Lankide:Txikillana/Truls Johan Hartelius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Truls Johan Hartelius
Bizitza
Jarduerak

Truls Johan Hartelius (Hemmingsdynge parrokia, Malmöhus konderria, Suedia 1818ko otsailaren 15ean -- Sandhem parrokia, Jönköpingeko konderria, 1896ko uztailaren 22an fisioterapeuta eta mediku suediarra izan zen, Kungliga Gymnastiska Centralinstitutet (GCI, "Gimnastika Errege Institutu Zentrala") ikastetxean irakasle izan zena, eta testu liburu askoren egilea.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak: Jöns Hansson eta Bengta Knutsdotter.

Anai-arrebak: Kjerstina Jönsdotter; Knut Jönsson; Mätta Jönsson; Gertrud Hansson eta Nils Hansson.

Anai-arrebaordeak (Jöns Hanssonek beste emakume batekin izandakoak): Hans Jönsson; Karna Jönsdotter eta Anders Jönsson.

Emaztea: Emma Sofia Wilhelmina Nordstedt.

Semeak: Carl Ulrik Reinhold Hartelius; Hedvig Hartelius eta Nils Hartelius.[1]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CGI-ko klase baten ikuspegia (ikasleak eta irakasleak), 1880 inguruan.

Filosofian lizentziatu eta gero (1849)[2] fisioterapia ikasketak egin zituen 1851-52 urtean; gero GCIan jarraitu zuen irakasle bezala, eta 1864an GCIko medikuntza departamenduaren titularra bihurtu zen.

1854ean, Axel Sigfrid Ulrich ikaslearekin batera Gimnastika Pedagogiko, Mediko eta Militar Institutu propioa sortu zuen Stockholmeko Ladugårdslandet barrutian.[3]

Medikuntza ikasketak egin zituen, doktoregoa 1858an atera zuelarik.

1858 eta 1878 artean Marstrandeko bainu-eremuaren fisioterapia arduraduna izan zen, eta 1881-1887 artean Ramlösako bainuetxearena.[2]

Lan akademiko eta korporatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CGI-ko klase baten ikuspegia, 1880 inguruan.

1864an GCI eskolaren berregituraketa antolatu zuen. Egituraketa honetan, besteak beste, Harteliusek pazienteak dohainik artatzea aurreikusi zen, helburu didaktikoekin. Gainera Fisioterapiaren Teoria ikasgaiaren irakaskuntzaz eta testu liburuen prestaketaz arduratu zen. Izan ere, Lars Gabriel Branting zuzendari izan zen urteetan (1839-1862) fisioterapia eta gimnastika ikasketak praktikoak izan ziren, idatzizko material gutxirekin. Bere ohiko lan-eremutik kanpoko gaiak ere ukitu zituen, hala nola "Linea eta estetikarako gimnastika" (1863, Lingen oinarrietan aipatzen zen arlo estetikoa garatzeko lehen saiakera) eta "Gimnastikaren aurkezpen historikoa" (1872, Lingen garaiaren aurreko gimnastikaz interesa erakutsi zuen lehen argitalpena), [2]

GCIan anatomia, fisiologia eta gimnasia mediko eta pedagogikoa irakatsi zituen, eta testu liburu asko prestatu zituen; haietako batzuk hainbat aldiz berrargitaratu ziren (1867ko Lärobok i menniskokroppens speciella anatom-k 6 edizio 1911 arte; 1870ko Lärobok i sjukgymnastik-ek 4 edizio 1904 arte).

