Lankide:Rubendlf4/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izaki bizidunen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunak sailkatzeaz eta izendatzeaz arduratzen den biologiako adarrari sistematika esaten zaio. Taxonomia (izaki bizidunak taxonen arabera elkartzen ditu) eta nomenklatura (izena jartzen die) barnean hartzen ditu.

Izaki bizidunak sailkatzeko, hainbat talde eta azpitaldetan banatu behar ditugu zentzuzko irizpide batzuen arabera.

Sailkapen-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, organismoei buruzko jakintzetan oinarrituta, zientzialariek hainbat irizpide erabili dituzte izaki bizidunen sailkapen-sistemak ezartzeko. Bi motatako sailkapen-sistemak daude:

  • Sailkapen-sistema artifizialak. Ikusteko errazak diren irizpideak erabiltzen dituzte, baina ez dute informaziorik ematen banakoen ahaldetasun-mailari buruz. Adibidez, animaliak lokomozio motaren arabera (igerilarietan, hegalarietan, saltokarietan…), kolorearen, tamainaren… arabera sailka daitezke. Sistema horiek indarrean egon ziren eboluzioaren teoria agertu zen arte.
  • Sailkapen-sistema naturalak. Sistema honen bidez, ahaidetasun ebolutiboaren arabera sailkatzen dira izaki bizidunak (erlazio filogenetikoen arabera). Antzekotasun biokimikoei, zelularrei, anatomikoei, enbriologikoei, eta paleontologia-arloko informazioei begiratzen zaie organismoen arteko ahaidetasun-maila zehazteko.
Zuhaitz filogenetikoa

Filogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filogenia organismoen historia ebolutiboa argitzeaz arduratzen da. Azterlan filogenetikoek zuhaitz-formako grafikoak (zuhaitz filogenetikoak) egiteko aukera ematen dute, izaki bizidunen espezieen arteko ahaidetasun erlazioak irudikatzeko.

Taxonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo sailkapen-sistema hierarkikoa da, eta taxonomia deritzo. Izaki bizidunak talde handietan biltzen ditu irizpide orokorren arabera, eta talde horien barruan beste azpitalde batzuk ezartzen ditu, irizpide zehatzagoen arabera. Ezarritako talde eta azpitalde bakoitzari taxon esaten zaio.

Zehatzenetik orokorrenera ordenatuta, taxon nagusiak hauek dira: espeziea, generoa, familia, ordena, klasea, filuma eta erreinua. Aditu batzuek erreinutik goragoko taxon bat onartzen dute, hala nola domeinua.

Espeziea taxonik garrantzitsuena da. 1940. urtean, ERNST MAYR zientzialariak definitu zuen espezie biologikoaren kontzeptua.

Horren arabera, bi espezie diferentziatzeko irizpide nagusia ugalketarako isolatuta egotea da; hau da: elkarren artean gurutzatzeko ezintasuna edo, hala badagokio, ondorengo ugalkorrak sortzeko ezintasuna. Irizpide hori ez da beti betetzen eta hibridoak sortzen dira; hau da: bi espezie ezberdinen ondorengoak.

Izen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie bat definitu ondoren, espezie gisa identifikatzeko izen bat eman behar zaio. Izen arrunten erabilerak sor ditzakeen nahasteak saihesteko (tokien arabera alda daitezke), mundu osorako izen zientifiko bat hautatu behar da.

Gaur egun erabiltzen den sistema CARL VON LINNEO naturalista suediarrak asmatu zuen; nomenklatura-sistema binomiala esaten zaio, eta espezie bakoitzari izen zientifiko bat esleitzen dio latinezko edo latinizatutako bi hitzekin. Lehen hitza  generoaren izena da, espeziea biltzen duena, eta bigarren hitza, izen espezifikoa. Gero, espeziea lehen aldiz deskribatu zuen ikerlariaren izen laburtua eta deskribapen horren urtea jartzen dira. Izen zientifikoa letra etzan eta xehearekin idatzi behar da, generoaren hasierako letra izan ezik.

Sailkapenen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ARISTOTELESEK dagoeneko, bi erreinu hauetan sailkatzen zituen izaki bizidunak: landareak eta animaliak.

Baina zelulak eta mikroorganismoak aurkitu zirenetik aurrera (mikroskopioaren asmakuntzaren ondorioz, batez ere geroz eta argiagoa zen beste sailkapen bat behar zela.

