lehenengo biak botoaek emateko izango dira, bertako lerro berri baten #--~~~~ idatziz. Hirugarrenean, aldiz, iritziren bat botatzeko aukera egongo da. Iritzia esatea gomendatzen da.

Lankide batek bi proposatu edo gehiagoren alde edo aurka bozka dezake.

Bi proposatuk bozka kopuru berdina lortzen badute saria biei emango zaie.

Nori eman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria banatzeko kontuan hartuko diren lankideen baldintzak:

  • Lankide berria izatea (lankide moduan lehenengo aldaketa egitetik 3 hile baino gutxiagoko epean egon beharko du proposamenaren momentuan).
  • Zenbait artikulu berri eta oso sortzeagatik.
  • Zirriborroak osatzeagatik.
  • Neutrala ez den artikulu bat neutralizatzen laguntzeagatik.
  • Wikipediako proiektuetan, eztabaidetan, txokoan etab. parte hartzeagatik.
  • Wikipediaren funtzionamendurako proposamen originalak egiteagatik.

Baldintza guztiak ez dira ezinbestekoak izango. Baina proposatuen artean hauetariko gehien dituena izatea saiatu behar gara. Behin proiektu hau aurrera joanda, baldintzak ez dira estatikoak; hau da; eztabaida orrian eztabaidatu ondoren hauetariko edozien aldatu, ezabatu edo beste bat gehitu ahal izango da.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankide batek ezin izango du proposatu bere burua saria jasotzeko.

Tranpak ekiditzeko 50 aldaketa eginda euki behar izango dira lankideren bat proposatzeko edo aukeraketan parte hartzeko.

Arau zorrotza ez den arren gomendatzen da lankide batek ez jasotzea sari bera birritan.

Sari bat banatuko da hilabetero.

Saria bera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankide honek {{{hilabete}}}ko lankide berri langileari saria jaso zuen

Irabazlearen lankide orrian irudi bat itsatsiko da testu batekin:

Saria bi lankidek batera jasoko balute irudiaren testuan honako hau gehituko litzateke: Lankide:adibiderekin batera