Brantingen garaitik zetorren fisioterapia eta medikuntza arteko gatazka korporatibo luzean, Hartelius bitartekari lana egiten saiatu zen. Ez zuen lortu liskarra guztiz gainditzea; halere, bere lanari esker komunitate zientifikoak suediar fisioterapeuta eta gorputz hezitzaileengan zuten konfiantza asko handitu zen. 1874ean sortutako Tidskrift i gymnastik ("Gimnasia aldizkaria") argitalpenaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, gai hontaz Suedian izandako lehen aldizkari garrantzitsua. Gimnastika eta medikuntza arloetako elkargo profesionaletan parte hartzaile eta eztabaidatzaile saiatua izan zen, eta esan daiteke bere garaian Hartelius suediar fisioterapiaren ordezkari ofizial nagusia bihurtu zela.[2]

Gimnastikari dagokionez, Harteliusek Pehr Henrik Lingen sistema besteen gainetik lehenetsi zuen, partikularki alemaniar turnvater korrontea gaitzetsiz. Bere argudioetan, ariketa fisikoaren eragin fisiologikoetan oinarritu zen, eta gaizki ikusten zuen beste eskolek bultzatutako konpetizioa, abilezia eta formaltasun falta. Hain zuzen ere, Hartelius kirol modernoaren aurka mintzatu zen lehenetarikoa izan zen. Era berean, 1850eko hamarkadan sortzen hasiak ziren terapia fisiko teknikoekiko eszeptikoa zen, eta eskuz eginiko terapia lehenesten zuen.[2]

