Lankide eztabaida:Josugoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search



Idatzi mezu bat




Donostia Haize Orrazia Txillida Peña.jpg

Aurreko eztabaidak:

2006 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2007 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2008 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2009 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2010 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2011 - Urt-Api | Mai-Abu | Ira-Abe

2012-2018 - 2012-2018


San Agustin Etxebarria eliza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josugoni! Bi kontu aipatu nahi nizkizun honi lotuta:

  • Zerrendatan aldaketak egin beharrean, hobeto da Wikidatan egitea. Honela, zerrenda bihar bakarrik gaurkotzen denean zure aldaketak agertuko dira eta, gainera, puntuak eramango dituzu.
  • San Agustin Etxebarria eliza ez da ondasun babestu bat. Ez da agertzen ez Eusko Jaurlaritzaren zerrendan ez, nik dakidala, Espainiako Gobernuaren zerrendatan. Zerrendak babestutako eraikinekin osatu dira, eta babesik gabeko bat sartzeak desitxuratzeaz gain zehatz ez den zerbait sartzen du. -Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 21:35, 5 iraila 2019 (CEST)

eu txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Egunon, @Josugoni, eu txantiloian orain dela urtebete egin nuen aldaketa ezabatu duzu. Ez dakit zergatik baina uste dut komeni dela egin nuen aldaketarekin jarraitzea. Azalduko dizut zergatia. Euskal Wikipedian erreferentzia bat edo kanpo-esteka bat euskaraz dagoenean oso erredundantea da testuan euskaraz dela espreski azaldu behar izatea. Garai hartan Xabier Armendaritzek berak ere ibiltzen zen txantilioi hori sistematikoki kentzen horrelakoetan. @Theklan -ekin komentatu nuen, eta berak proposatu zidan txantiloian aldaketa egiteko. Oso pozik nengoen aldaketa hori nik bakarrik egiten asmatu nuelako. Aste honetan egin duzun aldaketarekin berriro euskarazko kanpo-esteketan eta erreferentzietan hasi dira azaltzen horrelakoak. Ez da oso polita geratzen. Ados? Ksarasola (eztabaida) 04:11, 20 urria 2019 (CEST)


Nire ustez berriro jarri beharko genuke azken urtean ibili den moduan. Komentatu dezakegu Xabier Armendaritzekin, edo agian Txokoan.
  • Berez, txantiloia ez dago ezabatuta (informazio hori interesgarria da Wikipedia osoan zenbait bilaketa edo tratamendutan erabili ahal izateko), baina euskarazko artikuluetan erabiltzen denean ez du testurik ekartzen.
  • Beste hizkuntzetan begiratu dut eta bakarrik markatzen dituzte beste hizkuntzetan dauden erreferentziak. Begiratu dut https://en.wikipedia.org/wiki/The_New_York_Times ingelesez eta espainieraz eta argi dago 200 erreferentzietan ez dutela markatzen ingelesez daude. Espainierazkoan bakarrik markatzen du espainieraz ez dagoena.
  • Zuk esandako Esne bidearen artikuluan erreferentzia asko erdaraz daude, gehienetan ez dago markatuta erreferentzia ingelesez dagoela (horrela egin beharkolitzateke uste dut nik), eta horrela balitz euskarazko artikuluak ikusteko errazak ere izango lirateke.
  • Bestalde nik gaur definitu dut artikulu bat Pantxika Telleria, eta erreferentzia guztiak euskarazko etiketa horrekin egonda oso itsusi geratzen dela uste dut.
  • Bai nik uste dut lehengo asteko egoerara itzultzea hobea dela. Baina ondo egon daiteke besteei galdetzea, eta zuk diozun bezala argumentazio hau txantiloiaren eztabaida orrian jartzea. Aurrerantzean ere orain egiten dugun eztabaida hau kontuan har dadin. Ksarasola (eztabaida) 22:50, 20 urria 2019 (CEST)