Lankide eztabaida:Kadan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Kadan, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudi:Galerna.jpg[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Kadan. Wikipediako irudien kontua oraindik guztiz definitu eta dokumentatu gabe daukagun arren, horren inguruko ideiak definitzen ari gara. Lehenik eta behin, beharrezkoa da igotzen diren irudi guzti-guztiei lizentzia bat ezartzea, bestela legeen kontra jokatzen aritu gintezke-eta. Hori dela-eta, jakin nahiko nuke galernari buruz igo duzun irudi hori zurea den edo beste nonbaitetik hartu duzun, copyright-ik ez duela bermatzeko noski, edo erabiltzeko baimenak ditugula behintzat. Bestalde, eta irudia askea bada, Wikimedia fundazioaren proiektua den commonsera igotzea hobesten dugu beti ere, berau irudiak igotzeko prestatuta dagoelako, eta bertako irudiak wikipedia guztietatik erreferentziatu daitezkeelako. Zure erantzunaren zai gelditzen naiz. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:34, 18 Urria 2006 (UTC)

Beno, ados edo ez... ez da hori kontua, niregatik ez dago arazorik, baina ezin ditugu beste entziklopedia eta informazio iturrietatik irudiak hartu hori egiteko baimena dugula bermatu gabe. Era berean, ezin dugu beste entziklopedia bateko informazioa kopiatu, baimenik ez badugu. Kontu handia izan behar da copyright bortxaketen kontuarekin; informazioa eta irudiak askeak izan behar dira, norberak sortutakoak edo iturri askeetatik hartutakoak. Sentitzen dut benetan, baina irudiaren lizentzia jakin ezean, ezin dugu mantendu, gure hobebeharrez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:52, 18 Urria 2006 (UTC)
Kaixo! Ikusten duzuenez hemen ez dago batere diskreziorik. Irudia XIX. mendekoa bada igo dezakezu commonsera jarriz nondik atera duzun (entziklopedia) eta irudiaren egileak 70 urte baino gehiago hilda daramala argudiatuz. Baina agian hori ere ezin liteke! -Theklan; (zer?) 11:03, 18 Urria 2006 (UTC)
Commons-era igo liteke jabetza publikora pasa dela argudiatuz, ziurrenik bai. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:07, 18 Urria 2006 (UTC)
Hala ere nondik atera den esan behar da argudiaketak balioa izan dezan, bestela Commonsen ere kentzen dute. -Theklan; (zer?) 11:10, 18 Urria 2006 (UTC)

Bide batez, Patxi Zabaletaren argazkiarekin ere berdina egin beharko zenuke. Irudia ez dut uste zurea denik, baina hala bada esan. Zurea ez bada Wikipedian erabiltzea baimentzen duen lizentzia bat eduki behar du (hau da, ezin du izan ez-komertzial lizentzia, adibidez). -Theklan; (zer?) 11:12, 18 Urria 2006 (UTC)