Bestalde, Harteliusek aktiboki parte hartu zuen Stockholmeko langile-mugimenduan. Bereziki haien hezkuntza eskariak babestu zituen, bera ere gaztetan arlo horretan gabeziak izandako auzo batean hazia zenez. Langile elkartearen lehen hizlari publikoetako bat izan zen, gai sozialak jorratuz,[2] argitalpenetan barne ("Langileen etxebizitzei buruz", 1874).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881-1883ko ikasleen promozioa, Lingen bustoaren ondoan. Japoniako enperatrizaren enkarguz eginiko argazkia; enperatrizak mandatari bat bidali baitzuen, Suediako emakumeen gimnastika-formakuntzari buruzko informazioa biltzera.
  • 1857: Om lungemphysemet : akademisk afhandling, som med vidterfarna Medicinska fakultetens i Lunds tillstånd, för Medicinska gradens erhållande kommer att offentligen försvaras. ("Biriketako enfisemari buruz: disertazio akademikoa, Lundeko Medikuntza Fakultatean titulua ateratzeko publikoki defenditua "). Lund.[4]
  • 1860: Bref från utlandet ("Kanpoko gutunak"). Stockholm.[5]
  • 1859: Fysiologiska föreläsningar vid Gymnastiska Central-Institutet i Stockholm under vintern 1858 och 1859 : med plancher ("Fisiologia hitzaldiak Stockholmeko GCIan 1858-59 neguan, irudiekin"). Stockholm.[6]
  • 1861: Bref innehållande reflexioner öfver gymnastiken och Gymnastiska central-institutet ("Gutuna gimnastikari eta GCIri buruzko hausnarketekin"). Stockholm.[7]
  • 1862: Om luft och bad m.m. vid Marstrand ("Marstrand-go Aireari eta bainuei buruz") Stockholm.[8]
  • 1863: Linie- och estetisk gymnastik : med figurer. ("Linea eta estetikarako gimnastika, irudiekin". Stockholm.[9]
  • 1864: Om sjukgymnastiken vid Gymnastiska Central Institutet i Stockholm under år 1863. Stockholm.[10]
  • 1865: Gymnastiska iakttagelser ("Ikustaldi gimnastikoak"). Stockholm.[11]
  • 1867: Helsolära ("Osasun hezkuntza"). Stockholm.[12]
  • 1867: Lärobok i menniskokroppens anatomi ("Giza anatomiari buruzko testu liburua". Stockholm.[13]
  • 1867: Lärobok i menniskokroppens speciella anatomi : med lithogr.afbildningar ("Giza anatomia bereziari buruzko testu liburua, irudi litografikoekin"). Stockholm.[14]
  • 1868: De fysiska lifsyttringarne hos menniskan ("Bizitzaren manifestazio fisikoak gizakiarengan"). Stockholm.[15]
  • 1869: Anvisning för Marstrands badgäster ("Marstrandseko bainuzalentzako aholkuak"). Stockholm.[16]
  • 1870: Lärobok i sjukgymnastik ("Fisioterapiako testu liburua"). Stockholm.[17] 
  • 1871: Kort framställning om svenska gymnastiken i Ryssland jemte sjukgymnastiken vid Gymnastiska Central-Institutet i Stockholm under året 1870 ("Errusian eginiko suediar gimnasiaren aurkezpen laburra, eta Stockholmeko CGIko fisioterapia 1870 urtean"). Stockholm.[18]
  • 1871: Svenska gymnastiken i Ryssland jemte sjukgymnastiken vid centralinstitutet under året 1870 ("Errusian eginiko suediar gimnasia, eta CGIko fisioterapia 1870 urtean"). Stockholm.[19]
  • 1872: Gymnastiken historiskt framstäld ("Gimnastikaren aurkezpen historikoa"). Stockholm.[20] 
  • 1872: Gymnastiska notiser. 1. ("Gimnastika aholkuak. 1").[21]
  • 1873: Den manuela metoden inom sjukgymnastiken ("Esku-metodoak fisioterapian"). Stockholm.[22]
  • 1874: Om arbetarebostäder ("Langileen etxebizitzei buruz"). Stockholm.[23]
  • 1874: Osedligheten och dess botemedel ("Inmoralitatea eta haren erremedioa"). Stockholm.[24]
  • 1875: Föredrag om qvinnan ("Emakumeari buruzko hitzaldia"). Stockholm.[25]
  • 1879: Hemgymnastik till helsans bevarande och återvinnande för barn, ungdom och äldre af båda könen: jemte Kort anvisning att lära sig simma ("Etxeko gimnastika, osasuna mantentzeko eta hobetzeko, bi sexuetako haurrei, nerabeei eta zaharrei zuzenduak; baita igeri egiteko metodo labur bat ere"). Stockholm.[26]
  • 1881: Home gymnastics for the preservation and restoration of health, for children and young and old people of both sexes : with a short method of acquiring the art of swimming / translated and adopted from the Swedish original by C. Löfving ("Etxeko gimnastika, osasuna mantentzeko eta hobetzeko, bi sexuetako haurrei, nerabeei eta zaharrei zuzenduak; baita igeri egiteko metodo labur bat ere / C. Löfvingek jatorrizko testu suediarrekik itzulia eta egokitua"). London. [27]
  • 1887: Lärobok i histologi och fysiologi, 2 uppl ("Histologia eta fisiologia testu liburua, 2. edizioa"). Stockholm.[28]
