Lankide eztabaida:Joxan Garaialde

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Ongi etorri, Joxan Garaialde, euskarazko Wikipediara!

    Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

    Lagungarriak izan daitezkeen loturak

    Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

    Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

    Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


    Gnome-globe.svg
    ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
    FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
    EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
    DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
    RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

    12:45, 21 uztaila 2018 (UTC)

    Taekwondo 58 kg[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo! Lana alferrik egiten ari zara, kodeak kopiatzearekin nahikoa delako. Joan ingelesezko artikulura, eman [aldatu iturburu kodea] edo [edit code] botoiari, eta kodea kopiatu dagoen bezala. Horrela lortuko duzu grafika txukun hori (eta ez duzu denborarik galduko formatua eman nahian. Theklan (eztabaida) 11:56, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Eskerrik asko. Baina, kodea kopiatu dozunean, goitik beherako kode guztiak kopiatu behar ditut, ezta? Hasieran {{16TeamBracket agertzen da, hortik hasita? Joxan (eztabaida) 12:47, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Bai, hortik hasita. Theklan (eztabaida) 12:48, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Uste dut kode batzuk ez dabiltzala ondo erabiltzaile orrialdean. Baina artikulura pasatzerakoan ondo joango delakoan nago. Theklan (eztabaida) 13:04, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Zuk esandakoa egin, eta hauxe ateratzen zait: Txantiloi:16TeamBracket, gorriz. Joxan (eztabaida) 13:14, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Bai, txantiloi hori falta zitzaigun, baina jada konpondu dut. Bidean batzuk faltako zaizkigu, gutxinaka joan behar direlako kode horiek kopiatzen, baina funtsa egina dago! Theklan (eztabaida) 13:21, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Azkenean, ondo atera da. Mila esker zure laguntzagatik! Joxan (eztabaida) 13:21, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Kodeekin oso erraza da. Nahi baduzu egin proba beste batean (gizonezkoenak jada egin ditut) eta begiratu emaitza. Zerbaitek arazoa ematen badizu, idatzi lasai, lagunduko dizut eta (hau da, ez galdu denbora arazo teknikoak konpontzen, normalki oso konponbide erraza dutelako baina jakin behar da ondo non bilatu). Theklan (eztabaida) 13:29, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Mila esker, kontuan izango dut. Joxan (eztabaida) 18:09, 1 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Olinpiar Jokoen wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo Joxan! Nahi baduzu Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak‎ proiektuan egiten ari gara egin denaren eta falta denaren jarraipena. Bertan izena ere eman dezakezu (soilik ager dadin, ez besterik). Theklan (eztabaida) 11:42, 7 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Aupa. Ikusten dudanez, lan piloa dago egiteko. Poliki-poliki joango gara, baina, beharbada, lehentasun batzuk jartzea ez litzateke gaizki egongo. Dena den, besterik esaten ez didazuen bitartean, nire amonak esaten zuen bezala, "arrontean" egiten joango naiz; hau da, etortzen den araberan. Joxan (eztabaida) 13:15, 7 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Kaixo Joxean! Lehendabizi zorionak egiten ari zaren lanarengatik! Bestalde, judoko biografiak zuzentzen egon naiz eta biografia 1 fakta dela ikusi dut. Iryna Kindzerska Azerbaijango judokarena. Emakueen 78kg-ko proban. Ibarreusk (eztabaida) 12:48, 5 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]

    Aupa, lagun: Bai, badirudi beste proiektu bat dagoela Txikipediarekin zer ikusia duena; hala esan zidan Theklan-ek, eta zerrenda bat bidali zidan han agertzen zirenak ez egiteko; horregatik utzi nuen egin gabe, baina, gero, beste norbaitek egin du. Joxan (eztabaida) 22:18, 9 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]

    Itzulpen automatikoa[aldatu iturburu kodea]

    Kaixo Joxan, akaso azkarrago egin dezakezu lana itzulpen automatikoa erabiliz, gauza asko automatikoki egiten baitizkizu (tartean, kategoriak edo loturak gehitzea). Ez da perfektua, baina Elia.eus erabilita, emaitza oso txukuna da.

    Erabiltzeko (uste dut oraintxe hala dela), Special:ContentTranslation orrialdera joan, eta jada gaituta izango duzulakoan nago. Behin hori izanda, bertatik itzuli dezakezu edo, nahi izanez gero, gaztelania edo ingelesezko Wikipediara joaterakoan "euskara" hizkuntzen artean agertuko zaizu, baina grisean. Hor klik eginda ere itzuli dezakezu. Theklan (eztabaida) 20:08, 9 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Aupa, Mila esker zure aholkuengatik, baina egunerokora jaitsiaz, artikulu berri batekin hasi nahiko nuke. Stefanos Ntouskos, arraunketa saileko kirolariarekin, adibidez. Irekitzen dut ingelesezko wikipedian, eta, ezkerraldean agertzen diren hizkuntzen artean, ez zait euskara agertzen. Zer egiten dut gaizki?
    Beste aldetik, "Special ContenTraslation" orrialdera joan, eta ingelesetik euskarara itzultzeko artikulu batzuk agertzen dira, baina ez Stefanos Ntouskos-en artikulua, edo nik ez dut ikusten, eta artikulu hori, jada, badago ingelesez, baita gaztelaniaz ere. Zerbait gehiago laguntzerik bai? Joxan (eztabaida) 21:56, 9 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Bidali dizut mezu bat Twitterretik, hor kapturak eta bidaltzea errazagoa da. Theklan (eztabaida) 22:05, 9 abuztua 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Artikuluen kategoriak[aldatu iturburu kodea]

