Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño/2012

Wikipedia, Entziklopedia askea

Von Neumannen Arkitektura[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Unai: Matxin itzultzailearen bitartez Von Neumannen arkitektura artikulua itzultzen ari naiz (ea behingoz lortzen dudan bukatzea!). Arazoa da aspaldian ezer egin gabe nengoela, eta gabonetan egin dudan azken saioan hanka sartu dut: izan ere, hasierako saioetan wikipedian gorde nuen artikulua bi izenbururekin, Von Neumann-en arkitektura eta Von Neumannen arktitektura, eta orain, gabonetan, gogoratzen ez nuenez, gordetzean Von Neumannen Arkitektura eman diot (arkitektura maiuskulaz). Hala, bada, artikulu bera hiru izenburu deseberdinekin dago. Saiatu naiz begiratzen ea nola ezabatu daitezkeen horietako bi, baina ez dut asmatu, eta errazagoa iruditu zait zuri galdetzea (barkatu lana emateagatik). Nik uste dut nahikoa dela Von Neumannen arkitektura mantentzea, eta beste biak ezabatzea. Mila esker zure arretagatik. --Txelo 13:31, 9 urtarrila 2012 (UTC)

Yes check.svg Egina - --Joxemai; (erantzunak) 13:29, 9 urtarrila 2012 (UTC)


Uharteen infotaularekin arazoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Unai, saiatu naiz infotaula hori erabiltzen eta Herrialde-aren sarrerarekin arazoak dauzkat. Izan ere, | herrialdea =  Salomon Uharteak ipini dut eta ez da inondik inora agertzen. Lagunduko didazu mesedez? Artikulua hauxe da: http://eu.wikipedia.org/wiki/Probintzia_Zentrala_(Salomon_Uharteak) Thanks in advance. ondo segi! -Drpolilla 11:35, 13 otsaila 2012 (UTC)

ba, infotaulan bertan aldatu dut, txarto zegoen eta. Ez dakitt ondo egin dudan. Ondo segi, -Drpolilla 17:53, 14 otsaila 2012 (UTC)
Aupa Unai,

infotaulan bertan aldatu nuen. Espero dut ondo egin izana. Ondo segi! -Drpolilla 08:04, 22 otsaila 2012 (UTC)

Wikirrobotentzako eskaerak[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Unai. Wikirrobotentzako pare bat eskaera daude erantzunik gabe; tartetxoren bat duzunean begiratzerik bai? Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-02-20, 15:48

Bai, ingelesezko eskaera horrek nahiko konplexua dirudi (are gehiago niretzat, bot-ei buruz ez baitakit ezertxo ere); beharbada beste bot erabiltzaileren batek ulertuko du... Eskerrik asko beste aldaketa masiboa egiteagatik. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-02-21, 17:26

Oker txiki bat, bot-arekin egindako azken aldaketetan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Unai. Azken aldaketetako batzuetan, behar baino testu gehiago ordeztu du zure bot-ak. Kasurik nabarmenena, hau. Dagoeneko zuzendu ditut zuzendu beharreko guztiak, aski izan da bot-aren historia begiratu eta testu galera zein orritan eragin duen ikustea. Hurrengoetarako beharbada balioko dizula uste izan dudalako idatzi dizut ohar hau, eskerrik asko bot-arekin aurreztutako lan guztiarengatik (zuzenketatxo hauek eskuz egin behar izanda ere, asko baita bot-arekin aurreratu didazun lan guztia). --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-29, 17:35

Kasu batzuk begiratuta, iruditu zait <includeonly> kodea duten orriekin izan dela arazoa... --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-03-29, 21:18

Gasteizko barrendegitxoa[aldatu iturburu kodea]

Joer, ba Iruraiz-Gauna dela esan dugu beti lantokian, baina orain sarean begiratzen ari naiz eta ez da inon agertzen.--Assar; (erantzun hemen) 16:08, 28 maiatza 2012 (UTC)

Aaah bai, neronek egin nuen mapa hori eta serieko beste guztiak duela 12 urte, Hirigintza Sailean nengoenean, kar kar... --Assar; (erantzun hemen) 21:00, 29 maiatza 2012 (UTC)

Ipar-katamotz[aldatu iturburu kodea]

Aupa Unai! Ipar-katamotz artikuloa nabarmendutako artikulo bezala egon da, baina ez zaio izarra jarri. Uste dut despiste bat izan dela. Denok gaude udako martxarekin. Ondo izan --Gorritxiki 13:32, 10 abuztua 2012 (UTC)

Creative Commons-eko semaforoa[aldatu iturburu kodea]

Auka Unai:

Aurreko batean nik prestatutako irudi bat igo zenuen hona: http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Creative_Commons_Semaforoa.svg

Bertsio berri bat sortu dut eta agian irudia berriztu nahiko zenuela pentsatu dut: http://ikusimakusi.net/eu/2012/creative-commons-eko-semaforoa/

Ez dut argi ikusten zuk igotako fitxategiaren bertsio berri bat nik nola egin dezakedan eta horregatik semaforoa aldatu dudala abisatzea bururatu zait.

Goraintziak. --Txopi (eztabaida) 23:11, 23 abendua 2012 (UTC)

Aupa. SVG fitxategia artikuluaren bukaeran estekatzen da. Hau da URLa: http://ikusimakusi.net/pub/2012/creativecommons-semaforoa-2.svg --Txopi (eztabaida)

Inuzentadak[aldatu iturburu kodea]

Katalanezko Wikipediako azal nagusian inozentadak argitaratu diztuztela ikusi dut, eta euskarazko Wikipedian gaurko egunez beste hainbeste egitea eta umore piska bat ipintzea ere ongi dagoela iruditu zait. Gaizki iruditu ezkero, bestea ere ezabutu ezazu. -Euskaldunaa (esaidak), 20:23, 2012ko abenduaren 28a (UTC)

Hego Euskal Herrian abenduaren 28an hedabide eta webgunetan ere inozentadak idaztea asko errotua dagoen ohitura delako ipini dut, gaur kentzekotan. Urte berri on. -Euskaldunaa (esaidak), 18:59, 2012ko abenduaren 29a (UTC)