Lankide:Wikimaribarre/Proba orria Maria Angeles Ciganda Goñi
Wikimaribarre/Proba orria Maria Angeles Ciganda Goñi | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Maria Angeles Ziganda Goñi mendizale aitzindaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1924an sortu zen Euskal Herriko Mendi Federazioa eta gizonak ez ezik, emakumeak ere mendira joaten hasi ziren. Izan ere, 1920ko hamarkadara arte, mendi taldeak sortu arte, familia aberatsetako emakumeak baino ez ziren joaten mendira.[2]
Errepublika garaian, berriz, han eta hemen mendi taldeak sortzen hasi zirenean, emakume langile asko sartu zen haietan, erdi ezkutuan. Frankismoaren hasierako garai haietan, emakumeak gonak jantzita sartzen ziren autobusean, eta azpitik eramaten zituzten prakak. Horrelako trikimailuak baliatu behar zituzten. Garai hartan, askatasunerako ihesbidea zen mendia. Gizonekin bat eginda askatasunaren bila joaten ziren emakumeak gailurretara. Ana Diaz de Ure (historialaria)
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa. Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurreneko lehen ekitaldia izan zen. Maria Angeles Zigandaren senitartekoak ere inagurazio ekitaldian izan ziren. Erakusketaren azaleko argazkia berezia eta esanindar handikoa izan zen. Irudian, bi emakume Gran Facha mendiaren lepoan, 1950ean: Maria Angeles Ziganda eta Maritxu Sorabilla. Argazkia Zigandaren familiaren kaxa batean zegoen, baina berak ez zien inoiz etxekoei esan alpinista zenik. Ohikoa isilean gordetze hori emakumezkoen artean. Maria Angeles hil zenean aurkitu zuen familiak kaxa, baita argazkia ere.[2]
- 2024ko martxoan Leioako kultur etxean egon zen ikusgai Gailurretan izan gaitun’ erakusketa.[3] Ugaon (martxoaren 11tik apirilaren 1era), Donostian (apirilaren 4tik maiatzaren 10era), Elgetan (maiatzaren 13tik 31ra).[2][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pérez, Fernando J.. (2024-02-19). «Pioneras del montañismo vasco» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ a b c «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
- ↑ Hernández, Marta. (2024-02-21). «Exposición sobre montañeras, escaladoras y alpinistas pioneras en Leioa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ Maria Angeles Ziganda Goñi. Erakusketa. .