Lankide eztabaida:Euskal Herriko Ahotsak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ongi etorri, Euskal Herriko Ahotsak, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«Euskara» atala, «Kultura» atalaren barruan behar[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Eskerrik asko Euskal Wikipedian euskarari buruzko informazioa osatzeko egiten ari zaren lan handiarengatik. Lan hori hobeto egitearren, ohar bat egitera natorkizu: udalerri bati buruzko artikulu batean, «Euskara» atala, berez, «Kultura» atalaren barruan jarri beharrekoa da. Hala erabaki zen, Euskal Herriko udalerrietarako eredua zehaztean. Eredu horri jarraitzea komeni da; bestela, wikilari bakoitzak atalak bere erara jarriko lituzke, eta udalerri artikulu bakoitzean informazioa aurkitzea zailagoa litzateke.

Eredu horrekin ados ez bazaude, alda daiteke, jakina; baina horretarako beste wikilarien adostasuna bilatu beharko zenuke.

Bestalde, «Euskara» atala denean «Kultura» atalaren eduki bakarra (adibidez, halaxe gertatzen da «Hendaia» artikuluan), ez dago gaizki «Euskara» zuzenean jartzea atalaren izenburutzat, «Kultura» atalaren azpiatal izan beharrean. Baina beste kasu guztietan (adibidez, «Donibane Lohizune» artikuluan) «Kultura» atalaren azpiatal izan behar du «Euskara» atalak.

Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-10-08, 12:10 (UTC)

Eguerdi on nik ere! Antzeko bidetik, eskerrik asko ekarpen eder honengatik. Gogoan izan betiere artikuluek formatu eta ordena bat dutela, informazioa antolatzeko modu bat. Adibidez, Hendaiako euskaraz zerbait esateko, esan mesedez Hendaiakoari buruz bakarrik, eta ez nafar-lapurtera osoaren ezaugarriak eta geografia. Horretarako daude estekak.
Zuen bideoek balio handia dute, ez bakarrik hizkuntzaren aldetik, baita lekukotzaren aldetik. Horregatik, ez dira bakarrik hizkuntzari buruzkoak, eta beste atal batzuetan erabili dira batzuetan. Bukatzeko, luzatu nahi gabe, argazki-oinek laburrak behar dute, gainerako informazioak gehiegizkoak dira eta, agertzekotan, onena esteka baten bidez artikulu horretara bideratzea da, adibidez, Euskal Herriko Ahotsak artikulu batera. Eskerrik asko berriz eta ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 11:35, 9 urria 2018 (UTC)