Lankide eztabaida:LoreM

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea


Sortu dituzun zenbait artikulu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lore. Sortu dituzun zenbait artikulu ez zeuden argitaratzeko moduan, eta horregatik beste wikilari batek ezabatzeko markatu ditu. Hala ere, uste dut badutela baliorik. Bat «Proyecto bullying» izenekoa, asko zuzendu eta gero argitaratzeko modukoa izango da; orain akats asko ditu, baina zuzentzea lortzen baduzu (zuk zeuk zuzenduta, edo irakasleren baten laguntzaz), argitaratuko dugu. Zuzenduta dagoenean, artikulua bere tokira nola eraman ez badakizu, jar ezazu ohar bat nire eztabaida orrian, eta lagunduko dizut horretan.

Sortu dituzun beste artikuluak ere zuzendu beharrekoak dira, hizkuntzaren aldetik hainbat akats dituztelako. Gainera, gaia bera (kimikako saiakuntzak) ez ditut ikusten Wikipediako artikulu baten gaitzat. Nire ustez, Wikipedian ez, baizik Wikiliburuak izeneko proiektuan (Wikimediaren beste proiektu bat) argitaratzekoak dira egokiak. Beraz, zure testu horiek zuzenduta dituzunean, Wikiliburuetan Kimikako saiakuntzak izeneko liburua sor dezakezu, eta han sartu saiakuntza horiek guztiak.

Sortu dituzun artikulu horiek guztiak zure wikilari eremura ekarri ditut, zure azpiorritzat, eta hemen ikus ditzakezu.

Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2017-05-06, 18:55 (UTC)

Kaixo Lorea. Itzultzaile on bat, zuzentzaile on bat edo, besterik ezean, euskara irakasleren bat ezagutzen baduzu, eska iezaiozu laguntza Xabier Armendaritzek hemen aipatzen dituen testuak zuzentzeko. Ez baduzu horrelakorik ezagutzen, nahi baduzu jar zaitez nirekin harremanetan eta pozik lagunduko dizut zure testu horiekin.
Eskertzekoak dira hain modu autonomoan eman dituzun urrats horiek guztiak.
Eutsi goiari!GorkaAzk (eztabaida) 17:00, 27 maiatza 2017 (UTC)

Kaixo LoreM! Wikipedian ez ditugu testu iruzkinak jartzen modu horretan. Testuen inguruko artikuluak osatzea posible da, aipatzen aurrekariak, testuaren pasarteak, ondorioak... baina ez diogu jartzen "iruzkin" izena izenburuan. Mugituko ditut zure erabiltzaile orrialdera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:55, 11 azaroa 2017 (UTC)

Kaixo LoreM! Kasualitatez ikusi dut Theklan lankideak utzi dizun goiko ohar hori.
Historiako lehen iturriei buruz Wikipedian zerbait argitaratzea ez da batere ideia txarra... Ausardia handia behar da 'Oin Berriko Dekretuak' eta 'Baionako abdikazioak' artikuluetan ekarpenak egiteko, gaia ez baita batere erraza.
Historiako lehen iturriko dokumentu bat, esate baterako, Persiarren Manifestua da. Artikulu horren historia orria begiratzen baduzu, ikusiko duzu nola lankide batek goitik behera kopiatu zuen 'Persiarren Manifestua' testu osoa jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz. Gero beste batek gaztelaniazko testua ezabatu eta zati baten euskarazko bertsioa ezarri zuen. Eta testu osoa irakurtzeko bidea erakutsi zuen kanpoko esteka batean. 'Persiarren Manifestua' artikulua wikipediako artikulu guztiak bezala aldatu eta berraldatu egin da. Orain dagoena baino luzeagoa izan liteke testuari buruzko iruzkin gehiagorekin. Testua bera gehiago komentatu daiteke eta testuak historian izan zuen eraginaz luzeago jardun daiteke.
'Oin Berriko Dekretuak' eta 'Baionako abdikazioak', zuk hautatu dituzun testuak, euskarazko wikipedian izenburu horixe izan beharko lukete artikulu banatan: 'Oin Berriko Dekretuak' eta 'Baionako abdikazioak'. Iruzkina hitza kenduta. Gaztelaniazko wikipedian, esate baterako, zer egin daitekeen ikus dezakezu. Hortxe dauzkazu ereduak.
Dagoeneko prestatu dituzun testuekin, beraz, lanean aurrera egin dezakezu.
Eutsi goiari!GorkaAzk (eztabaida) 21:22, 13 azaroa 2017 (UTC)
'Oin Berriko Dekretuak' hori, Interneten begiratu eta 'Oinarri Berriko Dekretuak' bezala ere eman izan dela ikusi dut.
Artikulu berri hori sortzeko asmoa baldin badaukazu, eska diezaiokezu laguntza historia edota hizkuntzako irakasleren bati. GorkaAzk (eztabaida) 21:37, 13 azaroa 2017 (UTC)

Kaixo LoreM! Mesedez, irakurri aurreko mezuak eta hau. Artikuluak sortzerakoan eredu batzuk ditugu, eta zureek ez dituzten betetzen, iruzkin edo prentsa artikulu gisa idazten dituzu. Edozein duda, galdetu lasai. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:49, 6 apirila 2018 (UTC)