Lankide eztabaida:Bontxi
Ongi etorri, Bontxi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Bontxi! Artikuluak sortzen hasi zara eta ondo daude. Bakarrik detaile txiki bat esan nahi nizun. Artikuluen fomatua, orokorrean, definitu nahi denarekin hasten da. Hau da, mahatserri definitu nahi baduzu, lehenengo hitza mahatserri, letra beltzez, izango da.
Bukaeran ondo legoke kategoriak jartzea, bestela artikulua isolatuta gelditzen da. Jarritakoen kasuan Bilbo da kategoria, eta nik jarri diet.
Azkenik, eta hau agian konplexuagoa da, hain gutxi idatzi behar denean komeni da zirriborro bat dela jartzea. Horretarako, adibidez Bilboko artikuluentzat, badago {{Bizkaia geografi zirriborro}}
txantiloia. Hemen agertzen den bezala, {{ }} artean, jarri behar da.
Aio eta segi horrela! -Theklan; (zer?) 09:34, 30 Urria 2006 (UTC)