Lankide eztabaida:Martinetxeatxiki
Ongi etorri, Martinetxeatxiki, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
«Perifit» artikulua dela eta[aldatu iturburu kodea]
Kaixo, Martin. «Perifit» artikulua sortu duzu, eduki honekin:
« | Perifit bizitzeko tankera bat da, hondartz-gorputzik ederrena izatea helburua duena. Horretarako, egunean sei aldiz edo gehiago jan behar da, seriotasunez, otordu osasuntsuak izanik. Hortik aurrera, ahalik eta gehien katabolizatu behar da xedea betetzeko, zetosia eginda. | » |
Kontua da, ordea, definizio horren erreferentziarik ez dela ageri Interneten, eta Perifit hori marka erregistratu bat dela. Beraz, baliozko erreferentziarik ezean, ezabatu egin dut. Erreferentzia sendorik ekar badezakezu, berriz sortu ahal izango da artikulua; bestela, ez. --Xabier Armendaritz 2016-06-02, 21:04 (UTC)