Lankide eztabaida:12gosenaiz
Ongi etorri, 12gosenaiz, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Lankide orriko eduki desegokia[aldatu iturburu kodea]
Kaixo, 12gosenaiz. Gogoko dut umorea, baina lankide orrian jarri duzun eduki umoretsuak entziklopediako artikulu baten itxura duenez eta inork entziklopediako artikulutzat har dezakeenez, ez da entziklopedia baterako egokia, eta hau entziklopedia bat da. Ezabatu egin beharko dugu, erabiltzaileen artean nahasmenik ez eragiteko. Hala ere, blog baterako guztiz egokia da, horretarakoxe eduki aproposa du.
Bihar ezabatuko dut orri hori, kopiarik eginda ez baduzu horretarako denbora izan dezazun. Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2015-09-30, 10:30 (UTC)
Kaixo!
Bai, normala da. Lagun arteko broma bat egitea zen helburua. Hala ere bagenekien beranduago edo ariñago kenduko zigutela. Ez genekiena zen horren azkarra zenik prozesua. Nahiko ondo funtzioanatzen duenaren seinale nolanahi ere. Eskerrikasko umorez hartu izana eta sentitzen dugu molestatu izan ere, berez ez litzateke zuen lana izan beharko brometazko edukien gainean ibilitzea. Ez dugu gehiago molestatuko.
Ondo izan eta segi wikipediagintzan, lan ona egiten ari zarete eta!