Lanperna ilun
Lanperna iluna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Amanita | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Amanita spissa P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lanperna iluna (Amanita spissa) amaniten taldeko perretxiko jangarria da. Hala ere, jangarria izan arren, ez da gomendatzen jatea, oso erraz nahas baitaiteke oso pozoitsua den Amanita pantherina espeziearekin.[1]
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lanperna ilunaren txapelak 6 eta 15 cm arteko diametroa dauka. Hasieran hemisferikoa da, gero ganbila eta azkenean lauagoa. Kolore gris arrexka edo marroi argikoa da eta gainean bolbaren hondar zuri-grisak, ezkata antzekoak dauzka. Ertz leunekoa da. Orri zuri eta zabalak, estutuak, askeak eta txapelaren ertzetik hurbil biribilak dauzka.
Hanka altua dauka (8–12 cm-koa), sendoa. Oinarrian erraboil potoloa dauka, arbi formakoa. Kolore grisaxka dauka, eta ezkatatsua da eraztunetik oinarriraino. Eraztun zuri iraunkorra dauka, txapeletik hurbil, zabala eta ildokatua. Bolba ez da oso nabarmena.
Mami tinko eta trinkoa dauka, zuri kolorekoa. Esporak zuriak dira, oboideak edo eliptikoak, amiloideak, leunak eta gardenak.
Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uda hasieratik urriraino agertzen da. Arrunta da haritz eta pagoen basoetan, baina koniferoetan ere agertzen da. Askotan talde txikiak sortzen ditu.
Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarria da, baina oso erraz nahasten da Amanita pantherina espezie pozoitsuarekin. Azken honek ez dauka arbi formako erraboila, ezta eraztun ildokatu eta zabala ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|