Lankide eztabaida:Uterga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide eztabaida:Utergar» orritik birbideratua)

Ongi etorri, Uterga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Gaius Marius[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak honela esaten badu, mesedez erakutsi non esaten duen. Hala ere, Wikipedian ez dugu beti Euskaltzaindiak esandakoa betetzen. Izan ere, kasu batzuetan gaztelaniatik hartzen baitute izenak eta zuzenagoa baita jatorrizko izena erabiltzea. Kabri, (erantzunak hemen) 18:38, 24 Urtarrila 2006 (UTC)

Txantiloi bat[aldatu iturburu kodea]

Aupa, zergatik ez duzu sortzen txantiloi bat leinuen artean edo enperadoreen artean, edo nahi duzunaren artean bidaiatzeko... agian horrela argiago gera daiteke kronologia eta guzti hori... ezta? Nahi baduzu lagunduko dizut, baina nik kronologian zero dakit.—Theklan 11:29, 31 Urtarrila 2006 (UTC)

Sortu dut dagoeneko Txantiloia: {{Erromatarenperadore}} jarri eta kitto!—Theklan 12:07, 1 Otsaila 2006 (UTC)
Bikain. Kontua da artikulo hartan ez ditudala sartu enperadore guzti-guztiak. Azkenek txotxolo ederra osatzen dute. Azken Erromatar Enperadoreen zerrenda egin dut, ea sar daitezkeen ala ez.!—Uterga
Sartu ditut, hala ere ez dakit zergatik bereizi dituzun.—Theklan 17:02, 1 Otsaila 2006 (UTC)

Antzinako Erroma[aldatu iturburu kodea]

Epa! Pentsatu duzu sarrerako artikulu bat egitea "Antzinako Erroma" izenburuarekin? (edo antzeko zerbait, noski) Ongi legoke, antzinako erromako historia labur bat edukitzea, errepublika, inperioa, enperadoreen leinu nagusiak eta abarrekin, dena artikulu berean laburbilduta edo bakoitzaren artikulu zehatzera joateko estekekin. Horrela, Italia eta Erroma artikuluak (eta bestela ere) ulerterrazagoak izango lirateke. Zure esku :) —josugoni (hemen idatzi) 16:03, 10 Martxoa 2006 (UTC)

Hori da, Uterga! Enperadoreekin hasi eta bukatu arte! Orain beste erronkaren bat beharko duzu... ez dakit, Greziako erregeak, edo Niloko faraoiak... jejeje —Theklan 17:10, 21 Martxoa 2006 (UTC)

Bozketa orria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Uterga, Wikipediako gaiekin ditugun arazoak konpontzeko, bozkaketa orri bat Wikipedia:Bozketak duzu. Hemen proposamenak demokratikoki erabakiko ditugu. Dagoeneko lehenengo bozketa abian da eta euskal abizenekin zerikusia du. Ez ahaztu zure iritziak asko balio duela eta animatu zaitez parte hartzen. Ongi izan. Kabri, (erantzunak hemen) 16:38, 27 Martxoa 2006 (UTC)

Hello.I'm wikipedia redactor form Poland. I have a one question. Could You make translation article about en:Katovice into Your native language? Just a few sentences. There is a source in English and in a few other languages in interwiki. Katowice is a one of the major cities of Poland. Please do it.


Best Regards Stimoroll[[[pl:Dyskusja_Wykipedysty:Stimoroll|Talk]]

Badago eginda!—Theklan 19:19, 19 Maiatza 2006 (UTC)

Txinako historia[aldatu iturburu kodea]

Arrazoi duzu, bai, egokiago da Txinako historia Txinako Historia baino, H horrek ez dauka zertan larria izan beharrik eta. Ezabatu dut gaizki zegoena ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:03, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Greetings from Turkey[aldatu iturburu kodea]

Hello, this is Bahar from the Turkish Wikipedia. If you don't mind, I was going to ask you something. A Turkish user 'Tembelejderha' (lazy dragon) is asking what his user name is in other languages. If you can write its' Basque to my talk page below the title of "Translations for Tembel ejderha", that would be great. Thank-you very much. Bahar (means spring in Turkish)

Ez horregatik[aldatu iturburu kodea]