    Arrastion Joxan! HotCat hori aspalditik erabiltzen dut eta oso erabilgarria da baina soilik aurretik sortutako kategoriak eskainiko dizkizu. Futbol taldearenak adibidez, hemen ditugu. Johan Vásquezen kasuan, bigarren abizena gehitzean gaztelaniazko wikipedian Genoan aritzen zela ikusi nuen.

    Beste kontutxo bat, kategoriak aukeratzerakoan kontuan izan irizpide hauek. Bi kategoria badaude, ahalik eta kategoriarik espezializatuenean sartuko dugu artikulua. Adibidez, Johan Vásquez "Kategoria:Mexikoko futbolariak" kategoria espezializatuenean sartuko dugu eta ez luzeagoak diren "Kategoria:Mexikoko kirolariak" eta "Kategoria:Futbolariak" kategorietan.

    Ahh, eta zorionak egindako lan eskergagatik. Hainbeste biografia (emakumeenak gainera), kristona da. Eta beste galderaren bat baduzu, esaidazu, lasai. Ondo izan.-Marklar (eztabaida) 17:12, 25 iraila 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Mila esker hire erantzunagatik. Uste diat ulertu dudala; halere, zerbait sortzen bazait, eta sortuko zaidak, esango diat. Ongi segi! Joxan (eztabaida) 17:56, 25 iraila 2021 (CEST)Reply[erantzun]
    Aupa, lagun: Ez zakiat hemendik edo nondik idatzi behar diadan, baina laguntza behar diat, eta hemendik egingo diat; bestela, argituko didak nondik egin. Arazo bat diat, eta hauxe duk: Igerilarien artikuluak egiten ari nauk, eta Munduko eta Olinpiar errekorrak sartzen hasi nauk. Baina errekor horiek agertzen diren artikulua ez bazagok inon, alferrik duk. Ingelesez, bazaudek bi artikulu: "List of world records in swimming" eta "List of Olympic records in swiming", eta horiek kopiatu nahi ditiat, noski euskaratuko ditiat, eta ez zakiat nola egin. "Zerrendaketa:Munduko errekorrak igeriketan" artikuluarekin hasi nauk, baina taulak kopiatu, eta, itsasterakoan, errorea ematen zidak. Beste aldetik, erreferentzia piloa zaudek, eta horiek ere kopiatu nahiko nizkiake. Laguntzerik bai? Mila esker. Joxan (eztabaida) 15:33, 12 urria 2021 (CEST)Reply[erantzun]

    Georgieratik euskarara[aldatu iturburu kodea]

    Aupa, lagunok (Iñaki LL, Xabier Armendaritz)...: Zalantza txiki bat daukat, eta zuen iritzia galdetzera natorkizue. Shamil Borchashvili judokaren artikuluan gertatzen zait. Kirolari hori Georgian sortutakoa da, baina Austriarekin borrokatu zuen Tokion. Hona hemen nire zalantza: Haren izen-abizena euskararen grafiarekin jarri behar dut, edo bere horretan utzi behar dut? Joxan (eztabaida) 22:04, 3 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]

    Nire galderari erantzun batzuk eman zaizkiola ikusi dut oharren bidez, baina nire eztabaida orrian ez dira agertzen, zergatik? Ziur aski begiratzen ez dakidalako izango da, gai hauetan, beste batzuetan bezala, traketsa bainaiz. Mila esker zuen laguntzarengatik. Dena den, hemendik erantzuten badidazu seguru ez ditudala ikusiko; beraz, nahiago baduzue, hona hemen nire helbidea: joxan@garaialde.org Joxan (eztabaida) 11:10, 4 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]
    Kaixo Joxan, ikusi ez zure alerta, baina oraintxe erreparatu diot. Zuk eman duzun grafia da ohikoena oro har. Euskarazko Wikipedian, hau duzu politika orokorra. Hala ere, etengabe ari dira izen berriak agertzen. Horretan, guk ez dugu gidalerro zehatzik Euskaltzaindiak jada zehaztu ez badu, kasuistika ugari baitaude. Zorionez, kasu honetarako, Berriak eman du forma bat dagoeneko: Shamil Bortxaxvili. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 21:05, 27 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]
    Mila esker. Joxan (eztabaida) 22:01, 27 azaroa 2021 (CET)Reply[erantzun]

    .