Lankide eztabaida:Alfatau~euwiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

ELIKADURA ITURRIA

1.- Proposamena: DBH Teknologiaren tailerreko mahaietan 230V tentsio alternoa dago hainbat aplikazioetarako. Hala ere, egiten diren proiektuak elikatzeko gehienetan 5 edo 9 Volt korronte zuzen erabiltzen dute ikasleek, beraz, oso baliogarria izango litzateke elikadura iturri pare bat gauzatzea denok erabiltzeko. Grafikoki hau da eskatzen den aldaketa: bi tentsiozko elikadura iturriez hornitzea tailerreko mahiak:


Informazio bila[aldatu iturburu kodea]

2.- Informazio bila: Helburua lortzeko, elektronikaren kontzeptu batzuetaz jabetu behar gara. Lehenengoa korrontearen forma ezberdinak: korronte alternoa ala zuzena:

korronte alternoaren itxura
korronte zuzenaren itxura

Korronte alternoa[aldatu iturburu kodea]

Korronte alternoa

Polo bat inoiz positiboa da eta beste momentutan negatiboa. Forma ezagunena irudian agertzen dena da, gure etxeetara, institutura, sarean zehar heltzen denaren antzekoa. Une oro aldatzen da tentsioaren balioa. 230V irakurtzen baldin badu voltmetroak tentsio “efikaza” da, baina balio maximoa hirurehun baino gehiago da eta minimoa minus 300 baino gutxiago. (Bero berdina lortzen duen korronte zuzenaren batek, K.A.ren balioa efikaza deitzen zaio (230V) Dakigunez sareko korrontearen maiztasuna 50 Hz. da, segundo batean 50 aldiz errepikatzen da aldia, zikloa. Hemendik korronte zuzena lortzeko lau fase zeharkatu behar ditugu:

Transformagailua[aldatu iturburu kodea]

• TENTSIOAREN EGOKITZE

Lehengo fasearen jomuga tentsioaren balioa jaistea da, 230Vtik erabiliko dugun korronte zuzenaren baliotik gertuagoko baliora, eta beti apur bat handiago. Honetarako TRANSFORMAGAILUA erabiliko dugu

Korronte alternoa (KA) korronte zuzen (KZ) bihurtzean ematen den lehen urratsa transformazioa da, hau da, tentsio maila areagotzea edo murriztea. Transformadoreak tentsio elektrikoa handitu edo murrizteko erabiltzen diren elementu elektrikoak dira. Dagoena baino tentsio handia edo txikiagoa edukiko duen korronte alternoa behar denean erabiltzen dira. Burdina ijetzizko nukleoa dute, eta bi haril independente: lehen mailako harilketan sarrerako tentsioa ezartzen da eta bigarren mailako harilketan, sekundarioa, irteerako tentsioa lortzen da.

Lehenengo zirkuitua sarrerari lotuta dago (V1=230V); sekundario, berriz, aparteko zirkuituari lotzen da. Zirkuitu primarioaren tentsioa sekundarioarekiko zenbat handiagotu edo murriztuko den jakiteko kontuan hartu behar da haien arteko espira kopururen (n) erlazioa, transformazio erlazioa. Hau da: V1 / V2 = n1 / n2 Adierazpen honetan, V1 eta V2 sarrerako eta irteerako tentsioak dira; eta n1 eta n2 primario eta sekundario harilen espira kopuruak, hurrenez hurren. Adibidez, 23000 V-ko tentsioa 230 V-ko tentsioa bihurtzeko, primariok harilaren espira kopurua bigarrenarena bider 100 izan behar du.

Artezgailua[aldatu iturburu kodea]

ARTEZGAILUA

Behin tentsioa nahi dugun baliora egokituta izan, hurrengo multzora pasatu behar gara: korrontea arteztu. Funtzio hau artezgailuak egiten du, korronte alternoa korronte pultsagarri bihurtuz. Horren osagai nagusia DIODO ARTEZLEA da, konmutadore baten moduan jokatzen duen tresna. Transformadore baten irteerari diodo bat lotzen badiogu, korronteari noranzko batean dabilenean bakarrik utziko dio igarotzen, eta kontrako noranzkoan dabilenean ez dio utziko. Horrela bada, irteerako seinalea korronte zuzen pultsagarria izango da. Emaitza uhin-erdiko artezketa da.