Hortaz, XIX. mendearen amaieran, E. HAECKELEK beste erreinu bat sortzea proposatu zuen, mikroorganismoak biltzeko eta protista izena jarri zion. 1956an, H. COPELANDEK bakterioak protisten erreinutik bereiztea proposatu zuen, eta moneroen erreinua sortu zuen. 1969an, R. WHITTAKERREK onddoak landare-erreinutik bereizi zituen, eta onddoen erreinua sortu zuen. K. SCHWARTZEK eta L. MARGULISEK (1978) algak landare-erreinutik bereizi zituzten, eta protistekin batera jarri zituzten protoktisten erreinuan. Horrela sailkatzen dira gaur egun ezagutzen diren bost erreinuak.

la aldi berean, C. Woesek zuhaitz filogenetiko bat proposatu zuen, moneroen erreinurik gabe eta hiru domeinu hauekin: archaea (arkeoen erreinua), bakterioa (eubakterioen erreinua), eta eukarya (protoktisten, onddoen, landareen eta animalien erreinua).

Margulis-en 5 erreinuak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

ERREINUA ZELULEN KOPURUAREN ARABERA ZELULA MOTAREN ARABERA

?????????????????????????

NUTRIZIOAREN ARABERA
    MONEROAK

      (bakterioak)

Zelulabakarrak   Prokariotak      Autotrofo  

         edo

    heterotrofo


PROTOKTISTAK

(protozooak eta algak)

        Zelulabakarrak

                edo

ehunik gabeko zelulanitzak

  Eukariotak  Autotrofo (algak)

           edo  

   heterotrofoak

    (protozooak)

ONDDOAK         Zelulabakarrak

                edo

ehunik gabeko zelulanitzak

Eukariotak Heterotrofoak
  LANDAREAK Zelulanitzak Eukariotak Autotrofoak
ANIMALIAK Zelulanitzak Eukariotak Heterotrofoak

Moneroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moneroen erreinua antolakuntza prokariotoa duten organismo zelulabakarrez osatuta dago, nukleorik gabe. Nagusiki bakteriaz osatuta dago.

la denak mikroskopikoak dira, Thiomargarita namibiensis izan ezik, begien bistan ikus daitekeena. Forma askotakoak daude, hala nola: esferikoak (kokoak), maki latxo-formakoak (baziloak), kiribilduak (espiriloak), koma baten antzekoak (bibrioiak), etab. Gainera, batzuek koloniak osa ditzake.

Ezaugarri orokorrak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moneroak izaki autotrofoak eta heterotrofoak dira.

  • Autotrofoak. Materia inorganikotik materia organikoa sortzen dute energia erabiliz. Moneroen erreinuko organismoen gutxiengoak dira. Autotrofoen barruan, batzuk kimioautotrofoak dira, hala nola bakterio nitrifikatzaileak; eta, beste batzuk, fotoautotrofoak dira, hala nola zianobakterioak, purpura koloreko bakterioak eta bakterio berdeak.
  • Heterotrofoak. Moneroen erreinuko organismoen gehiengoa dira. Konposatu organikoak lortzeko moduaren arabera, mota hauetakoak izan daitezke:
    • Saprofitoak. Haien bizilekua osatzen duten hondakin organikoak edo materia organiko hila deskonposatuz lortzen dituzte konposatu organikoak.
    • Sinbiotikoak. Konposatuak beste izaki batzuetatik eskuratzen dituzte eta izaki horiei onuraren bat ekartzen diete, adibidez, hesteetako bakterioak.
    • Parasitoak. Beste izaki batzuetatik lortzen dituzte, izakioi kalte egiten diete, aldaketa larriak edo ez hain larriak eraginez; organismo horiek patogenoak dira.

Bizirauteko oxigeno-beharrei dagokienez, bakterioak aerobioak edo anaerobioak izan daitezke.

  • Aerobioak: Oxigenoa behar dute bizitzeko.
  • Anaerobioak. Ez dute oxigenorik behar bizitzeko. Hiru mailatan sailka daitezke:[2]
    • Anaerobio hertsiak: Ezin dira bizi ezta garatu ingurune oxigenatuetan.
    • Anaerobio aerotolerantea: Ezin dute oxigenoa erabili hazteko, baina onartzen dute bere presentzia.
    • Anaerobio fakultatiboa: Oxigenoa bizitzeko erabil dezakete baldin badago (arnasketa aerobikoa), eta oxigenorik ez badago, hartzidura-prozesuak erabiltzen dituzte behar duten energia lortzeko.

Erlazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moneroak zelula-erantzun egokiak emateko eta inguruneko aldaketak hautemateko gauza dira. Adibidez: egoerak txarrera aldatzen badira, bakterio batzuek erresistentzia-formak sortzen dituzte (endosporak) eta egoera horretan geratzen dira hainbat urtez, baldintzak berriro aldatzen diren arte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moneroak sexurik gabe ugaltzen dira, erdibitze bidez. Batzuetan, gertakari parasexualak izan ditzakete, hala nola konjugazioa. Horren bidez, organismoek, pili izeneko egitura tubular mehe baten bitartez, DNA zatiak trukatzen dituzte.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso erresistenteak dira, planetako ia habitat guztietan daudenak. Horietako batzuk koloniak sortuz.

Animalia gehienen hesteetan aurki ditzakegu, landare baten barruan bezala. Ur geza eta gazietan, poloetako izotzetan, argia iristen ez den itsas hondoan eta lur azpiko harri mineraletan ere aurkitzen dira.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prokariotak (moneroak) bi talde hauetan banatzen dira: arkeoak eta eubakterioak.

Arkeobakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeobakterioak monero primitiboenak dira, eta hainbat desberdintasun dituzte besteekin alderatuta, hala nola mintzak osatzen dituen lipido mota, zelula-pareten konposizioa, RNA, etab. Muturreko inguru-baldintzetan bizi dira. Hiru talde hauek bereizten dira: halofiloak, metanogenoak eta termoazidofiloak.

Arkeobakterio halofiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeobakterio halofiloak ur hipergatzdunetan bizi dira, hala nola Itsaso Hilean.

Arkeobakterio metanogenoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxigenorik gabeko inguruneetan bizi dira (anaerobioak dira), hala nola itsas jalkinetan, ur zingiratsuetan, animalien heste-traktuan eta beste leku askotan, eta metanoa sortzen dute CO2aren bitartez.

Arkeobakterio termoazidofiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur termaletan bizi dira. Ur horiek, batzuetan, oso azidoak dira; adibidez: sufrean aberats diren inguru bolkanikoetan (geiserrak, fumarolak, etab.).

Eubakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainerako bakterio guztiak eubakterioak dira, eta bi motatakoak izan daitezke: zelula-pareta dutenak, eta mikoplasmak.

Zelula-pareta duten bakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula-paretaren konposizioaren arabera, bi taldetan banatzen dira; izan ere, konposizioaren arabera, Gram tindaketarekin kolore desberdina hartzen dute.    

Hauek dira:

  • Bakterio Gram positiboak. Gram tindaketarekin urdin-more kolorea hartzen dute eta endosporak osatzen dituzte. Honako bakterio mota hauek biltzen dira talde horretan: bakterio patogenoak, hala nola tuberkulosiaren eragilea; bakterio hartzitzaileak, hala nola Lactobacillus; etab.
  • Bakterio Gram negatiboak. Gram tindaketarekin gorriz koloreztatzen dira. Honako bakterio mota hauek biltzen dira talde horretan: bakterio patogenoak, hala nola izurriaren eragileak; zianobakterioak; nitrogenoa finkatzeko bakterioak.
Mikoplasmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikoplasmak beste taldeak baino txikiagoak dira eta ez dute zelula-paretarik (zelula-paretarik ez duten bakterio bakarrak dira). Gehienak patogenoak dira.

Protoktistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialarien ustez, lehen zelula eukariotikoak duela 1500 milioi urte sortu ziren, prokarioto talde batzuek pairatutako eboluzio-aldaketa jakin batzuen ondorioz (endosinbiosiaren teoria).

Horrenbestez, protoktistak agertu ziren Lurrean. Ondoren, horietatik abiatuta, gainerako organismo eukariotoak sortu ziren, hala nola onddoak, landareak eta animaliak.

MARGULISEN arabera, protoktistak baztertze bidez zehazten dira; hau da: landareak, animaliak nahiz onddoak ez diren organismoak biltzen dira erreinu horretan.