  • 1888: Minnesteckningar öfver under sista åren hädangångna svenska gymnaster ("Azken urteetan hildako gimnasta suediarren oroimena"). Stockholm.[29]
  • 1890: Lehrbuch der schwedischen Heilgymnastik : deutsche Ausgabe / uebersetzt und herausgegeben von Chr. Jürgensen und Preller. ("Gimnastika terapeutiko suediarreko testu liburua: alemanierazko edizioa / itzulpena eta edizioa: Chr. Juergensen eta Preller). Leipzig.[30]
  • 1891: Min lefnadsteckning samt smärre dikter ("Nire biografia eta olerki txikiak"). Stockholm.[31]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Truls Johan Hartelius» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2021-07-17).
  2. a b c d e f «Truls Johan Hartelius - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2021-07-17).
  3. (Ingelesez) «(PDF) The Manipulated History of Manipulations of Spines and Joints? Rethinking Orthopaedic Medicine Through the 19th Century Discourse of European Mechanical Medicine» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2021-07-17).
  4. Hartelius, Truls Johan. (1857). Om lungemphysemet : akademisk afhandling, som med vidterfarna Medicinska fakultetens i Lunds tillstånd, för Medicinska gradens erhållande kommer att offentligen försvaras. http://libris.kb.se/.
  5. Hartelius, Truls Johan. (1860). Bref från utlandet. http://libris.kb.se/.
  6. Hartelius, Truls Johan. (1859). Fysiologiska föreläsningar vid Gymnastiska Central-Institutet i Stockholm under vintern 1858 och 1859 : med plancher. http://libris.kb.se/.
  7. Hartelius, Truls Johan. (1861). Bref innehållande reflexioner öfver gymnastiken och Gymnastiska central-institutet. http://libris.kb.se/.
  8. (Suedieraz) Hartelius, Truls Johan. (1862). «Om luft och bad m.m. vid Marstrand» runeberg.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  9. Hartelius, Truls Johan. (1863). Linie- och estetisk gymnastik : med figurer.. .
  10. Hartelius, Truls Johan. (1864). Om sjukgymnastiken vid Gymnastiska Central Institutet i Stockholm under år 1863. .
  11. Hartelius, Truls Johan. (1865). Gymnastiska iakttagelser. .
  12. Hartelius, Truls Johan. (1867). Helsolära. .
  13. Hartelius, Truls Johan. (1867). Lärobok i menniskokroppens anatomi. .
  14. Hartelius, Truls Johan. (1867). Lärobok i menniskokroppens speciella anatomi. : Med lithogr.afbildningar.. (Noiz kontsultatua: 2021-07-16).
  15. Hartelius, Truls Johan. (1868). De fysiska lifsyttringarne hos menniskan. .
  16. (Suedieraz) Hartelius, Truls Johan. (1869). «Anvisning för Marstrands badgäster» runeberg.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-16).
  17. Hartelius, Truls Johan. (1870). Lärobok i sjukgymnastik. .
  18. Hartelius, Truls Johan. (1871). Kort framställning om svenska gymnastiken i Ryssland jemte sjukgymnastiken vid Gymnastiska Central-Institutet i Stockholm under året 1870. .
  19. Hartelius, Truls Johan. (1871). Svenska gymnastiken i Ryssland jemte sjukgymnastiken vid centralinstitutet under året 1870. .
  20. Hartelius, Truls Johan. (1872). Gymnastiken historiskt framstäld. .
  21. Hartelius, Truls Johan. (1872). Gymnastiska notiser. 1.. .
  22. Hartelius, Truls Johan. (1873). Den manuela metoden inom sjukgymnastiken. .
  23. Hartelius, Truls Johan. (1874). Om arbetarebostäder. .
  24. Hartelius, Truls Johan. (1874). Osedligheten och dess botemedel. .
  25. Hartelius, Truls Johan. (1875). Föredrag om qvinnan. .
  26. Hartelius, Truls Johan. (1879). Hemgymnastik till helsans bevarande och återvinnande för barn, ungdom och äldre af båda könen : jemte Kort anvisning att lära sig simma.. .
  27. Hartelius, Truls Johan. (1881). Home gymnastics for the preservation and restoration of health, for children and young and old people of both sexes : with a short method of acquiring the art of swimming / translated and adopted from the Swedish original by C. Löfving. .
  28. Hartelius, Truls Johan. (1887). Lärobok i histologi och fysiologi (2. uppl).. .
  29. Hartelius, Truls Johan. (1888). Minnesteckningar öfver under sista åren hädangångna svenska gymnaster. .
  30. Hartelius, Truls Johan. (1890). Lehrbuch der schwedischen Heilgymnastik : deutsche Ausgabe / uebersetzt und herausgegeben von Chr. Jürgensen und Preller. .
  31. «Litteraturbanken | Svenska klassiker som e-bok och epub» litteraturbanken.se (Noiz kontsultatua: 2021-07-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:1896ko heriotzak]] [[Kategoria:1818ko jaiotzak]]