Lankide eztabaida:Draza Mihailovitx

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Draza Mihailovitx, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kategorien sorrera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Draza. Lehenengo eta behin, zorionak egiten ari zaren lanagatik; Errusiako Iraultzari buruz gehiago egiteko gogoak piztu dizkit. Bigarrenik, kategoria batzuk sortu dituzula ikusi dut, besteen artean Kategoria:Mentxebikeak eta Kategoria:(Errusiako) Alderdi Sozialista Iraultzailea; ez ahaztu, alde batetik, kategoria horiek ere beste kategoria batzuen barruan egon behar direla eta, bestetik, beste wikipedietako kategoriei (egotekotan, noski) estekatzea. Azken hau egiteko moduetako bat ezkerrean dagoen zutabean "Hizkuntzak" jartzen duen tokian "Gehitu loturak" sakatu eta beste Wikipedia bateko kategoriarekin lotu daiteke. -Aihotz (eztabaida) 19:04, 19 urtarrila 2018 (UTC)

Kaixo, Draza. Bai arrazoi duzu, kategoria-orri batzuk nik lotu nituen modu "automatikoan". Beste kontutxo bat: hobe da zure eztabaida orrian utzi dizuten mezu bati jarri dizunarenean erantzutea (kasu honetan nirean); besteak segituan jakingo du erantzun duzula, "alerta" bat jasoko baitu. Horregatik eraman dut zure atzoko erantzuna nire eztabaida orrira. Bestelaz, segi Euskal Wikipediari ekarpen onak egiten! Ondo izan. -Aihotz (eztabaida) 15:48, 20 urtarrila 2018 (UTC)

Errusiako iraultza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Bai, nik ahal dudanean jarraituko dut biografiak igotzen baina zerbait gaizki dagoela ikusten baduzu, egin lasai zuzenketak. Ondo izan! -Jalkorta 13:32, 25 urtarrila 2018 (UTC)

Kategorietan, biografien artikuluak abizenaren ordenan agerraraztea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Draza:

Biografien artikuluetan, artikulu hori kategorietan dagokion ordenan ager dadin, {{Bizialdia}} txantiloia txertatu behar da, artikuluaren bukaeran. Txantiloi horren orrian dituzu azalpen xeheak.

Labur esanda, Aridna Tirkovaren artikuluan, txertatu beharreko kodea hauxe zen:

{{bizialdia|1869ko|1962ko|Tirkova, Ariadna}}

Hots, artikuluaren orriaren goialdean ageri den «Aldatu iturburu kodea» erabiliz, orriaren bukaeran tankera honetako kodea jarri behar da:

{{bizialdia|jaioturtea + (ɛ)ko|heriotza urtea + (e)ko|biografiatua alfabetikoki nola ordenatu}}

Tirkovaren artikuluan, Marklar2007 wikilariak txertatu zuen kode hori, edizio honetan.

Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. Lan ederra egiten ari zara, biografia horiekin. --Xabier Armendaritz 2020-01-26, 17:07 (UTC)

Hizkuntza kodeak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Draza:

Erreferentziatan, hizkuntza adierazteko, hizkuntza kodea ezartzen da; es, gaztelera adierazteko, en, ingelesa, ru errusiera, bu, bulgariera... (hemen zerrenda bat: ISO 639-1).

Kanpo esteketan, hizkuntza txantiloia erabiliko litzake: {{es}}, (Gaztelaniaz) agertzeko, {{en}} (Ingelesez) agertzeko... Euskara adierazteko eu izango litzake, baina hau Euskarazko Wikipedia denez ez da ezartzen.

Adibidea, Mitka Grbtxeva artikuluan egin ditudan aldaketak.

Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:19, 13 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Eskerrik asko esatearren, egia esan ez ekien nola egiten zen. Orain aldatuko ditut gauza batzuk--Draza Mihailovitx (eztabaida) 17:14, 13 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Egun ona!

Artikulu hau itzuli al zenezake, mesedez?

Oraintxe bertan beste proiektu batzuekin nago.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 02:28, 7 martxoa 2021 (CET)[Erantzun]