Ezaugarri nagusi hauek dituzte:

  • Protoktistak, oro har, zelulabakarrak dira, alga batzuk izan ezik (zelulaniztunak dira). Denak urtarrak dira edo ingurune hezeetan bizi dira.
  • Berez aerobioak dira, baina batzuek oxigenorik gabe bizitzeko aldaketak jasan dituzte, eta ingurune anaerobio batean bizi daitezke.
  • Nutrizioari dagokionez, heterotrofoak eta fotoautotrofoak izan daitezke.
  • Leku batetik bestera mugitzeko, flageloak, zilioak edo pseudopodoak erabiltzen dituzte.
  • Ugalketari dagokionez, sexu bidez edo sexurik gabe ugal daitezke. Sarritan ugalketa sexuala eta asexuala txandakatzen dituzte espezie berdinean. Sexu bidezkoan gametoak sortuz egiten dituzte eta asexualan mitosis egiten dute, gehienetan erdibitzearekin jarraituz nahiz eta batzuk gemazioaren bidez jarraitu.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horien azterketa errazteko, protoktistak hiru talde hauetan bereiz daitezke: protozooak, onddo-izaerako protoktistak, eta algak.

Protozooak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protozooak organismo zelulabakarrak, mikroskopikoak eta zelula-paretarik gabeak dira. Batzuk askotariko izaerako babes-oskol batekin inguratuta daude. Heterotrofoak dira, beti. Batzuk aske bizi dira (ur geza tan eta gazietan edo lur hezeetan bizi dira), eta beste batzuk animalien eta landareen parasitoak edo sinbiotikoak dira.

Protozooen filum nagusiak hauek dira: zoomastiginoak, errizopodoak edo sarkodinoak, ziliatuak, eta esporozooak edo apikonplexuak.

Zoomastiginoak edo flagelatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoomastiginoek flagelo bat edo gehiago erabiltzen dituzte lokomoziorako. Ugalketa asexuala luzetarako-erdibitze bidez ematen da. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira.

Adibide batzuk: Trypanosoma, Leishmania eta Giardia.

Errizopodoak edo sarkodinoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errizopodoek edo sarkodinoek pseudopodoak sortzen dituzte leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Asexualki ugaltzen dira banaketa bitar edo anizkoitzaren bidez. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira. Adibide batzuk: amebak eta erradiolarioak (oskol silizedunarekin).

Ziliatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziliatuak zilioak baliatzen dituzten leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Zitostoma izeneko zulo bat (ahoaren funtzioak betetzen ditu) eta bi nukleo (makronukleoa eta mikronukleoa) dituzte. Gehienak aske bizi dira, eta sexu gabeko edo sexu bidezko (konjugazio bidez) ugalketa dute. Adibide batzuk: Paramecium eta Vorticella.

Esporozooak edo apikonplexuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esporozooek edo apikonplexuek ez dute lokomoziorako egiturarik. Denak parasitoak dira eta ziklo biologiko konplexuak dituzte (sexurik gabeko eta sexu bidezko ugalketa dute); are gehiago, ostalari batean baino gehiagotan garatzen dituzte. Adibide batzuk: Plasmodium eta Toxoplasma.

Onddo-izaerako protoktistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde horretan, onddoak ez diren eta horiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira. Bi talde hauek nabarmentzen dira: Mixomizetoak eta oomizetoak.

Mixomizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mixomizetoak, edo lizun lirdingatsuak, organismo zelu labakarrak eta mugikorra dira, forma ameboidea dute, zelula-paretarik gabeak mugikorrak dira, eta hainbat nukleo dituzte barnean (plasmodio erako zelula-antolakuntza). Saprofitoak dira eta uretan, zoru hezeetan edo usteltze-prozesuan dauden enborretan bizi dira. Adibide batzuk: Licea, Physarum polycephalum edo Didymium.

Oomizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oomizetoek mizelio izeneko gorputz-egitura dute, filamentu multzoez edo hifez (nukleo anitzeko zelula erraldoiak) osatua. Onddoen egituraren antzekoa da, baina oomizetoen kasuan zelula-paretek zelulosa dute, eta ez kitina. Saprofitoak eta landare eta animalien parasitoak daude; adibidez: Phytophtora (landareena), Saprolegnia (arrainena), Plasmopara (mahatsondoaren mildiua); etab.

Algak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde horretan protoktista fotoautotrofoak biltzen dira, eta ingurune urtarretan bakarrik bizi daitezke.