Lasai, gustora egin dut! Gauza da {{tx}} txantiloia ere kopiatu duzula eta hori ez dela kopiatu behar zenuena, baizik eta testua nola geratzen den. Hau da nik {{tx|Egina}} jartzen badut {{Egina}} agertuko zait orrian. Kopiatu behar dudana, beraz {{Egina}} izango da Egina lortu ahal izateko. Ulertzen da? Buff, zeinen gaizki azaldu dudan! -Theklan; (zer?) 13:00, 3 Azaroa 2006 (UTC)

Zer, gurekin zatoz?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Uterga! Ah zer sorpresa hartu dudan gaur ikustean historiako atala egiten zaudela Iranen. Ez dakit justu honengatik interesatua zauden edo Kabri eta nirekin batera Asteko herrialdea proiektuan parte hartu nahi duzun. Badakizu, publizitate pixka bat egin behar da proiektu honen inguruan, ze geroz eta jende gehiagok parte hartu orduan eta informazio gehiago eta azkarrago jarriko dugu. Zer deritzozu? -Theklan; (zer?) 10:52, 7 Azaroa 2006 (UTC)

Berez ez da inon izena eman behar derrigorrez, baina Asteko herrialdea orrialdean duzu leku bat izena emateko eta horrela ba politago geratzen da. Era berean bertan eztabaidatu daiteke zer egingo dugun, lana nola banatu eta asteko herrialdeak nola aukeratu (ikus 2007ko proposamena, adibidez). Beno, lanean jarraituko dugu. Aio! -Theklan; (zer?) 11:08, 7 Azaroa 2006 (UTC)

Kaixo Uterga! Egia esan horrela definitzen da Infantzoi, aitonseme gisa. Baina gazteleraz Infanzones o Tierra Llana jartzen zuenez Tierra Llanarena begiratu dut bizkaiko aldundian eta Lur Edegia jartzen du. Bestea zuzenean jarri dut. Agian argipen orrialde bat egin beharko litzateke... animatzen bazara beste infantzoi artikulua egitera... aio! -Theklan; (zer?) 21:51, 28 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagun! Asteko herrialdeen zerrenda orain dela aste bat proposatu nuen eta oraindik ez dut iruzkinik jaso. Aste honetan ez badut jasotzen inongo ekarpenik edo inork ez badu aldaketarik egiten zuzenean proposamena baliozkotzat joko dut... urtea bukatzear dago eta! -Theklan; (zer?) 22:55, 9 Abendua 2006 (UTC)

Artikuluak eta kategoriak ezabatzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Artikulu bat edo kategoria bat ezabatzeko lana administratzaileei dagokie. Zuk egin dezakezuna bi gauza dira:

  1. Birzuzenketa bat egin dezakezu, uste duzulako jende askok bilaketa egin dezakeela modu batez baina kategoria bestea da.
  2. {{ezabatu}} txantiloia jarri, administratzaile batek ezabatzeko. Ez ahaztu | baten ondoren arrazoia jartzea.

Hori da guztia, zuk erabaki zer egin nahi duzun! -Theklan; (zer?) 17:01, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Frantziako Iraultza[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Uterga(r): Begiratu bat eman diot Frantziako Iraultza artikuluari eta aldaketatxo pare bat egin. Frantziako Iraultzeko konstituzioak artikulua ere sortu dut. Oraingoz ondo dago horrela, baina hobetzekoa dela uste dut. Denboraz lasaiago banabil, beste begiratu bat emango diot. Ondo segi eta artikulu ugari idatzi! --josugoni (erantzun hemen) 22:10, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Historiako Wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

Sinatu dut iada historia wikiproiektuan, nire intentzioa bizantzio eta erromak bat egiten dutenean hauen inguruko herri germaiar eta bestelako herri barbaroak definitzea da, begiradatxo bat botako diot wikiproiektuko zerrendan ageri diren oraindin idazteke dauden artikuluei. Agur bero bat! Eren

Txantiloi:Historiaurreko aroak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Uterga ala Utergar! Txantiloi:Historiaurreko aroak itxuraberritu dut, ikutu garbiagoa-edo eman nahian. Emaiozu, mesedez, begiratu bat eta esaidazu zer iruditzen zaizun. Eta lasai asko aldatu, e! Bide batez, esan nahi nizun ez dudala nire izena eman Historia wikiproiektuan, nahiz eta interesatu, uste dudalako Wikipedian dagoeneko leku gehiegitan sartua nagoela...! Ongi izan.--josugoni (erantzun hemen) 19:10, 17 Uztaila 2007 (UTC)

