Lankide:Proba orria/Usune Elizondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide:Usune Elizondo/Proba orria» orritik birbideratua)

Arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen-iraunkorra edo jasangarriaren hiru arloko banaketa 1979. urtean proposatu zuen René Passet[1] ekonomialariak. Eztabaida ugari egon da antolaketa horri dagokionez, bai arloak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko orduan zein laugarren zutabea ezartzerakoan.

Gizartearen garapenaren eta aztarna ekologikoaren arteko harremana.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren oinarrizko beharrak, airearen kalitatea eta eskuragarritasuna, ura, janaria eta aterpea, garapen-iraunkorraren oinarri ekologikoak dira. Giza garapena beraz, gizakia eta hurbileko ingurune-natural, sozial eta eraikitako-ingurunearen[2] arteko harremanaren parte da.


Garapen-iraunkorra, ingurune-natural, aberats eta oparoa bermatzeaz arduratzen da. Ingurunetik eskuratzen diren baliabideen urritasuna kezkagarria den momentutik, gizarteak baliabide-iturriak zainduta, baliabide horiek eskuratzeko plan jasangarri bat prestatu behar du. Hori lortzeko, badaude modu ezberdinak, hala nola, energia-berriztagarrien erabilera eta uraren kontsumo kontrolatua.

Arazoa ondasun-naturalaren ustiapena hornikuntza-naturala baino azkarragoa denean dator. Hau da, eskaria asetzeko, baliabide-naturalak, horiek modu naturalean berriz agertzeko behar duten denbora baino azkarragoan hartzea. Egoera horren ondorioa, gizartearen heriotza-tasa handitzea litzateke. Biztanleriak behera egingo luke, ingurumen degradatua egoera egonkor eta jasangarri batera iritsi arte. Egoera horrek aurrera jarraituko balu, giza arrazaren desagertzea eragingo luke.

Baliabide naturalen kontsumoa Ingurumenaren egoera Jasangarritasuna
Ustiapena hornikuntza baino azkarragoa Ingurumenaren degradazioa Ez jasangarria
Ustiapena hornikuntza bezain azkarra Ingurumenaren egonkortasuna Ekonomia egonkorra
Hornikuntza ustiapena baino azkarragoa Ingurumenaren berritzea Jasangarria

Garapen-iraunkorra sustatzeko zenbait proiektu jarri dira martxan, adibidetzat, Europako ingurumen-ikerketa eta berrikuntza-politika dago. Horren helburua, ekonomia eta gizarte-ekologiko baten definizioa eta inplementazioa da. Horizon 2020 programak bultzatua, mundu osora dago zabalik[3], sistema malgu eta itzulgarri bat lortu nahian.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadan, jasangarritasun kontzeptua, funtsezko ekologia-sistemarekiko ekonomiaren oreka deskribatzeko erabiltzen[4] zen. Arlo askotako zientzialariek The Limits to Growth[5][6] azpimarratu dute, eta ekonomialariek alternatibak aurkeztu dituzte; adibidez, 'egoera-egonkorreko-ekonomia'[7], planetan zehar gizarteak duen hedapenaren kezkari izena emateko. 1978. urtean, Edward Barbier ekonomialariak "The Concept of Sustainable Economic Development"[8] ikerketa argitaratu zuen, lan horretan, ingurumenaren kontserbazioaren eta ekonomiaren garapenaren abantailak antzeman eta kontzeptuak elkar indartu zitezkeela adierazi zuen.

Ikerketa ugarik, energia-berriztagarri eta kutsadurarekiko-politika eraginkorrek gizartearen ongizatean eragin zuzena eta positiboa dutela adierazi dute.[9][10][11][12]

"Interpreting Sustainability in Economic Terms" ikerketak hiru oinarri bereiztu zituen arren, Gilbert Rist-ek horren aurka egin zuen. Honela idatzi zuen: "From this angle, 'sustainable development' looks like a cover-up operation. (...) The thing that is meant to be sustained is really 'development".[13] Laburbilduz, garapen-iraunkorra aitzakia dela dio eta garapena bera dela jasangarria izan behar dena. Hala ere, "World Bank"-ek ekonomia eta oreka-ekologiko oparoa, erlazionatutako kontzeptuak direla, bultzatzen jarraitu du.[14]

Energia eolikoa, energia berriztagarria.

Energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren barne atala da energiarena. Energia-jasangarria da denbora luzean erabili daitekeena eta garbia dena. Energia-iturri-fosilak eta bioerregaiak munduan gehien erabiliak izan arren, indarra hartzen doazen hidroelektrikak, eguzki-energiak eta eolikak gutxiago kutsatzen dute.[15][16] Energia-berriztagarriek normaltasuna lortzen duten bitartean, iturri-fosilak ordezkatzen ari dira. Aldaketa hori onuragarria da, adibidez ekonomia eta komunitatearen segurtasunaren jasangarritasuna indartzeko.[17]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen-iraunkorraren hiru oinarrizko kontzeptuen banaketa ez da nahikoa gaur egungo gizarte konplexua definitzeko. Hori horrela, zenbait erakundek laugarren zutabe bat bultzatu dute "Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development" adierazpenarekin, kultura. Dokumentu honek kultura eta garapen-jasangarriaren arteko erlazioarekiko ikuspuntu ezberdinak aurkezten ditu.[18][19][20]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Passet, René. (1996). L'Économique et Le Vivant. Economica (programme ReLIRE) ISBN 9782717831047. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  2. (Ingelesez) Scerri, Andy; James, Paul. (2010-02). «Accounting for sustainability: combining qualitative and quantitative research in developing ‘indicators’ of sustainability» International Journal of Social Research Methodology 13 (1): 41–53.  doi:10.1080/13645570902864145. ISSN 1364-5579. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  3. (Ingelesez) «European Commission - PRESS RELEASES - Press release - Horizon 2020 – the EU's new research and innovation programme» europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  4. Simmons, Paul D.. (1980-02). «Book Review: III. Historical Theological Studies: The Sustainable Society: Ethics and Economic GrowthThe Sustainable Society: Ethics and Economic Growth, by StiversRobert L.. Philadelphia: Westminster Press, 1976. 225 pp. $5.25.» Review & Expositor 77 (1): 128–128.  doi:10.1177/003463738007700131. ISSN 0034-6373. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  5. The Limits to growth; a report for the Club of Rome's project on the predicament of mankind. Universe Books [1972] ISBN 0876631650. PMC 307838. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  6. H., Meadows, Donella. (2004). The limits to growth : the 30-year update. Chelsea Green Publishing Company ISBN 1931498512. PMC 54035081. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  7. Prato, Tony; Daly, Herman E.. (1992-05). «Steady State Economics» American Journal of Agricultural Economics 74 (2): 503.  doi:10.2307/1242508. ISSN 0002-9092. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  8. Barbier, Edward B.. (1987-06). «The Concept of Sustainable Economic Development» Environmental Conservation 14 (02): 101.  doi:10.1017/s0376892900011449. ISSN 0376-8929. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  9. Ayong Le Kama, Alain D.. (2001-12). «Sustainable growth, renewable resources and pollution» Journal of Economic Dynamics and Control 25 (12): 1911–1918.  doi:10.1016/s0165-1889(00)00007-5. ISSN 0165-1889. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  10. Chichilnisky, Graciela; Heal, Geoffrey; Beltratti, Andrea. (1995-08). «The Green Golden Rule» Economics Letters 49 (2): 175–179.  doi:10.1016/0165-1765(95)00662-y. ISSN 0165-1765. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  11. ENDRESS, LEE H.; ROUMASSET, JAMES A.. (1994-09). «Golden Rules for Sustainable Resource Management» Economic Record 70 (210): 267–277.  doi:10.1111/j.1475-4932.1994.tb01847.x. ISSN 0013-0249. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  12. Endress, Lee H.; Roumasset, James A.; Zhou, Ting. (2005-12). «Sustainable growth with environmental spillovers» Journal of Economic Behavior & Organization 58 (4): 527–547.  doi:10.1016/j.jebo.2004.09.003. ISSN 0167-2681. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  13. «Artistic EffortsArtistic EffortsLindzeyG.ThompsonR. F., & SpringB.Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988, 734 + xvii pp.Artistic EffortsBuckS. L.Study guide to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsInstructor's resource manual to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.Artistic EffortsNorrisJ., & MorrisonD. Test bank to accompany Psychology(3rd ed.). New York: Worth, 1988.» Teaching of Psychology 16 (4): 232–233. 1989-12  doi:10.1207/s15328023top1604_19. ISSN 0098-6283. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  14. Castillo, Daniel P.. (2016-05-12). «Integral Ecology as a Liberationist Concept» Theological Studies 77 (2): 353–376.  doi:10.1177/0040563916635781. ISSN 0040-5639. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  15. (Ingelesez) Doyle, Environment Correspondent Alister. «Biofuels cause pollution, not as green as thought - study» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  16. Fainstein, Susan S.. (2000-03). «New Directions in Planning Theory» Urban Affairs Review 35 (4): 451–478.  doi:10.1177/107808740003500401. ISSN 1078-0874. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  17. Campbell, Scott. (1996-09-30). «Green Cities, Growing Cities, Just Cities?: Urban Planning and the Contradictions of Sustainable Development» Journal of the American Planning Association 62 (3): 296–312.  doi:10.1080/01944369608975696. ISSN 0194-4363. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  18. United Cities And Local Governments, Committee on Culture of. (2011-03-08). «United Cities and Local Governments (UCLG) Policy Statement: 'Culture: Fourth Pillar of Sustainable Development'» Culture and Local Governance 3 (1): 161.  doi:10.18192/clg-cgl.v3i1.194. ISSN 1911-7469. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  19. (Ingelesez) «Principles for a Positive Urban Future» UCLG - United Cities and Local Governments (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).
  20. (Ingelesez) James, Paul. Assessing Cultural Sustainability: Agenda 21 for Culture. (Noiz kontsultatua: 2018-09-28).