Alga batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira (kasu batzuetan harizpizko koloniak osatzen dituzte), eta beste batzuk, zelulaniztunak eta makroskopikoak dira eta talo (ehunik gabea) motako gorputz-antolakuntza dute. Zelulek zelulosazko paretak izan ohi dituzte, eta, kasu guztietan, kloroplastoak dituzte, argia xurgatzen duten pigmentuekin, hala nola berde-koloreko klorofilarekin edo laranja-koloreko karotenoideekin, edota bestelako pigmentuekin. Pigmentuon proportzioaren arabera, koloreztatze bereizgarria dute. Halaber, zenbait uhin-luzerako argia xurgatzeko aukera ematen diete, eta horrek sakonera ezberdinetan bizitzeko aukera ematen die.

Gehienak urtarrak dira, nahiz eta ingurune hezeetan bizi diren lehorreko algak ere egon. Zelulabakarrek uretan flotatzen dute (fitoplanktona) edo sinbiosi-elkarteak sortzen dituzte onddoekin (likenak) edo ornogabeekin (koralak, anemonak, etab.). Zelulaniztunak aldiz, substratuan finkatzen dira edo airez betetako poltsa batzuetan flotatzen dute.

Sexurik gabe eta sexu bidez ugal daitezke; zelulaniztunek, normalean, bi ugalketa motak txandakatzen dituzte, ziklo biologiko konplexuen barnean.

Alga-filum nagusiak hauek dira: euglenofitoak, bazilariofitoak, klorofitoak, gametofitoak, feofitoak, eta errodofitoak.

Euglenofitoak (euglenak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euglenofitoak, edo euglenak, organismo zelulaniztun flagelodunak dira, eta ez dute zelula-paretarik. Denak ur geza geldituetan bizi dira. Klorofila eta karotenoideoak dituzte.

Bazilariofitoak (diatomeoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazilariofitoak paretarik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Silizezko oskol batez inguratuta daude, eta oskola bi kuskuz osatuta dago. Klorofila, karotenoideoak eta beste pigmentu batzuk dituzte. Itsasoko eta ur gezako planktonaren osagai nagusiak dira.

Gamofitoak edo alga konjugatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamofitoak ur gezako organismo zelulabakarrak dira, eta kolore berde bizia dute. Normalean, harizpi-formak dituzte.

Gamofitoen adibide batzuk: Spirogyra eta Zygnema.

Klorofitoak (alga berdeak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klorofitoak organismo zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke. Denek zelula-pareta eta kolore berde bizia dute. Koloreak, funtsean, kloroplastoetan klorofila dutela adierazten du. Alga berdeak ur gezan nahiz gazian bizi dira.

Batzuk zelulabakarrak dira, hala nola Chlorella, Chlamydomonas, Acetabularia mediterranea edo Volvox. Eta, zelulaniztunen artean, Ulva edo itsas uraza dugu.

Feofitoak (alga arreak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feofitoak algak dira eta ia guztiak itsasoan daude. Zelulaniztunak dira, talo erako egiturekin, eta errodofitoekin batera, protoktista guztien egitura-mailarik konplexuena dute.

Zelula-pareta algina izeneko konposatu batez eta zelulosaz osatuta dute. Oliba-kolore arrea dute, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.

Alga horietako batzuk Espainiako kostaldeetan aurki ditzakegu; adibidez: Fucus eta Laminaria gene roetako espezieak.

Errodofitoak (alga gorriak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

la errodofito guztiak itsasoan bizi dira, eta zelulaniztunak dira. Paretaren osagaiak agar-agar, zelulosa eta karbonatoak dira. Gorri-kolorekoak dira, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.

Talde horretako algen adibide batzuk: Gelidium, Pterocladia eta Gracilaria.

Onddoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinu horretako organismoek, ziur asko, onddo-ezaugarri batzuk zituen protoktista talderen batetik eboluzionatu zuten. Gaur egun, 10.000 espezie inguru ezagutzen ditugu; ia denak lehorrekoak, eta gutxi batzuk, urtarrak.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddoak organismo heterotrofoak dira. Onddoen zelula eukariotek glukogenoa biltegiratzen dute erreserba-substantzia gisa, eta kitinazko zelula-pareta dute.

Onddo gehienak zelulaniztunak dira, talo erako antolakuntzarekin (ehunik gabe), baina badaude zelulabakar batzuk ere, hala nola legamiak.

Onddoen taloei mizelio esaten zaie, eta zelulak harizpi bakunak edo adarkatuak eratzeko kokatzen dira. Harizpi horiei hifa esaten zaie. Hifak trenkatuak (zelulak zehartrenkaden edo septuen bitartez bereizten badira) edo zenozitikoak (septorik ez badute eta nukleo anitzeko zelula erraldoi baten itxura badute) izan daitezke.

