Lanmaoa fragrans
Lanmaoa fragrans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Boletaceae |
Generoa | Lanmaoa |
Espeziea | Lanmaoa fragrans |
Basionimoa | Boletus fragrans |
Lanmaoa fragrans Boletaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Gida batzuetan, jateko ona dela agertzen da.
Sinonimoak: Boletus fragrans (Basionimoa), Boletus xanthoporus, Versipellis fragrans, Suillus fragrans, Tubiporus fragrans, Xerocomus fragrans, Leccinum fragrans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Pulbinatua, errekurbatua,tomentu pixka batekin edo feltro itxura samarrekoa, gero glabroa, ertza beherantz biribilduta. Arre-sepia kolorekoa edo arre iluna.
Tutuak: Horiak, sinuado-libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak
Poroak: Biribilak, horixkak, gero berdexkak; ukitzean urdinera jotzen dute pixka bat.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko lodierakoa. Sabelduna, sarritan fusiformea eta sustrai antzekoekin, horia eta arre-gorrixka oinarrirantz.
Haragia: Horia, batzuetan ukitzean pixka bat berde-urdin kolorea hartzen du. Usain atseginekoa.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Fragrans epitetoa latinetik dator, usaintsua, lurrindua, esan nahi duen "fragrans" hitzetik. Usain atsegina duelako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boletus appendiculatus delakoaren oinak ere sustrai antzekoak ditu, baina oin erretikulatua du eta ez du fruta usainik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere arteen basoetan. Taldekoia da, eta puntu beretik hainbat oin ateratzen dira.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Aljeria, Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada.[6]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 34 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 495 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Lanmaoa fragrans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.