Lankide:Protoeuskaldun/Ikaria wariootia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Protoeuskaldun/Ikaria wariootia
Sailkapen zientifikoa

Evans et al, 2020
Ikaria wariootia

Temporal range: Ediacaran, 555 Ma
Artist's restoration
Scientific classification edit
Kingdom: Animalia
Clade: ParaHoxozoa
Clade: Bilateria
Genus: Ikaria

Evans et al, 2020
Species:
I. wariootia
Binomial name
Ikaria wariootia

Evans et al, 2020


Ikaria wariootia zizare-antzeko organismo bilateriar baten adibide goiztiarra da, 2-7 mm luzekoa. Haren fosilak Hego Australiako harkaitzetan aurkitzen dira, gutxi gorabehera 555 milioi urte inguru dituztenak. Hori Ediacarar aldian kokatzen da, Kanbriarra baino 14 milioi urte inguru lehenago, noiz eta gertatu baitzen Kanbriarreko leherketa eta arras hedatu baitziren bilaterarrak. [1] [2] [3]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott D. Evans, Ian V. Hughes, James G. Gehling eta Mary L. Droser-ek artikulu bat argitaratu zuten Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America aldizkarian, 2020ko martxoaren 23an, I. wariootia-ren aurkikuntza eta identifikazioa deskribatuz. [3]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen generikoa Adnyamathanha hizkuntzan 'topaleku' esateko hitzetik hartua da (ikara, inguruko Wilpena Pound-aren izena ere badena) fosilak bildu ziren eskualdean bizi ziren bertako indigenen ezagutza gisa. Izen espezifikoak Warioota Creek kokagune-tipoari egiten dio erreferentzia (alegia, organismoa lehen aldiz identifikatu zuten eremuari). [3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 Ikaria fosil baino gehiago aurkitu dira. [1] Aztarna sinpleak dira, arroz ale txiki baten modukoak (1,9 eta 6,7 mm arteko luzerakoak), muturretako baterantz apur bat lodituz doazela. "Aurrealde"/"atzealde" desberdintzeak Ikaria aldebiko simetriadun animalia zela adieraz dezake. Fosiletan ez da Ikaria-ren anatomiako beste xehetasunik aurkitu. [3]

Hareharrizko ohe berean Helminthoidichnites aztarna fosil ugari dago. Aztarnok utzi zituen animalia narrasean edo induska ibiltzen zen itsas hondoan ondo oxigenaturiko hareazko geruza meheetan[2] hazkurri bila, borondate zerbait zuela eta mugitu ahala biratuz. Giharrak uzkurtuz mugitzen zela pentsatzen da, eta zeloma, ahoa, uzkia eta alderik aldeko hestea zituzkeela, zizareen antzera.[3]

Ikaria deskribatu zutenek konturatu ziren haren tamaina eta morfologia (biologia) Helminthoidichnites aztarna fosilen ekoizleaz egindako iragarpenekin bat datozela. [1] [2] [3] Hala ere, ohartarazi dute ez dutela Ikaria-k aztarna fosil horiekin duen loturaren adibiderik ezagutzen. Hori dela eta, Ikaria aztarna horien ekoizlea delako usteak, bai eta Ikariaren portaeraren, anatomiaren eta taxonomiaren inguruko azalpenak espekulatiboak dira eta okerrak izan daitezke.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza aipagarria da, zeren aspaldidanik susmatu baita bilateriarrak Ediacararrean garatu zirela (adibidez, Temnoxa eta Kimberella), nahiz eta Ediacararreko biota gehien-gehiena Kanbriarretik hona Lurreko bizitzan nagusitu diren animalien oso desberdina izan. Charles Darwinek lehen aldiz azaleratu zuen, arazo gisa, nola bizitza zelulaniztun gehiena, bereziki bizi-forma konplexuak, Kanbriar aldiaren hasieran garatu zen, duela 541 milioi urte. Fosil honek arazo hori konpontzen duela dirudi.

Ikusi halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Ediacararreko biota]] [[Kategoria:Category:Ediacararra]] [[Kategoria:Category:Australiako fosilak]] [[Kategoria:Category:2020an deskribatutako fosil taxonak]] [[Kategoria:Category:Nephrozoa]]

  1. a b c .
  2. a b c .
  3. a b c d e f  doi:10.1073/pnas.2001045117. OCLC .7149385 PMID 32205432..