Onddoen nutrizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddoak organismo heterotrofoak dira. Digestio-entzimak botatzen dituzte elikagaien gainean, eta, ondoren, paretaren eta mintz plasmatikoaren bitartez digestioan lortutako mantenugaiak xurgatzen dituzte .

Onddoen ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo gehienek sexurik gabeko ugalketa dute, eta erneketaren bidez (legamiak), hifen zatiketaren eta birsortzearen bidez, edo konidioen bidez ugaltzen dira. Azken horiek aireko hifetan agertzen diren konidioforo izeneko esporangioetan mitosi bidez sortzen diren espora sexugabeak dira.

Sexu bidezko ugalketa ere badute. Horretarako, banako desberdinetako hifak elkartu egiten dira. Horren ondorioz, zigoto bat sortzen da, eta hazten denean esporangioak sortzen ditu. Era berean, meiosi bidez, esporangio horien barruan espora sexualak agertzen dira.

Onddo batzuetan, esporangioak askotariko itxura duten gorputz fruitu-emaile batzuetan garatzen dira. Gorputz horiei karpoforo esaten zaie, eta mizelioan oinarrituta garatzen dira, elkar gurutzatuta eta oso estu kokatutako hifen bitartez. Perretxikoak karpoforoak dira.

Ildo horretatik, espora guztiak erresistentzia handiko estalki batekin inguratutako zelulak dira. Askatu egiten direnean, haizearekin, urarekin edo beste bide batetik barreiatzen dira. Leku egokietan erortzen badira, ernatu eta beste mizelio bat sor dezakete.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinu horren baitan bost filum hauek bereizten dira: zigomizetoak, deoteromizetoak, askomizetoak, basi diomizetoak eta likenak edo mikofitoak.

Zigomizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigomizetoek hifa zenozitikoak dituzte. Espora sexugabeak (konidioak) nahiz sexualak (zigoesporak) sortzen dituzte. Filumak lizun ezagunenetako batzuk biltzen ditu, hala nola Mucor, Rhizopus, etab.

Deuteromizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deuteromizetoek hifa trenkatuak dituzte. Konidioen bidezko sexurik gabeko ugalketa dute. Honako hauek izan daitezke: gizakiarentzako parasito batzuk, hala nola Candida (baginako infekzioak eragiten ditu), eta lizunak, hala nola Penicillium (antibiotikoak sortzen ditu).

Askomizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askomizetoek hifa trenkatuak dituzte. Espora sexualak (askosporak) nahiz sexugabeak (konidioak)   sortzen dituzte. Azken horiek esporangio baten barruan sortzen dira, aska izenekoak.

Era askotako espezieak daude; adibidez: espezie zelulabakarrak, hala nola Saccharomyces generokoak, ogia, garagardoa edo ardoa egiteko industrian erabiltzen dena; parasito erakoak, hala nola zekaleainoa (Claviceps purpurea); baita sinbionteak ere, hala nola boilurrak, zenbait zuhaitzen sustraiekin elkarteak (mikorrizak) eratzen dituztenak.

Basidiomizetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basidiomizetoek hifa trenkatuak dituzte. Gorputz fruitu emaileetan eratzen diren esporangioei basidio esaten zaie, eta horien kanpoan espora sexualak edo basidiosporak sortzen dituzte. Taldearen barruan landareen parasito batzuk biltzen dira (hala nola gorrina eta ilintia), baita saprofitoak edo sinbionteak ere, hala nola amanita edo txanpiñoia.

Likenak edo mikofitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likenak zianobakterioekin edo alga klorofitoekin sortzen dituzten elkarte sinbiotikoetan bizi daitezke bakarrik (organismo fotoautotrofoak fotosintesiaren produktuak ematen ditu, eta onddoak, berriz, ura eta mineralak ematen ditu) hau da, basidiomizetoak edo askomizetoak dira. Sexu bidez eta sexurik gabe ugal daitezke. Lehen kasuan, onddoak askak edo basidioak eratzen ditu gorputz fruitu-emaileetan, kopa formarekin, eta horiek esporak sortzen dituzte, eta, bigarren kasuan, zatiketa bidez egiten dute. Esporak askatzean ernatzen badira, mizelio bat sortzen dute; alga egokia aurkitzen badute, liken bat sortuko dute.

Landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak duela 500 milioi urte inguru agertu ziren Lurrean. Teorien arabera, lehen landareak horrela sortu ziren: denboraldi luzez uretatik kanpo geratzen ziren alga berde motaren bat eboluzionatu eta ingurune lehorrera moldatzeko hainbat mekanismo garatu zituenean.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak organismo eukariotoak, zelulaniztunak eta fotoautotrofoak dira, eta bizi-ziklo diplohaplontea dute; eta, normalean, lehorreko ingurunera moldatuta daude.

Briofitoek ez dute benetako sustrai, zurtoin edo hostorik, baina gainerako landareek kormo erako gorputz egitura dute; hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak osatzen dituzte, eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte (sustraia, zurtoinak, hostoak...).

Landareak substratuari finkatuta bizi dira (ez dute loko mozio-mekanismorik), eta hortik lortzen dituzte ura eta gatz mineralak. Oxigenoa eta CO, behar dituzte eta airetik hartzen dituzte.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filumek ez dute taxonomia-kategoriarik, eta, beraz, landareen azterketa errazteko, filumak baino multzo handiagoetan elkartu ohi dira, izugarri askotariko erreinu hori antolatzen laguntzeko.

Gehien hedatutako sailkapenak bi talde hauetan banatzen ditu landareak: landare baskularrak eta ez-baskularrak.

Era berean, landare baskularren taldea beste azpi talde batzuetan banatzen da, hainbat ezaugarritan oinarritutako irizpideei jarraiki. Hazien presentzia irizpide nagusietako bat da.

Hepatikoa

Beraz, landareen sailkapena bi multzo hauen bidez sailka daiteke:[3]

Landare ez-baskularrak (ehun eroalerik gabea):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goroldioa

Filum nagusia Briofitoak dira eta hauen barruan hepatikoak, goroldioak eta anthocerotophytak bereiz daitezke. Ingurune lurtarrera egokitu ziren lehenengo landareak izan ziren. Bere egokitzapena oso primitiboa da eta ehun epidermikoa agertzean datza, ura galtzea saihesten duena. Hau da landarea garatzen duen ehun bakarra. Ehun eroaleak ez dira existitzen, eta, beraz, xurgatutako urak eta gatz mineralek zelula batetik beste zelula batera igaro behar dute, eta, beraz, substantzien garraioa oso motela da.[4] Hauek dira haien ezaugarri nagusiak:

  • Lehorreko ingurunera moldatutako landareak dira, baina ura behar dute ugaltzeko.
  • Esporofitoa gametofitoaren kontura bizi da, fase dominantea baita.
  • Gorputz-antolakuntza talo erakoa da.
  • Goroldioek sustraien (errizoideak), zurtoinen (kauloideak) edo hostoen (filoideak) antzeko egiturak dituzte.

Landare baskularrak (ehun eroaleekin eta egitura kormofitoarekin)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi talde bereiz daitezke: hazirik gabeko landareak eta landare hazidunak (espermatofitoak).

  • Hazirik gabeko landareak. Hauen filumak hauek dira: Likopodofitoak (Likopodio), Esfenofitoak (Azeribuztana), eta Pteridofitoak edo flizinofitoak (Iratzeak). Ezaugarri hauek dituzte:
    • Ez dute ez lorerik ez hazirik.
    • Gametofitoa oso murriztua dago eta esporofitotik bananduta dago.
    • Egitura kormofito bakuna dauka, sustraiarekin, lurpeko zurtoinarekin (errizoma) eta hostoekin (frondeak).
      Gimnospermak
  • Landare hazidunak (espermatofitoak): Bi azpitaldetan banatzen dira:
    • Gimnospermak: Hauen filumak hauek dira: Zikadofitoak (Zika), Ginkgofitoak (Ginkgo biloba), Koniferofitoak (pinuak, izeiak, altzifreak...), Gnetofitoak (Gnetum). Ezaugarri hauek dituzte:
      • Lore bakunak dituzte, sexu bakarrekoak, ez oso deigarriak eta konoetan elkartuak.
      • Ez dute fruiturik.
    • Angiospermak: Hauen filuma angiospermatofitoa da. Bi multzo handitan banatzen dira, hazian agertzen diren kotiledonen kopuruaren arabera: monokotiledoneoak eta dikotiledoneoak. Ezaugarri hauek dituzte:
      • Normalean lore deigarriak dituzte, hermafroditak edo sexu bakarrekoak.
      • Haziak fruitu baten barruan gordeta daude, babesa izateko eta sakabanatzen laguntzeko.

