Lankide eztabaida:Eluska

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Eluska, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Artikulu berriak idazten hasi aurretik Azalean dauden formatu-irizpenak irakurtzea gomendatzen dizut. Batez ere kontuan izan entziklopedia bat idazten ari garela, beraz eredu jakin bat jarraitu behar dugu. Gainera inoiz ez da norbere izena idatzi behar artikuluaren amaieran. Hori automatikoki gordetzen da eta artikulu bakoitzaren goiko aldean dagoen "historia" fitxan ikus daiteke.

Besterik gabe, Xabier, Zure erantzuna hemen utzi

Kaixo Eluska, Talde_psikoterapia_psikoanalitikoak artikuluan nik jarritako beste hizkuntza batzuetarako loturak eta kategorizazioa ezabatu egin dituzu. Gaizki jarrita badaudela uste baduzu, eskertuko nizuke ongi jarriko bazenitu, baina mesedez ez utzi artikulua erreferentziarik gabe. Artikulu egokia sortzeko, hemen daukatu tutorial bat. Eskerrik asko zure ekarpenengatik.--Assar; (erantzun hemen) 10:54, 28 Abuztua 2008 (UTC)

Kaixo! Lan polita egin duzu baina nabaritzen da Unibertsitaterako eginiko formatu batean daudela eta ez direla formatu entziklopedikoan ematen. Adibidez, Arimari buruzko ikuskera primitiboak artikulua egitea ondo legoke baina askoz interesgarriagoa da Arima artikulua bera egitea eta bertan azpiatal moduan zuk jarritako guztia jartzea. Ikusten bada atal horrek tamaina handia hartzen duela artikulu berezi batean sar daiteke. Adibidez begiratu Bilbo artikuluan dagoen historia atala eta gero nola hedatzen den Bilboko historia edo Bilboren berritzea artikuluetan. Nire ustez, eta hau beti eztabaidagarria da, noski, hori da artikuluak egiteko modurik egokiena, hau da, orokortasun batetik hasi eta gero horrelako gauza zehatzagoak garatzen joan.
Hala ere ez etsi! Eta laguntzarik behar baduzu hemen jende gutxi gaude baina laguntza emateko prest! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:09, 28 Abuztua 2008 (UTC)