Lankide eztabaida:Eugenirentxokoa77

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Hemen ez dugu zalantzan jartzen gauzak egiazkoak diren hala ez baina erreferentziak behar-beharrezkoak dira. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 10:43, 10 urtarrila 2019 (UTC)

Norberari buruz idaztea[aldatu iturburu kodea]

Egunon. Wikipediaren politikaren barruan arau batzuk daude. Horietako bat interes-gatazka delakoa da. Arau honen arabera ez da komeni, ez da bidezkoa edo hobeto esanda ez da zilegizkoa norbera norberaren iritzia edo eta informazioa ematea ez delako iturri neutralatzat hartzen. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 11:08, 30 urtarrila 2019 (UTC)

Zeure lanaren promozioa egiten setatu zara, eta zergatik ezin duzun arrazoitu dizutenean, funtsezko txantiloi bat desitxuratu duzu, besteak beste. Frogatu duzu arrisku larria zarela lankidetzazko proiektu honetarako. Horregatik, hilabeteko blokeo erabatekoa ezarri zaizu, kalte gehiagorik egin ez dezazun eta hausnarketarako tartea izan dezazun.

Blokeoaldi hori bukatuta, lankidetzan Wikipedia hobetzera etortzen bazara, gustura hartuko zaitugu. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2020-06-26, 09:09 (UTC)

Arratsalde on: Faborez, eskertuko nizueke nire orrialdea desblokeatzea. Ez dut ezer egingo, zin egiten dizuet, baina lan berria atera dut eta besteekin zerrendan jartzea da nire desira, behar diren erreferentzi guztiekin. Ondoren, blokeatu berriro nahi baduzue, baina eskatzen ari natzaizuena bidezkoa da ere bai. Zuen erantzunaren zain, Eugeni. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eugenirentxokoa77 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-06-26, 19:07).

Arratsalde on, Eugeni:
Hemen idazten baduzu txertatu nahi duzun testua (erreferentzia eta guzti), nik edo Wikipedian aritzen den beste edonork aztertuko dugu; eta txertatzeko modukoa baldin bada, sartuko dugu artikuluan.
Gaur bezala, Wikipediari laguntzearen aldeko jarrera erakusten baduzu, astebeteren buruan (datorren ostiralean) blokeoa kentzeko eska dezakezu, eta administratzaileetako edozeinek aztertuko du zure eskaera. Egokia dela irizten badio, blokeoa kenduko dizu.
Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2020-06-26, 21:08 (UTC)

Txertatzen errefererntzia eta guzti[aldatu iturburu kodea]

Egun on: Xabier Armendaritz administratzailearen baimenaren inguruan, alde batetik, nere azken bi lanak txertatzen dizkizut Nire orrialdeko (Eugeni Alzibar)-en "Bideoklipak" atalean gehitzeko. Eskertuko nizueke lehenbailehen egitea, mesedez. Txertatu hau:

EUGENIREN ABESTIAK - Gaueko Ele Ixilen Balada - (2020) EUGENIREN ABESTIAK - Azkenean Katmandu - (2020)

Bestalde, Xabierrek esan zidanez ere, ostiral honetan astebeteko blokeoa betetzen dudala eta, behin epe hori beteta, blokeoa kentzeko eskubidea izango nukeela, kasu honetan eskaera gisa. Orrialde hau, benetan, oso garrantzitsua da niretzat. Ez da kurrikuluma, noski ezetz, eta hortan arrazoia osoa ematen dizuet, baina jakin dezazue gurpildun auli batean nagoela, ulertzen? Hori ez da aitzakia, baina nik proiektu asko egiten ditut, gehienak bakarka, oztopo eta menpekotasun guztiekin. Hortaz, eskertuko nizueke ulertzea nire orrialderekiko dudan motibazioa, MESEDEZ! Blokeatua nagoenetik, lehen hiru gauak ezin nuen ia lorik egin. Exajerazio bat irudituko zaizue, ados nago eta hala da, baino behintzat txorakeriekin konformatzen saiatzen naiz. Ez daukat inongo interesik autopromozioan aritzeko, ezta gutxiago ere. Soilik, hemendik aurrera, aldaketa bat egiten dudan bakoitzean, bertan agertuko den laukian azaldu, sinatu eta berrikusi egingo dut aldaketa ziurtatu baino lehen.

Azkenik, barkatu idazketa honetan akatsak badaude. Sudurrarekin idazten dut beti, nire artikuluan bezala, eta urduri xamar jarri naiz.

Zuen erantzunaren zain, Eugeni.