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onarpen handiena duen hipotesiaren arabera, duela 750 milioi urte protozoo mota batek eboluzio-prozesu bat hasi zuen, zelulaniztuna izateko eta zelulak elkarren artean koordinatzeko.

Ondorioz, lehen animaliak agertu ziren. Aurrerago, gorputz-antolakuntza konplexuagoa garatu zuten, eta organismo sorta handi bat sortzeko dibertsifikatu ziren; adibidez: gizakia.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliak, metazoo ere izendatuak, organismo eukariotoak, heterotrofoak eta zelulaniztunak dira, eta beren zelulek ez dute plastidiorik nahiz paretarik. Izaki bizidun guztiek bezala, hiru bizi-funtzioak betetzen dituzte.

Animalia guztiek lokomozio motaren bat garatu dute, beren ziklo biologikoaren etaparen batean, behintzat. Helburu nagusia elikagaiak bilatzea da. Halere, ugalketa edo defentsa ere garrantzitsuak dira.

Nutrizio heterotrofoa dute. Gehienek barrunbe baten barruan digeritzen dituzte elikagaiak. Elikadura-soberakinak glukogeno eta koipe-formarekin biltegiratzen dira. Sexu bidezko ugalketa dute, eta, kasu batzuetan, sexurik gabekoa.

Animaliak sailkatzeko irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia-erreinuaren sailkapena hiru ezaugarri hauetan oinarritzen da:

  • Antolakuntza-maila.
  • Gorputz-simetria mota (aldebikoa eta erradiala).
  • Enbrioi-garapenaren ezaugarriak.

Ezaugarri horien arabera, Margulisek eta Schwartzek 32 filumetan sailkatu dute animalia-erreinua; era berean, filum horiek honako bi azpierreinu hauetan bil daitezke: parazooak eta eumetazooak.

Parazooak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parazooek zelula-espezializazio pixka bat duten arren, ez dute ehunik sortzen. Era berean, ez dute simetriarik eta enbrioi-garapen atipikoa dute, eta gainerako animalietan ikusten diren zelula-geruzak falta zaizkie.

Bi filum hauek biltzen ditu: plakozooak (hala nola Trichoplax adherens) eta poriferoak (belakiak).

Eumetazooak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eumetazooek ehunak, organoak eta sistemak dituzte. Azpierreinu horren barruan, gainerako animalia-filum guztiak biltzen dira. Eumetazooak sailkatzeko, hiru irizpide hauek erabiltzen dira: gorputz-simetria, enbrioi-geruza kopurua (gorputz-egitura enbrioitik abiatuta garatzen da), eta barne-barrunbea izatea edo ez izatea

Gorputz-simetria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eumetazooak bi talde hauetan salkatzen dira:

  • Simetria erradiala dutenak, hala nola knidarioak (polipoak eta marmokak). Animalia batzuek simetria erradiala garatu dute modu sekundarioan aldebiko larbak garatu ondoren; adibidez: ekinodermoak (itsas izarrak, trikuak eta luzokerrak).
  • Aldebiko simetria dutenak, gainerako animalia-filumak.
Enbrioi-geruzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enbrioiaren garapenaren fase batean, zelulek bi edo hiru geruza era ditzakete. Irizpide horren arabera, eumetazooak honela sailkatzen dira:

  • Diploblastikoak. Bi geruzatatik abiatuta garatzen dute gorputz-egitura.
  • Triploblastikoak. Hiru geruzatatik abiatuta garatzen dute gorputz-egitura.
Barne-barrunbea izatea edo ez izatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizpide horren arabera, hiru mota hauek bereizten dira

  • Azelomatuak. Ez dute gorputz-barrunberik.
  • Pseudozelomatuak. Erraietarako barrunbe bat garatzen dute, eta pseudozelomatu esaten zaio.
  • Zelomatuak. Likidoz beteriko barrunbe bat dute: zeloma izena du, eta gorputzaren barrunbe orokorra sortzen du. Animaliaren organo gehienak hor kokatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) G, Pamela; www.unitips.mx. «Los 5 reinos de Margulis | Guía de examen UAM» blog.unitips.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué son las bacterias anaerobias? Tipos y ejemplos» Curiosoando 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  3. «PLANTAS VASCULARES Y NO VASCULARES - Botanipedia» www.botanipedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  4. «Proyecto Biosfera» recursostic.educacion.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).