Uhin erdiko artezketa

Lorturiko seinalea are gehiago leundu daiteke diodo bakarra erabili beharrean zubi artezlea edo diodoen zubia konektatzen bada. Zubi horrek uhin-artezketa osoa ematen du, bere funtzionamenduaren oinarria diodo bikote bakoitzak korrontea txandaka eroaten datza

Iragazkia: Kondentsadore elektrolitikoa[aldatu iturburu kodea]

Hirugarren fasean seinalea leuntzen eta zuzentasuna hobetzen saiatzen da. Horretarako ezagutzen dugun kondentsadore elektrolitiko bat jarriko dugu “zamaren” paraleloz. Beste motako iragazki ere badaude. Kondentsadoreak karga elektrikoa pilatzen du uhinen malda gorantz doanean. Gero, uhinen malda beherantz doanean, zirkuituari itzultzen dio karga, honela tentsioa mantentzen da balio baten inguruan.

Alboan dagoen grafikoan denbora ms-tan dago. Ikusten denez, korrontea ia zuzena da, zama oso lineala delako ere.

Egonkorgailua[aldatu iturburu kodea]

EGONKORGAILUA

Azken fasea kondentsadoretik datorren seinalea egonkortzen datza. Zirkuitu egonkortzaile bakunena paraleloz loturiko Zener diodoaz osatuta dago. Diodo mota berezia da, korronteari diodo normal batek igarotzen utzi ezin dion noranzkoan igarotzen uzten dio. Horretarako, ezarritako tentsioak atari-balio jakin bat gainditu behar du: itzulerako potentzial-diferentzia edo Zener potentzial-diferentzia (Vz). Beraz, diodo normal baten ondoan daukan aldea korronteari noranzko bietan igarotzen uzten diona da. Baina potentzial-diferentziak Vz gainditzen duenean bakarrik lan egiten denean erabiliko da

Alboko grafikoan ikusten denez, Vz heldu arte intentsitatea oso urria da, soilik tentsio horretaraino heltzen denean hasten da eroaten, eta gainera tentsio konstantez. Honela lortzen da seinale zuzen ez-pultsagarria
Fitxategi:78105.jpg

Hala ere, merkatuan gehien erabiltzen diren egonkorgailuak zirkuitu integratuetan etortzen dira. Bere barruan transistorez osatutako zirkuituak korronte zuzena lortzen du, pultsaziorik gabe, hau da, geneukan helburua eskaintzen. Tailerrean erabiliko dugun zirkuitu integratua 78105 delakoa da. Hiru hanka ditu,ikus dezaken moduan.

Vin, sarrerari lotu behar da, erdiko hanka lurra eta eskuineko elektrodoa irteerari. 5 Volt tentsio konstante ematen digu. Honela bi tentsio lortzen ditugu irteeran: 9V, diodo Zenerren bidez, eta 5V, Zirkuitu integratuaren bidez. honela geratzen da funtzionamenduaren zirkuitua:


Board delako plaka[aldatu iturburu kodea]

3.- Eraikuntza. Behin funtzionamendu-zirkuitua diseinatuta izan, muntaiari ekin behar dio; honetarako Board delako plaka batean egiten dugu muntaia. Honela osagaien morfologiaz jabetzen gara eta, bide batez, funtzionamendu fisiko, ez soilik simulazio softwarez, frogatzen dugu.

Osziloskopioa[aldatu iturburu kodea]

Plaka honen azpitik xafla batzuk daude, konexio elektriko errazteko:
- Goiko lerroen zulo guztiak elektrikoki lotuta daude, normalean +, edo tentsio positiboa konektatzen da hor.
- Beheko lerroan ere antzekoa gertatzen da. Kasu gehienetan polo negatiboari lotuta dago, Ground edo lurra edo 0V konektatzen da hortxe.
- Zutabeak banan banan daude lotuta bere azpitik, honela puntu elektriko soil bat osatzen dute.

Board delako plaka
Osziloskopio analogikoa (2 kanalekoa)

Osziloskopioa erabiliz zirkuituaren uhinek portaera egokia dutela frogatu dezake. Honetarako, osziloskopioaren froga-puntak Board plakan dauden osagaien hanketara konektatzen dira eta tresnaren aginteak ongi erregulatuta seinaleak ikus eta ongi interpretatu dezake:

Seinalea transformadorean
Diodoen ostean
Kondentsadorearen ondoren
Erreguladore eta geroko seinalea

Zirkuitu inprimatuak, PCB[aldatu iturburu kodea]

Hurrengo pausua Zirkuitu inprimatuaren plaka gauzatzea da. Horretarako erabiltzen dugu PCB diseinatzailearen software. Merkatuan badaude batzuk: PCBWizard (Crocodile enpresarena), Edison (Tina), Tango, Orcad, Protel, Autotrax, eta abar. Kasu honetan ere, hain erreza izanik, norberak diseina dezake plaka eta kobre gutxiago kentzeko ere irudiak kokatu dezake (zirkuitutik at). Ordenagailutik kobrera pasatzeko, Pnp delako paper termikoa erabiltzen dugu. Laser inprimagailu batez geratzen da irudia paper horretan eta gero, lisa-burdina erabiliz, kobrezko azalera pasatzen dugu, hemen geratzen da irudia marraztuta eta azidotik babestuta izanik, plaka azidoan sartzean gainontzeko kobre osoa desegiten da eta pistak agerian geratzen dira:

Pnp delako paper termikoan
Pisten aldea

Osagaiak[aldatu iturburu kodea]

Zirkuitu inprimatuek bi alde dituzte, hots, pistena eta osagaiena. Osagai elektronikoak finkatzeko zuloak egin behar dira haien hankatxoak plaka zeharkatzeko, gero, beste aldean, pisten aldean, kobrezko pistei soldatzen dira horiek.

Loturak[aldatu iturburu kodea]

Loturak. Eraikuntza amaitzeko, atalak elkar lotuta geratu behar dira, honela, neurtu dezakegu nolako kutxa behar da muntai osoa gordetzeko. Loturak bi motako izan daitezke, elektrikoak eta mekanikoak. Lotura elektrikoak gauzatzeko hari bana bere terminalekin prestatu behar da. Honela geratuko lirateke esandako atalak: SAREA, K.A >>> TRANSFORMADOREA >>> FUSIBLEAK >>> ZIRKUITU INPRIMATUAREN SARRERAK >>> Z.I. >>> IRTEERAK >>> BORNEAK K.Z. Bi baldintza nagusia daude, bata, atalak elkar bereizi behar diren, hau da, kengarriak izan behar dira. Beste baldintza, fusibleak kutxa kendu barik aldatu ahal izan behar dira. Hari egokiez gain terminal bereziak erabiltzen dira lan hau burutzeko: Faston delakoak, espatatxoak, eta beste. Lotura mekanikoek muntaiaren segurtasuna zein egonkortasuna ziurtatu behar dituzte. Honetarako, torloju, azkoina, zirrindola eta bereizgailuak, batez ere, erabili behar ditugu. Kontutan izan behar da ere mahaia zulatu behar dela, elikatze hariak eta korronte zuzena eroaten dutenak korronte alternoaren instalaziotik eraikitako kutxatilara, eta alderantziz, zeharkatu behar dira

Saretik jasotzen duen 230Vko K.A. seinalearen hartuneak
Kutxa zulatu behar da bi urtugarriak sartzeko transformagailu eta plakaren artean
Lotura elementuak ikus daitezke irudian. Alde batetik, espatatxo eta konektore elektrikobereziak; beste aldetik, torloju eta azkoinak, zein bereizgailu mekanikoak

Muntaia amaitzeko kutxatila mahaiari lotzen da 5 gabilez.


Laburbilketa[aldatu iturburu kodea]

4.- Egiaztapena eta laburbilketa. Muntaia amaitu eta gero frogatu behar da bere funtzionamendua. Ezer ez badabil orduan pentsatu behar da non egin dezaken huts, konprobatu eta zuzendu. Dena ongi funtzionatzen denean, memoria bat osatu dezakegu non ikasitakoa jasotzen baiten.


Elikadura iturria artikulua[aldatu iturburu kodea]

Elikadura iturria artikulua dela eta, bakarrik jakinarazteko da, wikipediako formatuak betetzen ez dituenez (ematen du txosten baten fusilamendua dela), ez itxuraz (ikus beste edozein artikulu nola idatzita dagoen) ez entziklopedikoki ("dugu" bezalako aditzak erabiltzea, DBH tailerretan dagoen konexio mota etab...) Hori dela eta, artikulua berriz idatzia izango da. Agian interesgarria izango zaizu, edo agian ez...--Janfri; idatzi lasai 22:20, 9 Azaroa 2007 (UTC)

Uste det nire gaztelerazko wikipediako lankide orrian ezabaketari buruz galdetu didazula. Zergatik ezabatu dudan zure artikulu saritua? Ba Wikipedia entziklopedia bat delako, entziklopedia serioa, gainera, eta seguru nago ulertu dezakezula zeuk idatzi zenuen artikulua ez dela entziklopedikoa. Eta, egia esanda, eta ezabatzean esan nuenez, no había por dónde cogerlo. Noski, seguru nago denbora askoan zehar editatu zenuela eta 'mimo' handiz egin zenuela, baina hau, errepikatzen dut, entziklopedia da. Artikulu berria aldatu eta handitzera animatzen dizut. Agur. Generalpoteito 12:38, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Your account will be renamed[aldatu iturburu kodea]

01:13, 18 martxoa 2015 (UTC)

06:52, 19 apirila 2015 (UTC)