P.D. Ez dst ikusten erreferentzia jartzeko haukerarik, beraz, blokeoa kentzean, jarriko dut nik adostutako moduan —Aurreko iruzkin sinatugabea Eugenirentxokoa77 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-06-29, 11:51).

Eginda, Eugeni, txertatuta dago bi bideoklip horien aipamena. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2020-06-29, 12:47 (UTC)

Milesker, benetan. Oso poziok jarri naiz!

BLOKEOA KENTZEKO ESKAERA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Astebete daramat blokeatua eta Xabier Armendarizek esan zidan ostiral honetan blokeoa kentzeko eskubidean egon naitekeela. Orrialdean jartzen dit uztailaren 26an bukatzen dela blokeoa, orduan zertan gelditzen gara?

Egin nahi duzuena, benetan, zuek zarete administratzaileak, baina tzarrera eskertuko nizueke informazio kutsuaren txantxiloia kentzeko, mesedez, nahiz eta blokeatua jarraitua egon. Uste dut bidezkoa izaten ari naizela.

Zuen erantzunaren zain, Eugeni.

Kaixo @Eugenirentxokoa77:. Arazoa ez da artikulu ondo edo gaizki egotea (eztabaidagarria da), baizik eta norberak ezin duela bere buruari buruzko artikulu bat idatzi. Susmoa dut blokeoa altxatuta, jarraituko duzula zuri buruz idazten, ezta? -Theklan (eztabaida) 14:00, 30 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]

Blokeoa kendu[aldatu iturburu kodea]

Ezta pentsatu ere! Ikasi dut lekzioa!

Arren eskatzen dizuet, kendu blokeoa, faborez, ondo jokatuko dut. Gutxienez, kendu goiko laukia. MESEDEZ! —Aurreko iruzkin sinatugabea Eugenirentxokoa77 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-06-30, 14:15).

Kaixo, Eugeni. Eskaera garaiz aurretik egin zenuen, astebeteko epea oraindik bete gabe. Eskaera gaur egiten baduzu, kontuan hartuko da. Eskaera horretan, Euskarazko Wikipediako arauak beteko dituzula eta Euskarazko Wikipediaren onerako arituko zarela adierazi beharko zenuke.
Kontuan izan, gainera, zuk zeuri buruz edo zeure lanei buruz idatzitako artikuluei {{Autopromozioa}} txantiloia jarriko zaiela. Hori gertatzerik nahi ez baduzu, aski zenuke zure edizioak artikuluaren eztabaida orrian proposatzea; gero, edizio horiek artikuluaren gaiarekin interes gatazkarik ez duen norbaitek artikuluan sartuko lituzke (Wikipediako arauetara egokituta), eta ez litzateke {{Autopromozioa}} txantiloia jarri beharko.
Dagoeneko {{Autopromozioa}} txantiloia duten zure artikuluei txantiloi hori kentzeko, berriz, gaiarekin interes gatazkarik ez duen norbaitek artikulu horiek editatu beharko ditu.
Ondo izan, eta eutsi wikipediagintzari. --Xabier Armendaritz 2020-07-03, 09:03 (UTC)

ARAUAK BETETZEN[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian behar den moduan lan egiteko prest nago. Arauak errespetatuko ditut eta orrialdeen hobebeharreeterako arituko naiz. Hortaz, mesedez, blokeoa kentzeko eskaera egiten dizuet. Mila esker. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eugenirentxokoa77 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2020-07-03, 11:13).

Pozten nau lankidetzarako jarrerarekin zatozela ikusteak, Eugeni. Blokeoa kendu zaizu. Hala ere, kontuan izan itzazu goian jarri dizkizudan oharrak:
« Kontuan izan, gainera, zuk zeuri buruz edo zeure lanei buruz idatzitako artikuluei {{Autopromozioa}} txantiloia jarriko zaiela. Hori gertatzerik nahi ez baduzu, aski zenuke zure edizioak artikuluaren eztabaida orrian proposatzea; gero, edizio horiek artikuluaren gaiarekin interes gatazkarik ez duen norbaitek artikuluan sartuko lituzke (Wikipediako arauetara egokituta), eta ez litzateke {{Autopromozioa}} txantiloia jarri beharko.

Dagoeneko {{Autopromozioa}} txantiloia duten zure artikuluei txantiloi hori kentzeko, berriz, gaiarekin interes gatazkarik ez duen norbaitek artikulu horiek editatu beharko ditu.

»
Ondo izan, eta eutsi wikipediagintzari. --Xabier Armendaritz 2020-07-03, 09:34 (UTC)