Lankide eztabaida:Pello aranburu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Pello aranburu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--EnzaiBot (eztabaida) 22:53, 4 apirila 2014 (UTC)

Aholku batzuk editatzerakoan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Pello. Mila esker zure interes eta ekarpenengatik. Zure edizioak gainbegiratu ditut, aholku txiki eta apala batzuk eman nahi dizkizut. Txalapartari hitza definitu duzula ikusi dut, eta birzuzenketa bat egin dut txalaparta artikulura eramateko. Wikipedia entziklopedia bat da, eta ez hiztegi (horretarako badaukagu [eu.wiktionary.org Wikiztegia]; esango nuke Wikipedian artikuluak definitu baino sakontasunez jorratzen direla (asmoa hori da, behintzat) eta hala, txalapartariak txalaparta gaiaren barruan sartuko litzateke. Beste kontu bat txalapartarien zerrenda osatzea izango litzateke Txalaprtari ezagunen zerrenda izenburuko artikulu batean edo. Beste alde batetik, [[pilotaleku|pilotalekua]] jarri ordez, [[pilotaleku]]a jar dezakezu laburrago, emaitza berdinarekin. Azkenik, gehiegizko estekak saihestu egin behar izaten da, Usurbil artikuluan futbol, judo, pilotaleku eta horrelakoetara loturak soberan izaten dira eta Usurbilekin lotura duten hitzak eta izenak soilik markatzen dira gehienetan, Usurbili buruz jakin nahi duen batek, ez baitu zuzenean joko futbolera. Animatzen zaitut editatzen jarraitzera. Berriz ere, mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 12:05, 21 maiatza 2015 (UTC)

Erreferentziak nola txertatu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Pello. Ikusi dut erreferentziak nola txertatu jakin nahian zabiltzala. Horri buruzko laguntza atal bat dago, «Erreferentziak» izenekoa; patxadaz irakurtzea gomendatzen dizut.

Eutsi goiari, lan ederra egiten ari zara eta. --Xabier Armendaritz 2015-06-11, 12:55 (UTC)