Prest dago Nabarmendutako artikuluen bozketa! Nahi baduzu botoa eman dezakezu... Hala ere, ez dakit zein den jarraibide egokia beheko zerrendatik hiru aukeretara igotzeko, ezta ere bozketa bukatzean erabaki ez diren aukerak zerrendatik kendu behar diren ala ez. Zuk ez duzu jakingo, ez? PS: Hemendik aurrera non idatzi behar dizugu, Lankide eztabaida:Utergar ala Lankide eztabaida:Uterga orrian? --josugoni (erantzun hemen) 09:33, 18 Uztaila 2007 (UTC)
Portzierto, Frantziako historia egiteke dago... ;) --josugoni (erantzun hemen) 09:49, 18 Uztaila 2007 (UTC)

Azalean nabarmendutako artikulua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Uterga(r). Nik uste Azalean nabarmendutako artikulua aukeratzeko bozketa pixka bat arautu beharko dugula. Ze, egia esan, ez dakit nola funtzionatzen duen proposamenetatik aukeretara igotzeko irizpideak. Adibidez, orain geografi/historiako kontuak bakarrik agertzen dira (Zarautz, Bilboko Historia eta Txina). Gainera Zarautzeko artikulua, egia esan, ez da hain ona... egokiagoa-edo iruditzen zait zuk proposatutako izar artikulua. Horregatik, hiru aukeretan gai mota desberdinak egotea beharrezkotzat-eto jotzen dut. Gainera, azalekoa prestatzeko denbora izateko, bozketa hilabetea baino egun pare bat lehenago bukatzea proposatzen dut. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 18:37, 2 Iraila 2007 (UTC)

Kaixo Utergar. Zure Erromako historia artikuluan "Pipin Motza" aldatu dut eta "Pipin Laburra" idatzi. "Motza" hitzak esanahi asko dituenez (ez oso onak gehienak), nahiago izan dut "Laburra" ipintzea, argiagoa baita. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 19:54, 6 Urtarrila 2008 (UTC)

Oso ongi egin duzu --Utergar 17:49, 12 Urtarrila 2008 (UTC)

Historia wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

Epa Utergar!! Beno, badakit isileko kidea naizela. Gustora emango dut izena. Oraindik batez ere geografiako artikuluak egiteari ekingo diot, baino historiari buruzkoak ere interesatzen zaizkit. Bestetik zorionak, lan aparta egiten ari zarelako. -- Marklar2007 20:35, 12 Martxoa 2008 (UTC)

Iruñeko burgoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Utergar! Nire ustez, Nabarreria ez zen burgoa, hiribildua baizik. San Zernin eta San Nikolas (eta San Migeleko desagertua), aldiz, bai. Hemen begiratzen baduzu, 2. sarrerarekin lotzen dut nik burgo terminoa. Hemen begiratzen baduzu, 80. orrian plano bat ikusiko duzu, haren izenburua IRUÑEKO NABARRERIA ETA BURGOAK XIII. MENDEAN dela. Zer iruditzen? --Unai (esaidank) 18:47, 12 Apirila 2008 (UTC)

Aupa! Hiztegi batuan "burgu" dator [1], beraz, horren inguruan ez dago zer eztabaidatzerik: aldatu behar da "burgu" erabiliz. Burgu terminoaren esanahiari dagokionez, gauzak ez daude hain argi. Harluxeten nahiko definizio ulergarria ematen dute [2]. Horren arabera, Nabarreria burgu zaharra litzateke, eta San Zernin eta San Nikolas, aldiz, burgu berriak. Horrela azalduz, nahiko ongi ikusiko nuke. Izan ondo! --Unai (esaidank) 09:12, 13 Apirila 2008 (UTC)

Alemaniaren bateratzeak eta birbateratzeak[aldatu iturburu kodea]

Egia, arrazoia daukazu, azken "a" hori jarrita izan behar da.--Assar; (erantzun hemen) 12:15, 1 Iraila 2009 (UTC)

Translation request[aldatu iturburu kodea]

Hi Uterga! Would you be so kind to help me translate this article into the wonderful Basque language? Please. If you think that article is too long, here is a short version: "Lu Xun was a Chinese short story writer, editor, translator, critic, essayist and poet. He was most famous for the novella The True Story of Ah Q." Thanks a lot and best regards:)--Amaqqut 07:04, 5 Azaroa 2009 (UTC)

