Wikipedia, Entziklopedia askea

Unaieski/Proba orria

GHI_15: LEHORREKO BIZITZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Jasangarriaren Helburuak

Lehorreko bizitza Nazio Batuen Erakundeak (NBE) garapen jasangarrirakohelburuen artean, 15. helburu moduan kokatu zuen. Garapen jasangarria, ingurumena, ekonomia eta gizartearen kalitateaz arduratzen den garapena da. Honek, hurrengo belaunaldien bizitza kalitate onezkoa izatea eta haien bizitzetan trabak ez izateko balio du, baliabide naturalak eta ondasunen kalitatea eta kantitatea zaintzen duena. Arlo hau, gure ingurunea babesteaz, aurrerapen ekonomikoa egoteaz eta bidezko gizarte bat sortzeaz arduratzen da.


Lehorreko bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorreko bizidunak, bizi-ziklo bat igarotzen dute. Bizi zikloa izaki bizidunek pairatzen dituzten aldaketak beraien bizitzan zehar dira. Etapa desberdinak igarotzen dituzte beraien bizitzetan zehar: lehenik jaio egiten dira, gero hazi eta garatu, geroago ugaltzeko eta espezie bereko organismo berri bat sortzeko, zahartu egiten dira eta, azkenik, hil egiten dira. Bizi-zikloa, animaliek zein landareek egiten dute.

Arabako lautada

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean hainbat tokitan animaliak bizi dira, adibidez: basamortuetan, ohianetan, lautadetan, baita etxe eta etxaldeetan ere. Animali guztiak dira heterotrofoak, hau da, beste izaki bizidun bat behar dute elikatzeko. Lurreko lau animalia mota daude, eta beraien elikatzeko moduaren arabera sailkatzen dira:

Animaliak, orain dela 430 millioi urte ingurune lurtarrean bizitzen hasi izan ziren; hau da, garai paleozoikoan edo mesozoikoan. Aldiz, landareak, ingurune lurtarrean orain dela 500 milioi urte bizitzen hasi ziren.

Landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliekin alderatuz, landareak autotrofoak dira; hau da, beraien elikagai propioa sortzeko gai dira. Hau da haien ezaugarririk garrantzitsuena, fotosintesia izeneko prozesu baten ostean, beraientzako glukosa den elikagaia sortzeko gai dira. Hortaz aparte, hainbat ezaugarri dituzte, jaiotzen diren tokitik ez dira mugitzen bizitza osoan zehar edo ugalketa sexu bidez edo era asexualean egin dezakete esaterako.

Zer gertatzen ari da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) basamortutzea estatu askoren arazo larrienetako bat bezala iragarri du, arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurunean eragin zuzena duelako, estatuen garapenerako kaltegarria delako. Honek, lehorreko bizitzan eragin zuzena du.

Basamortutzea lurraldeen degradazioari deritzo. Gutxinaka doan prozesu bat da. Fenomeno hau ez da basamortuaren harea leku desberdinetatik sakabanatzen dela, baizik eta degradatuta dauden zonaldeak gero eta gehiago hedatzen direla eta degradatutako beste zonalde batzuekin lotzen direla. Baina azken urteetan, degradazio prozesu hau bizkortuz doa. Arazo hau gero eta estatu gehiagotan pairatzen ari da, horregatik, mundu osoari eragiten duen arazoa da.

   Ba al dakizu   
Lurreko batez besteko tenperatura globala 0.6ºC eta 0.2ºC-ko igoera izan du azken 60 urteetan.

Lurraldeen degradazioaren faktoreetako bat, Lurreko klimak pairatu dituen aldaketak dira, garai aurreindustrialaren gerotik. Horietako aldaketak batzuk gizakion jardueren erruz gertatu dira.

Fenomeno hau gizakion erruz gero eta azkarrago sakabanatzen ari da. Praktika batzuek arazoa larritzen dute, esaterako, gehiegizko nekazaritzaritza.


Gehiegizko nekazaritzak arazo honen aurrean eragin zuzena du. Lurraren biztanleria gero eta gehiago handitzen ari denez, lurraldeen produkzioa gero eta handiagoa izan behar da, horregaitik lurralde askotan gehiegizko nekazaritza ematen da. Praktika hauek lurralde baten etekin maximoa bilatzen dute, eta kaltegarria izaten amaitzen dute ingurumenarentzako. Gizakiok praktika hauekin lursoruaren erosioa sustatzen dugu eta tokiko biodibertsitatea murrizten dugu.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura
Natura

Ingurumenaren kontserbazioa, ingurumenaren babesa bezala ulertu daiteke. Honen barnean puntu desberdinak kontuan hartzen dira: flora eta fauna, espezie desberdinak, ekosistema desberdinak, paisaia, besteak beste. Ingurumenaren kontserbazioa beharrezkoa da baliabide naturalak egoki mantentzeko.


Espezie inbaditzaileak kontserbazioan eragin zuzena daukate. Espezie inbaditzaileak jatorriz berea ez den ekosistema batean sartzen diren eta bertako oreka suntsitzen duten espezieak dira, hau da, gizakiak espezie inbaditzaileak izan daitezke. Espezie inbaditzalieen artean landareak, animaliak edo mikroorganismoak ere aurkitu daitezke.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irungo eskolako garapen jasangarrirako plana: