Lankide:Uxutelle/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotza muskuluz osatutako organoa da, uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duena [Harluxet][1]. Animalia gehienetan aurkitzen da[2]. Bihotzak oxigenoz eta elikagaiz hornitzen du gorputz osoa, eta metabolismoaren hondakinak kanporatzen ditu[3]. Gizakietan biriken artean kokatuta dagoen organoa da, bularraren erdiko konpartimentuan zehazki[4].


Gizakietan, baita beste ugaztun batzuetan eta hegaztietan ere, bihotza lau ganberatan banatuta dago. Goiko eskuineko eta ezkerreko aurikulak eta beheko eskumako eta ezkerreko bentrikuluak.[5] [6]Oro har, eskuineko aurikula-bentrikuluei eskuineko bihotz esaten zaie eta, ezkerreko homologoei, berriz, ezkerreko bihotz[7]. Arrainek aldiz, bi ganbera dituzte, aurikula bakarra eta bentrikulu bakarra, eta narrastiek hiru ganbera[6].


Bihotz osasuntsuetan odola noranzko bakarrean mugitzen da bihotzeko balbulei esker. Izan ere, balbulok atzeranzko mugimendua galarazten dute. Bihotza perikardio deritzon poltsa babesle batez inguratuta dago, zeinek likido pixka bat ere daukan. Bihotzaren pareta hiru geruzaz osatuta dago: epikardioa, miokardioa eta endokardioa.[8]

Muskulu-organo honek nodulu sinoaurikularrean dauden zelula taupada-markatzaile talde baten bidez odola ponpatzen du erritmo jakin batean. Zelula horiek bihotzaren uzkurketa eragiten dute eta, gainera, korrontea sortzen dute nodulu atriobentrikularrean zehar eta bihotzaren garraio-sisteman zehar. Bihotzak zirkulazio-sistematik oxigeno gutxi duen odola jasotzen du. Odol hori goiko eta beheko kaba zainetatik eskumako aurikulara sartzen da eta eskumako bentrikulura igarotzen da. Hortik, biriketara ponpatzen da, eta bertan oxigenoa jaso, eta karbono dioxidoa askatzen du. Ondoren, oxigenoa duen odola ezkerreko aurikulara itzultzen da, ezkerreko bentrikulutik igarotzen da eta, aortaren bitartez, zirkulazio-sistemara ponpatzen da. Hor oxigenoa erabiltzen da eta karbono dioxidoa metabolizatzen da. Bihotzak atsedenaldi egoeran minutuko 72 taupada inguru egiten ditu. Ariketak maiztasuna denbora-tarte batean handitzen du, baina atsedenaldian tarte luzea emanez gero, maiztasun kardiakoa txikitu egiten da. Maiztasun-aldaketa horiek onak dira bihotzaren osasunerako.[9]

2008. urtean zehar gaixotasun kardiobaskularrak mundu mailako heriotza-kausa ohikoena izan ziren: heriotzen % 30en kausa[10]. Horietako hiru laurden baino gehiago arteria koronarioetako gaixotasunagatik eta garun-isuriarengatik gertatzen dira. Arrisku-faktore dira erretzea, gainpisua izatea, kirol gutxi egitea, kolesterola altua izatea, odol-presio altua izatea eta bai gutxi kontrolatutako diabetesa izatea ere. Gaixotasun kardiobaskularrek askotan ez dute sintomarik baina, hala eta guztiz ere, gaixo batzuek bularreko mina zein arnas-urritasuna paira dezakete. Bihotzeko gaixotasunen diagnosia maiz pazientearen medikuak egindako historiala kontuan izanik egiten da, estetoskopio bidez bihotz-soinuak entzunez, eletrokardiograma bat eginez zein ultrasoinua erabiliz. Bihotzeko gaixotasunak tratatzen dituzten espezialistei kardiologo deritze, nahiz eta medikuntzako zenbait espezialistek parte har dezaketen gaixotasunen tratamenduan.[11]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena eta forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza bihotza erdiko mediastinoan kokatuta dago. Perikardio deritzon mintz bikoitza duen zakuak bihotza inguratzen du, eta mediastinora atxikitzen. Bihotzaren atzealdeko azala bizkarrezurretik hurbil dago, eta aurrealdeko azala, esternoi eta saihetseko kartilagoen atzealdean. Bihotzaren goiko aldea odol-hodi handien elkargunea da: kaba zainak, aorta eta birika-enborra. Bihotzaren goialdea alboko hirugarren kartilagoaren mailan kokatuta dago. Bihotzaren behealdeko punta esternoiaren ezkerraldean dago[12].




Bihotzaren zatirik handiena apur bat desplazatuta dago toraxaren ezkerrerantz (zenbait kasutan eskumarantz) eta ezkerraldean dagoela nabaritzen da alde horretako bihotza handiagoa eta indartsuagoa delako. Izan ere, gorputzeko atal guztietara ponpatzen du. Bihotza biriken artean dagoenez, ezkerreko birika eskumakoa baino txikiagoa da, eta, atzean, koska bat dauka, bihotza egokitu dadin. Bihotzak kono itxura dauka: oinarria gorantz kokatua eta erpinerantz estututa. Bihotz helduek 250-350 gramo bitarteko pisua dute. Goi mailako kirolariek bihotz askoz ere handiagoak izan ditzakete, muskulu kardiakoak egiten duen ariketaren ondorioz.[12]

Bihotzaren kokapena giza gorputzean.

Ganberak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzaren atal nagusiak:1. Eskuineko aurikula 2. Ezkerreko aurikula 3. Goi-kaba zaina 4. Aorta arteria 5. Birika arteria 6. Birika zainak 7. Balbula mitrala 8. Aorta arteriako balbula 9. Ezkerreko bentrikulua 10. Eskuineko bentrikulua 11. Behe-kaba zaina 12. Balbula trikuspidea 13. Birika arteriako balbula

Bihotzak lau ganbera ditu, goiko bi aurikulak, odola jasotzen dutenak, eta beheko bi bentrikuluak, odola bihotzetik kanporatzen dutenak. Aurikulak bentrikuluetara zabaltzen dira septu atriobentrikularrean dauden balbula atriobentrikularren bidez. Eskuineko aurikula-bentrikuluei eskuineko bihotz esaten zaie eta, ezkerreko homologoei, berriz, ezkerreko bihotz. Bentrikuluak haien artean banatzen dira bentrikuluen arteko trenkadaren bidez.

Eskeleto kardiakoa ehun konektibo dentsoz osatuta dago, eta horrek egitura ematen dio bihotzari. Ehun konektibo dentsoak aurikulak bentrikuluetatik banatzen dituen septu atriobentrikularra eta organo horretako lau balbuletako oinarriak ere osatzen ditu. Horrez gain, elektrizitate-eroankortasunaren aurreko babesa ere ematen dio bihotzari, kolagenoa ez baita eroalea. Aurikulen arteko septuak aurikula biak banatzen ditu eta bentrikuluen arteko trenkadak bi bentrikuluak. Horietako bigarrena lehengoa baino askoz lodiagoa da, bentrikuluek indar handia sortu behar baitute uzkurtzen direnean.[13]


Balbulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzak lau balbula ditu. Aurikulen eta bentrikuluen artekoei balbula atriobentrikular deritze. Eskuineko aurikularen eta bentrikuluaren artean balbula trikuspidea dago. Balbula mitrala ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean kokaturik dago. Balbula horri bikuspide deritzo, bi kuspide dauzkalako.[14]

Eskuineko bihotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko bihotzak bi ganbera ditu, eskuineko aurikula eta eskuineko bentrikulua. Balbula trikuspideak bi ganbera horiek banatzen ditu.

Eskuineko aurikulak  ia etengabe odola jasotzen du gorputzeko bi zain nagusietatik, goi-kaba zainatik eta behe-kaba zainatik, hain zuzen ere. Eskuineko aurikula eskuineko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula trikuspidearen bidez. Eskuineko bentrikulua estutzen den gunean birika-arteria dago. Hortik odola kanporatzen da bentrikulua uzkurtzen denean. Birika-arteria nagusia ezkerreko eta eskuineko birika-arterietan adarkatzen da. Bi arteria horiek odola birika bakoitzera eramaten dute.

Ezkerreko bihotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerreko bihotzak bi ganbera ditu: ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua. Bi horiek balbula mitralaren bidez banatuta daude. Ezkerreko aurikulak biriketatik oxigenodun odola jasotzen du biriketako lau zainen bitartez. Ezkerreko aurikula ezkerreko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula mitralaren bidez. Ezkerreko bentrikulua eskuinekoa baino lodiagoa da, gorputz osora odola ponpatzeko indar handiagoa egin behar duelako.[15]


Bihotzaren horma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzaren horma hiru geruzez osatuta dago: barnekoa endokardioa, erdikoa miokardioa eta kanpokoa epikardioa. Perikardio izeneko mintz bikoizdun zaku batek geruza horiek inguratzen ditu. Endokardioa epitelio bakun lauez osatuta dago, eta bihotzeko ganbera eta balbulak estaltzen ditu. Endokardioak miokardioarekin bat egiten du ehun konektibozko geruza mehe baten bidez. Miokardioa, muskulu kardiakoa denez, muskulu-ehun estratifikatuz osatuta eta kolageno-sare batez inguratuta dago[8].


Perikardioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perikardioa bihotza inguratzen duen zakua da. Perikardioak bihotzaren mugimendua toraxaren barruko beste egitura batzuen kontra lubrifikatzen du. Horrez gain, bihotzaren kokapena bularraren erdian egonkor mantendu eta hori infekzioetatik babesten du.[16]



Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio-sistema. Odolaren ibilbidea.

Bihotza da garatzen den lehenengo organo funtzionala. Enbriogenesia gertatzen denetik 3 astera garatu eta taupadak emanez odola ponpatzen hasten da. Hasiera goiztiar hori ezinbestekoa da enbrioiaren garapenerako eta jaio aurretiko garapenerako.

Bihotza muskulu-organo autorregulatua da. Aldi berean lan egiten duten bi ponpari esker odola gorputzeko organo guztietara helarazten du. Aurikulek bentrikuluetara bidaltzen dute jasotzen duten odola. Bentrikuluek odola ponpatzen dute gorputz osora.

Bihotzaren funtzionamendua.


  • Eskuineko aurikulak oxigeno gutxi duen odola jasotzen du. Hori organo desberdinetatik dator eta goi- eta behe-kaba zainen bitartez sartzen da.
  • Eskuineko aurikulak odola eskuineko bentrikulura pasarazten du balbula trikuspidearen bidez.
  • Eskuineko bentrikuluak odola biriketara bideratzen du birika-balbularen bidez.
  • Odola biriketan oxigenatzen da.
  • Odola ezkerreko bihotzera heltzen da birika-zainen bidez eta ezkerreko aurikulara sartzen da.
  • Ezkerreko aurikula igaro ostean, odolak balbula mitrala zeharkatzen du eta ezkerreko bentrikulura igarotzen da.
  • Ezkerreko bentrikulutik, aorta balbularen bitartez, odola aorta arteriara bultzatzen da.
  • Aorta arteriatik arteria txikiago batzuk adarkatzen dira, odola ehun guztietara banatzen dutenak.
  • Arteriak diametro txikiagoa duten kapilarretan banatzen dira, eta horietan, gasen trukea gertatzen da. Organo desberdinek odoleko oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa isurtzen dute.
  • Oxigeno gutxi duen odola kapilarretatik atera eta zainetara sartzen da.
  • Zainak eskuineko aurikulara itzultzen dira eta, horrela, zirkuitua ixten dute.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio-sisteman bihotzak ponpa bat bezala funtzionatzen du gorputz osoa etengabeko odol-fluxuz hornitzeko. Garraio hori gorputzean zehar egiten den zirkulazio-sisteman oinarritzen da, baita birikarantz eta birikatik egiten den birikako zirkulazioan ere. Odolak arnasketa prozesuaren bidez, karbono dioxidoa oxigenoarekin trukatzen du biriketako zirkulazioan.  Ondoren, zirkulazio-sistemak oxigenoa garraiatzen du gorputzera eta karbono dioxidoa eta oxigenorik gabeko odola bihotzera itzultzen du, biriketara transferitzeko.[8]


Eskuineko bihotzak bi zain handiren (goi-kaba zaina eta behe-kaba zaina) oxigenorik gabeko odola biltzen du. Odola eskuineko eta ezkerreko aurikulan biltzen da etengabe. Goi-kaba zainak diafragmaren goialdetik odola drainatzen du eta eskuineko aurikularen goiko aldean husten du. Behe-kaba zainak diafragmaren behealdetik odola drainatzen du eta atrioaren atzeko aldean husten du goi-kaba zainarentzako[8].  


Gainera, sinu koronarioak miokardioko oxigenorik gabeko odola eskuineko aurikulara itzultzen du. Odola eskuineko aurikulan biltzen da. Eskuineko aurikula uzkurtzen denean, odola balbula trikuspidearen bidez ponpatzen da eskuineko bentrikulurantz. Eskuineko bentrikulua uzkurtzen denean, balbula trikuspidea ixten da eta odola birika-enborrerantz ponpatzen da, birika-balbularen bidez. Odola birika enborretik birika arterietara doa, eta hortik apurka-apurka txikiagotzen diren arterietan zehar garraiatzen da, kapilarretara heldu arte. Kapilarrak albeoloetatik pasatzen doazen heinean, karbono dioxidoa oxigenoarekin aldatzen da, difusio prozesuaren bidez.[8]


Ezkerreko bihotzean, birikako zainen bidez oxigenoa daukan odola ezkerreko aurikulara itzultzen da. Ondoren, zirkulazio-sistemikorako odola balbula mitralaren bidez, ezkerreko bentrikulurantz ponpatzen da eta, balbula aortikoaren bidez, aortarantz. Aorta arteria handia da. Hori hasiera batean arteriola deritzen eta ondoren kapilar izena hartzen duten arteria txikiagotan adarkatzen da. Kapilarretan, gorputzeko zelulak odoleko oxigenoaz eta elikagaiez hornitzen dira, gorputzeko zelulen metabolismorako. Oxigenoa eta elikagaiak, hurrenez hurren, karbono dioxidoarekin eta hondakinekin aldatzen dira ondoren. Odola kapilarretatik bueltatzen doan heinean, horiek handituz doaz. Oxigenorik gabeko odola zainetara pasatzen da. Zainak bateratuz doaz. Azken unean, goi- eta behe-kaba zainetara heltzen da odola, eta eskuineko bihotzera bueltatzen da.[8]

Elektrizitatearen eroapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erritmo kardikoak, erritmo sinusal ere deritzona, nodulu sinoaurikularraren bidez ezartzen da. Nodulu hori bihotzeko taupada-markagailua da. Nodulu sinoaurikularrean bihotzean zehar bidaiatzen duen seinale elektriko bat eratzen da, muskulu kardiakoaren uzkurketa eragiten duena.[17]


Nodulu sinoaurikularra eskuineko aurikularen goialdean kokatuta dago, goi-kaba zainaren lotura-gunetik hurbil. Nodulu sinoaurikularrean sortutako seinale elektrikoak eskuineko aurikulan zehar bidaiatzen du. Bachmann paketearen bidez ezkerreko aurikularantz bidaiatzen du seinaleak. Horrela, ezkerreko eta eskuineko aurikulen muskuluak batera uzkurtzen dira.[8]


Ondoren seinaleak nodo atriobentrikularrera bidaiatzen du. Nodo hori eskuineko aurikularen behealdean dago, trenkada atriobentrikularrean, eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren arteko mugan zehazki. Trenkada atriobentikularra bihotzeko eskeletoaren parte da. Bihotzaren barruko ehuna berezia da seinale elektrikoa igaro ezin daitekeelako. Horrek seinalea derrigortzen du soilik nodo aurikulobentrikularretik pasatzera. Seinaleak ondoren His faszikuluan zehar bidaiatzen du ezkerreko eta eskuineko adarretarantz, bihotzeko bentrikuluen bidez. Bentrikuluetan, Purkinje zuntz deritzon ehun espezializatuak garraiatzen du. Jarraian karga-elektrikoa muskulu kardiakora transmititzen da.[18]

Erritmo kardiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atsedenaldi normalean frekuentzia kardiakoari erritmo sinusal esaten zaio. Nodulu sinoaurikularrak sortzen eta mantentzen du. Nodulu sinoaurikularra eskuineko aurikularen paretan dauden taupada-markatzaile diren zelulen multzoa da. Nodulu sinoatrialean zelulek ekintza potentziala sortzen dute. Bihotzeko ekintza-potentziala zelula taupada-markatzaileen barnealdean eta kanpoaldean gertatzen den elektrolito espezifikoen mugimenduarengatik sortzen da. Ondoren, ekintza-potentziala hurbileko zeluletara hedatzen da[19].


Zelula sinoaurikularren mintzek karga negatiboa daukate atsedenaldian daudenean. Hala ere, sodio-ioien fluxu arin batek mintzaren karga positibo bihurtzea eragiten du. Horri despolarizazio deritzo, eta espontaneoki gertatzen da. Zelulak nahiko karga altua duenean, sodio-kanalak itxi egiten dira. Jarraian, kaltzio-ioiak zelulan sartzen hasten dira, eta ondoren, potasioa irteten hasten da. Zelula sinoaurikularren mintzean ioi guztiek ioi-kanalen bidez bidaiatzen dute. Behin zelulak karga nahiko altua duenean, zelularen barnera zein kanpora mugitzen hasten dira kaltzioa eta potasioa. Hori dela eta, kaltzio- eta potasio-ioiei tentsio-erregulatzaile esaten zaie. Hori gertatu eta gutxira, kaltzio-kanalak itxi eta potasio-kanalak zabaltzen direlarik, potasioa zelulatik irtetea ahalbidetzen dute. Potasio irteera horrek zelulak atsedenaldiko karga negatiboa izan dezan eragiten du, birpolarizazio deritzona. Mintz-potentzialak gutxi gorabehera -60mV lortzen dituenean, potasio-kanalak itxi egiten dira, eta prozesua berriz has daiteke[8].


Ioiak kontzentratuta dauden guneetatik kontzentratuta ez dauden guneetara mugitzen dira. Hori dela eta, sodioa zelularen kanpoaldetik barrualdera mugitzen da eta, potasioa, zelularen barrualdetik kanpoaldera. Kaltzioak ere zeregin kritikoa du. Kaltzioaren kanal geldoetan zeharreko eraginak esan nahi du zelula sinoaurikularrek lautadadun (“meseta”) fase luze bat daukatela, karga positiboa daukatenean. Horren atal bati aldi errefraktario absolutu deritzo. Kaltzio-ioiak troponina konplexuan, C troponina proteina erregulatzailearekin konbinatzen dira, muskulu kardiakoaren uzkurketa ahalbidetzeko. Proteina eta kalztio-ioiak banatzen dira erlaxazioa ahalbidetzeko[20].

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzeko erritmo sinusal normala, atsedenaldiko bihotz-maiztasuna ematen duena, zenbait faktorek eragiten dute. Garuneko enborreko gune kardiobaskularrek bihotzeko eragin sinpatiko eta parasinpatikoak kontrolatzen dituzte enbor sinpatiko eta nerbio bagoaren bitartez. Gune kardiobaskular horiek hartzaile batzuen bidez jasotzen dute informazioa. Hartzaile horiek ondokoak barne hartzen dituzte:  barorrezeptoreak (odol-hodien luzapenaren detekzioan dihardutenak) eta kimiorrezeptoreak (oxigeno eta karbono dioxido kantitatearen eta pH-aren detekzioa egiten dute). Isla (erreflexu) batzuen bidez, odol-fluxua erregulatzen eta mantentzen laguntzen dute[21][8].


Barorrezeptoreak sinu aortikoan, gorputz karotideoetan, kaba zainean eta beste leku batzuetan (birika-zainak  eta bihotzaren eskuineko aldea) kokatuta dauden luzapen-hartzaileak dira. Barorrezeptoreak luzakin kantitate desberdineko abiaduran jaurtitzen dira, presio arterialak, heziketa fisiko mailak eta odolaren banaketak eraginda. Presioaren eta luzapenaren handipenarekin, barorrezeptoreen aktibazio-abiadura emendatzen da; eta gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa gutxitu eta estimulazio parasinpatikoa handitzen dute. Presioa eta luzapena gutxitzen doazen heinean, barorrezeptoreen aktibazio-abiadura murriztu egiten da; eta gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa emendatu eta estimulazio parasinpatikoa murrizten dute. Zainaren fluxua azkarrago itzultzeak atrioen paretak luzatzen ditu. Atrioen paretan barorrezeptore espezializatuak daude. Hala ere, barorrezeptore aurikularrek jaurtiketa-abiadura emendatzen duten heinean, eta presio arterialaren emendapena dela medio luzatzen direnean, gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa emendatuz eta estimulazio parasinpatikoa inhibituz erantzuten dute maiztasun kardiakoa emendatzeko. Kontrakoa ere gertatzen da. Gorputz karotideoan edo aortaren ondoko gorputz aortikoetan dauden kimiorrezeptoreek odoleko oxigeno zein karbono dioxido kantitateen aurrean erantzuten dute. Oxigeno maila baxuak edo karbono dioxido maila altuak errezeptoreen aktibazioa estimulatzen dute[22][8][23].


Ariketa eta baldintza fisiko mailak, adinak, gorputz-tenperaturak, tasa metaboliko basalak eta pertsona baten egoera emozionalak ere maiztasun kardiakoan eragin dezakete. Epinefrina, norepinefrina eta tiroide hormonen maila altuek maiztasun kardiakoa handitu dezakete. Kaltzioa, potasioa eta sodioa dauzkaten elektrolitoen maila altuak maiztasun kardiakoaren erregulazio eta abiaduran eragin dezakete; odolean oxigeno maila baxuak, presio arterial baxuak eta deshidratazioak maiztasun kardiakoa emenda dezakete[8].


Beste animalia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ornodun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliek duten bihotzen tamaina animali taldeen arabera aldatzen da. Ornodunen kasuan, pisua sagu txikienen bihotzetatik hasita (12 mg) balea urdineraino (600 kg) doa. Ornodunetan, bihotza gorputzaren alde bentralaren erdialdean dago perikardioaz inguratuta. Perikardioa zenbait arrainetan peritoneora konektaturik egon daiteke. Nodulu sinoaurikularra amniota guztietan aurki daiteke, baina ez gainontzeko ornodun primitiboetan. Animalia horietan, bihotzaren giharrak nahiko jarraituak dira eta, beraz, bularreko zainek bihotz-taupadak koordinatzen dituzte. Amniotoen kasuan, bularreko zainak eskuineko aurikulan txertatuta daudenez, SA noduluen homologoak dira. Teleosteoetan, berriz, koordinazio-puntu zentrala aurikulan kokaturik dago.[24][25][26]




Bihotz-taupaden batazbestekoa ere oso desberdina da animali espezieen arabera. Esaterako, bakailaoek 20 taupada minutuko dituzte, kolibriek 600 eta eztarri gorridun kolibriek minutuko 1200 bihotz-taupadatik gora izan ditzakete[27][28].

Anfibioen bihotza.

Zirkulazio-sistema bikoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anfibio heldu eta narrasti gehienek zirkulazio-sistema bikoitza daukate, hau da, zirkulazio-sistema bitan banatzen da: zati arteriala eta zainen zatia. Hala ere, bihotza ez dago guztiz zatituta bi partetan. Izan ere, 3 ganberatan banaturik dago: bi aurikula eta bentrikulu bat. Zirkulazio-sistematik zein biriketatik bueltatzen den odola berriro ere ponpatzen da kanpora. Sistema bikoitzari esker, odola biriketatik eta biriketara garraia daiteke, eta, horrela, oxigenodun odola zuzenean hel daiteke bihotzera[29].

Narrastien zirkulazio-sistema eta bihotza.

Narrastien kasuan, bihotza toraxaren erdialdean kokatuta egon ohi da. Sugeetan berriz, toraxaren lehenengo eta bigarren herenen loturan. Hiru ganberako bihotza da: bi aurikulez eta bentrikulu batez osatuta dagoena. Bentrikulua pareta batez (septu deritzona) banatuta dago bi alde ez-osotan. Narrasti-espezie gehienetan, ez dago odol-korronteen arteko nahasketa handirik. Hori dela eta, aortak oxigenodun odola baino ez du jasotzen. Hala ere, krokodiloak salbuespen dira, lau ganberako bihotza baitaukate[29].

Arrain birikadunen bihotzetan, trenkada bentrikuluraino luzatzen da. Horrek biriketaraino doan oxigeno gabeko odolaren eta gainontzeko gorputzera doan oxigenodun odolaren bereizketa ahalbidetzen du. Narrasti-espezie askok arnasketa larruazaletik egiten dutenez,  erdioxigenaturik dagoen odola bihotzera bueltatzen da kaba zainetatik. Hori dela eta, bereizketa horren beharrizan txikiagoa daukate, arrain birikadunekin zein zenbait tetrapodorekin alderatuz gero. Gainera, jatorrizko kono arteriosoaren balbulak balbula espiraldun batengatik ordezkaturik daude. Horri esker, bi zatitan banatzen da bentrikulua, eta horrela, bi odol-fluxuak bananduta egotea lortzen da[27].

Bihotz guztiz banandua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkosaurioek (krokodilo eta hegaztiek) eta ugaztunek bihotzaren banaketa osoa daukate. Bihotzak bi ponpa ditu eta lau ganberaz osaturik dago. Krokodiloen bihotzek irekidura txiki bat daukate, Panizzaren foramena deritzona. Horri esker, krokodiloak urperatzean bihotzaren alde bakoitzeko odolen arteko nahasketa gertatzen da. Hegaztietan eta ugaztunetan, berriz, birika-zirkulazioa eta zirkulazio-sistemakoa guztiz berezirik daude beti hesi fisiko baten bidez[27].

Arrainen zirkulazio-sistema eta bihotza.

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainek bi ganberatako bihotza daukate, odola jasotzen duen aurikula batez eta odola ponpatzen duen bentrikulu batez osatuta dagoena. Hala ere, arrainen bihotzak sartzeko zein irteteko konpartimentuak ditu ganbera esan dakiekeenak. Hori dela eta, batzuetan, arrainen bihotza hiru edo lau ganberaz osaturik dagoela esaten da (ganbera gisa ulertzen denaren arabera). Sarritan, aurikula eta bentrikulua “benetako ganberatzat” hartzen dira, eta aurretik aipatutako beste biak “ganbera osagarritzat”.

Arrain primitiboenek lau ganberako bihotza daukate, baina bihotz horren egitura, hegazti zein ugaztunen bihotzarekin alderatuz gero, nahiko desberdina da. Lehenengo ganbera bularreko zainaren bukaeran dago. Zain horrek gorputzean dagoen oxigenorik gabeko odola batzen du.  Ganbera horretatik, odola aurikulara joaten da. Ondoren, bentrikulura doa eta bertan ponpaketa gertatzen da. Laugarren ganbera kono arteriosoa da. Hori odola aorta bentralera bidaltzen duten zenbait balbulez osaturik dago. Aorta bentralak odola brankietara eramaten du. Bertan oxigenatu ondoren, aorta dortsaletik gorputz osora zabaltzen da.

Arrain helduetan, lau ganberek S formako itxura daukate. Azkenengo bi ganberak beste bien gainean kokaturik daude. Bihotz sinpleago hori arrain kartilaginosoetan eta hegal erradialetako arrainetan agertzen da.

Teleosteoetan, kono arteriosoa nahiko txikia da eta aortaren parte bezala sailkatzen da. Kono arteriosoa ez da amniotoetan ageri, eboluzioa dela-eta desagertu egin baita.


Artropodoen bihotza.

Ornogabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artropodo zein molusku gehienek zirkulazio-sistema irekia daukate. Sistema horretan, oxigeno gabeko odola bihotzaren inguruko barrunbeetan batzen da (sudur-sinuak deritze). Aipatutako odola kanal askotatik eta motel heltzen da bihotzera. Ondoren, bihotzak odola hemozeleraino (organo arteko barrunbea) ponpatzen du. Artropodoen bihotza beraien gorputzaren luzera duen muskuluzko hodi bat da, bizkarraldean kokatuta dagoena eta burua oinarritzat duena. Odolaren ordez, hemolinfa daukate, arnas-pigmentua daramana. Arnas-pigmentu hori hemozianina izan ohi da. Hemozianina kobrez osatuta dago eta oxigenoa garraiatzeko erabiltzen da. Hemoglobina burdinez osatuta dago eta gizakietan oso ohikoa den arren, artropodo gutxik erabiltzen dute.

Beste zenbait ornogabetan, lurzoruko zizareetan esaterako, zirkulazio-sistema ez da oxigenoa garraiatzeko erabiltzen. Hortaz, oso murriztua da eta ez daukate ez zainik ezta arteriarik ere. Horien ordez, elkar konektaturik dauden bi hodi dituzte. Oxigenoa difusio bidez garraiatzen da. Bost muskulu txiki daude animaliaren aurrealdean “bihotz” gisa funtzionatzen dutenak.

Txibiak eta beste zefalopodo batzuek bi “bihotz brankial” dituzte eta “bihotz sistemiko” bat. Bihotz brakial bakoitzak bi aurikula eta bentrikulu bat ditu. Horiek odola brankietara ponpatzen dute. Bihotz sistemikoak, berriz, odola gorputz osora ponpatzen du.

Web guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  2. Taber's cyclopedic medical dictionary.. (Ed. 21, illustrated in full color. argitaraldia) F.A. Davis Co 2009 ISBN 9780803615601. PMC 244418259. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  3. 1946-, Hall, John E. (John Edward),. Guyton and Hall textbook of medical physiology. (Twelfth edition. argitaraldia) ISBN 9781416045748. PMC 434319356. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  4. L., Moore, Keith. (2010). Clinically oriented anatomy. (6th ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott Williams & Wilkins ISBN 9780781775250. PMC 216940468. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  5. Cecie., Starr,. (2010). Biology : today and tomorrow : with physiology. (3rd ed. argitaraldia) Brooks/Cole Cengage Learning ISBN 9780495827535. PMC 236316261. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. a b Cecie., Starr,. (2010). Biology : today and tomorrow : with physiology. (3rd ed. argitaraldia) Brooks/Cole Cengage Learning ISBN 9780495827535. PMC 236316261. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. «A Gray Area: Anatomy—How Well Should Doctors Know It?» Orthopedics 31 (6): 537–537. 2008-06-01  doi:10.3928/01477447-20080601-03. ISSN 0147-7447. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. a b c d e f g h i j k 1954-, Betts, J. Gordon,. Anatomy & physiology. ISBN 9781947172043. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  9. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «The circulation» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 41–70. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  10. Kane, Richard L.. (2005). «Floods in southwest-central Florida from hurricane Frances, September 2004» Fact Sheet  doi:10.3133/fs20053028. ISSN 2327-6932. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  11. Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 9780071748896. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  12. a b 1954-, Betts, J. Gordon,. Anatomy & physiology. ISBN 9781947172043. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  13. Apaydın, Nihal. (2008). «An atypical variational canal in the hip bone» Anatomy (International Journal of Experimental and Clinical Anatomy) 2: 60–62.  doi:10.2399/ana.08.060. ISSN 1307-8798. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  14. «A Gray Area: Anatomy—How Well Should Doctors Know It?» Orthopedics 31 (6): 537–537. 2008-06-01  doi:10.3928/01477447-20080601-03. ISSN 0147-7447. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  15. «pectinate structure» Dictionary Geotechnical Engineering/Wörterbuch GeoTechnik (Springer Berlin Heidelberg): 971–971. 2014 ISBN 9783642417139. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  16. J., Tortora, Gerard. (2009). Principles of human anatomy. (11th ed. argitaraldia) J. Wiley ISBN 9780471789314. PMC 213300667. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  17. Gillian., Pocock,. (2006). Human physiology : the basis of medicine. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0198568789. PMC 64107074. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  18. Quarterly report April - June 1988 / International Rescue Committee. University of Arizona Libraries 2012 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  19. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  20. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  21. C., Guyton, Arthur. (2006). Textbook of medical physiology. (11th ed. argitaraldia) Elsevier Saunders ISBN 0721602401. PMC 56661571. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  22. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  23. Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  24. (Ingelesez) Dobson, Geoffrey P. (2003-08). «ON BEING THE RIGHT SIZE: HEART DESIGN, MITOCHONDRIAL EFFICIENCY and LIFESPAN POTENTIAL» Clinical and Experimental Pharmacology and Physiology 30 (8): 590–597.  doi:10.1046/j.1440-1681.2003.03876.x. ISSN 0305-1870. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  25. 1888-1969., Hyman, Libbie Henrietta,. (1992). Hyman's comparative vertebrate anatomy.. (3rd ed. (paperback ed.). argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 0226870138. PMC 25965005. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  26. J., Shuttleworth, Trevor. (1988). Physiology of Elasmobranch Fishes. Springer Berlin Heidelberg ISBN 9783642733369. PMC 851800755. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  27. a b c 1894-1973., Romer, Alfred Sherwood,. (1978). The vertebrate body. (5th ed., shorter version. argitaraldia) Saunders ISBN 9780721676821. PMC 60007175. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  28. 1931-, Osborne, June,. (1998). The ruby-throated hummingbird. (1st University of Texas Press ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0292760477. PMC 38200106. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  29. a b Veterinary anesthesia and analgesia. (The fifth edition of Lumb and Jones. argitaraldia) ISBN 9781118526200. PMC 908063421. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).