Lankide eztabaida:Ibai1984
Ongi etorri, Ibai1984, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Argazkiak mugarik ez
[aldatu iturburu kodea]Eguerdi on Ibai, Wikipedian argazkiak igotzea ez dute mugarik. Beheko atalean "argazki galerian" zeuden jarrita. Beraz, zuk jarritakoak berrezarri ditut. Jakina nahi beste jarri ahal dira. Hori bai orokorrean oreka bilatzen ahalegintzen gara, hau da, testu idatziak eta argazkiak, atal bakoitzak antzeko neurria izatea... Baina beno, euskarazko wikipedia etengabe hobetzen gaude, ahal dugun neurrian. Lan polita egin duzu. Ongi etorri historialariaǃ -Oraina (eztabaida) 13:11, 26 maiatza 2020 (CEST)
Lan polita
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, Ibai. Lan polita egiten ari zara. Segi horrela, eta ea zure ikasleak ere animatzen diren.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:33, 4 urria 2020 (CEST)
Eskerrik asko! Ideia ona da! Nola egin pentsatu behar dut, aurten ditudan ikasleen euskara maila ez da oso ona eta. --Ibai1984
Udalerrien lehiaketa
[aldatu iturburu kodea]Zorionak irabazteagatik! Lan bikaina eta oso interesgarria egin duzu, merezitako lehen postua lortu duzu. Mila esker ere badituzun komikiak banatzeagatik. Hitz egingo dugu eta oso ondo segi!! --EnekoPanamá (eztabaida) 15:53, 9 abendua 2020 (CET)
Eskerrik asko zuri ere, zuk ere lan asko egin duzu eta! Gustura parte hartu dut lehiaketan, eta hemendik aurrera ere idazten jarraitu nahiko nuke. Ondo segi zeuk ere! --ibai1984
2025/01/25. Eibarren, Euskal Wikilarion Topaketa.
[aldatu iturburu kodea]Gabon Bilbotik Ibai1984ː
Eibarretik hurbil bazaude eta ahal eta nahi baldin baduzu urtarrilaren 25ean, 2025eko Euskal Wikilarion Topaketara etortzea animatu nahi zaitut. Interesgarria izango dela deritzot. Irakurri bidalitako esteka eta nahi izanez gero badakizu, animatu eta bertan apuntatu. Ondo izan. Oraina (eztabaida) 00:32, 16 urtarrila 2025 (CET)