Your translation request in breton[aldatu iturburu kodea]

That's good news! Tell us where, and we'll write it in the article: we've started articles about every herria in Euskal Herria. I propose: Ur skol euskarek nevez zo er vro! (Is it "ikastola berria herrian"?) . Other option : Savet ganimp ur skol euskarek nevez !, which means exactly: We've made (built by us) a new basque school. Bianchi-Bihan 3 C'hwe 2010 da 12:15 (UTC)

Iepe! Eztabaida horretatik pasa zaitezke, iturriren bat ematera? Aio! --Unai (esan) 19:40, 15 Maiatza 2010 (UTC)

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo,Capsot 20:00, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo, Uterga! E-postak bidaltzeko aukera ez duzu aktibatuta. Aktibatuko zenuke? Bestela, bidali egidazu e-posta bat, mesedez: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es. --Unai (esan) 11:00, 23 Urtarrila 2011 (UTC)

Global account[aldatu iturburu kodea]

Hi Uterga! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 19:15, 14 urtarrila 2015 (UTC)

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]

Kultura ondasun zerrendak aldatzeko era egokia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Utergar:

Kultura ondasun zerrendako esteka artikuluaren izenarekin bat ez datorrenean zerrendan esteka aldatzen duzula ikusi dut. Hau ez da era egokia, zerrenda horiek bot batek automatikoki eguneratzen bait ditu, eta botak eguneraketa egitean zuk egindako zuzenketa galdu egingo delako.

Era egokia hurrengo da:

  1. Zabaldu eraikinari dagokion wikidata elementua (argazki ondoan dagoen wikidataren logoa klikatuz).
  2. Wikidata elementuan, joan behera, wikipedia jartzen duen kutxara. Bertan, sakatu aldatu esteka; agertzen zaizun kutxan idatzi eu (euskarazko wikipediaren letra biko identifikatzailea), eta eskuinean idatzi artikuluaren izena. Gorde aldaketa kutxan dagoen argitaratu esteka sakatuz. Honela, euskarazko artikulua wikidata elementu horri lotua gelditzen da.
  3. Hau eginda, artikuluan bertan {{eraikin infotaula}} txertatu dezakezu; infotaulak datuak automatikoki hartuko ditu wikidatatik.
  4. Zerrendaren behekaldean eskuz gaurkotu sakatuta, zerrendan gorriz zegoen esteka urdin agertu beharko litzake. Batzuetan ez du aldaketa hau momentuan egiten (caché kontuak, edo), kasu horretan beranduago errepikatu dezakezu pausu hau, bestela momenturen baten botak egingo du automatikoki.

Wikidatari dagokionez, agian lagungarri izango Laguntza:Wikidata.

Espero dut ondo azaldu izana, zerbait ez bada ulertzen edo beste edozein zalantza galdetu lasai asko.

Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:54, 10 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]

Argazkia[aldatu iturburu kodea]

Aupa @Uterga:: Argazkiarekin berdina gertatzen da. Zerrendan bertan txertatzen baduzu argazkiaren fitxategiaren izena, bot-ak zerrenda automatikoki eguneratzerakoan aldaketa hori galdu egingo da. Era egokia argazkia wikidatan txertatzea da. Horretarako:

  1. Zabaldu eraikinari dagokion wikidata elementua (argazki ondoan dagoen wikidataren logoa klikatuz).
  2. Wikidata elementuan, Adierazpenak atalaren bukaeran, sakatu gehitu adierazpena. eta agertzen diren kutxetan, ezkerreko kutxan jarri irudia eta eskuinekoan fitxategiaren izena.

Adibidez, Saguesko eliza elementuan neuk txertatu dut irudiaren fitxategia. Horrela eginda, irudia wikidata elemntuari lotuta gelditzen da, eta elementu hau agertzen den zerrenda guztietan irudia agertuko da (Zerrenda:Zizurko kultura ondasunak eta Zerrenda:Nafar bideko ondasunak). Horrez gain, Eliza horri buruzko artikulua egiten bada eta artikulua Wikidata elementuari goian aipatu bezala lotu, {{eraikin infotaula}} txertatzerakoan infotaulak elementuak dituen datuak agertaraziko ditu, argazkia barne.

Lagungarri izango delakoan, ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:22, 18 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]

Ongi etorria berriro, aspaldiko! Theklan (eztabaida) 09:37, 10 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]