Lankide eztabaida:85.84.59.210

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ea ba. Pare bat gauza. Lehenik eta behin erabiltzaile izena baduzu askoz errezagoa dela lan egitea. Bestetik Alviaren inguruko artikuluan nire ustez dagoen bezala ondo dago (nire ustea da, noski). Ezin nuen utzi gabe aipatu kontzentrazioa burutu zela, zuk idatzi duzuna txalotu zela izan zelako. Hori ez zen ez Teleberrian ez irratietan entzun, bai ordea bestea. Trenari pintadak egin bazizkioten hori aipatu daiteke, baina ondasun publikoari eraso bat dela esatea balorazio bat da (suposatzen da irakurtzen duenak badakiela trena ondasun publiko bat dela, nahiz eta kasu honetan nahiko dudan dagoen AHTaren interesak publikoak ote diren). Beraz artikulua ikuspuntu neutral batean utzi behar da eta horretarako lan handia egin behar da guztietan. Niri adibidez AHTaren inguruko artikuluan dauden hainbat esaldi ez zaizkit bidezkoak iruditzen, baina ez dut asko aldatuko ez badago kontsentsurik eta momentuz dagoen bertsioa hobea da nik bakarrik eraiki ahal dudana baino. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta   ButtonGreen.png  18:30, 24 Abendua 2007 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.