Lankide eztabaida:Satanko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Satanko, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 19:37, 19 Ekaina 2008 (UTC)

Dragoi Bolari buruz[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Satanko! Azken egunotan ikusi dut Dragoi Bolari buruz artikulu asko egiten ari zarela eta horien artean pertsonaiak ere bai. Ni Satan Txiki egiten hasia nintzen, baina gero zuk egin zenuen azkenean. Berriz horrelakorik gerta ez dadin, mesedez pertsonaia baten artikulua egin behar duzunean jarri hemen: Kategoria eztabaida:Dragoi Bolako pertsonaiak. Eskerrik asko eta segi idazten! Euskaltzale bat 11:50, 21 Ekaina 2008 (UTC)

Gabon! Ze, ikasi bhearrean wikipedian, eh! Oso ondo! Aurrekoan komentatu nizuna zen japonierazko letren ondoan gazteleraz agertzen den ? ikurra lotura bat dela. Hemen ere ? jarri beharrean lotura jarri beharko zenuke, horrela: <sup>[[Laguntza:Japoniera|?]]</sup>. Bestetik, artikuluak sortzen dituzunean kategoriak ([[Kategoria:Dragoi Bolako pertsonaiak]]) eta interwikiak (beste wikipedia batean artikulu berdinari lotura - [[en:Artikuluaren izena]] edo [[es:]]). Horrela artikuluak ondo geratzen dira. Edozein dudarako galdetu! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:17, 21 Ekaina 2008 (UTC)
Kaixo berriro! jarri nizkizun [ horiek ere jartzea garrantzitsua da, bestela ez du loturarik egingo. Kopiatu justu goian jarri dizudan bezala... aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:23, 23 Ekaina 2008 (UTC)

DBrekin jarraituz[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Satanko, ikusten dudanez Dragoi Bolarekin jo ta su ari zara, eskerrik asko benetan! Itzultzen ari zaren artikulu eta egin dituzun beste aldaketa batzuri begiradatxo bat bota diet eta gauza batzuk komentatu nahi dizkizut:

  • [[Son Goku|Son Gokuren]] eta [[Son Goku]]ren berdinak dira, baina bigarren kasuan lehengoaren erdia idazten duzu Hau gutxiago idatzi nahi baduzu diotsut ;)
  • Izenetan batzutan gidoia jartzen dituzu (abididez "... Boo-ren...", "... Videl-en...." eta abar). Hau agian atzerriko izenak edo izen ez euskaldunak direlako egiten duzu? Gauza da DBn izen guztiak direla jatorri arrotzekoak, eta gehienetan ez dira/dituzu gidoiak jartzen (adibidez "... Son Gokuren...", "... Son Gotenen..." eta abar). Gainera ez dago batere argi izen arrotzetan gidoia jarri behar denik, adibide gisa Harry Potterren euskarazko itzulpenaren adibideak ikus ditzakezu: Harry Potter eta sorgin harria. Badakit beste kasu askotan gidoiarekin idatziko dela, baina orduan "Son Gokuren" guztiak ere aldatu beharko dira (eta ez da plana ez??).
  • Berbideratze artikuluak egitea ere ez legoke gaizki. Uler dezazun zer den ikusi adibide hau: Zibor 16k ez dauka artikulu bat, Ziborrak artikuluko zati bat baino ez da. Androideen artikulua egin baino lehen [[Zibor 16]] artikulu batzutan agertzen zen eta [[Ziborrak#16. Androidea|Zibor 16]]-rengatik aldatu behar izan duzu (berdin beste ziborrekin). Esan daiteke lana errazteko tranpatxo bat dela, berbideratze artikulu bat sortuz, beste artikuluetan aldaketak aurreztu daitezke (eta aurrerago gutxiago idaztea ere lortzen da). Zibor 16 artikuluaren kodea hau baino ez da: #REDIRECT [[Ziborrak#16. Androidea]]. Zibor 20rekin ere berdin egin dut (#REDIRECT [[Gero Doktorea]]), aurreko estekan klikatzean Gero Doktorearen artikulura doa (gainera fijatzen bazara tituluaren azpian "(Zibor 20tik berbideratua)" jartzen du).

Espero dut hauekin lana erraztea, segi horrela!! --Jonny 00:55, 28 Ekaina 2008 (UTC) (Erantzun)

Nik ere gomendiotxo bat. Beste artikulu batera zuzendu nahi duzunean Ikus: xxxx jartzen duzu. Hau berez egokia izan daiteke, baina lana errazteko badugu txatniloi bat polita geratzen dela: {{sakontzeko}} eta {{nagusia}}. Bi hauek emaitza polita ematen dute eta birzuzenketak egiteko ondo daude. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:32, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo! Bai, gazteleraz erabiltzen dute sistema hori eta egia esan hemen ez dugu inoiz erabili. Suposatzen dut goian artikulua ordez "Erankisna" jar dezan lan batzuk egin beharko direla softwarean. Begiratuko dut ea egin daitekeen. Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:20, 30 Ekaina 2008 (UTC)

Freezerren Indar Bereziak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Satanko! Azken aldian Dragoi Bolari buruzko artikulu pila bat egin dituzu eta mila esker. Ni orain Freezerren Indar Bereziak artikulua idazten ari naiz eta badaezpada ere esan egiten dizut, biok lan berdina egin ez dezagun. Ozaru artikulua ere idazten ari naiz, lehengoan galdetu zenidan eta. Euskaltzale bat 11:46, 6 Uztaila 2008 (UTC)