Laokoon eta semeak
Laokoon eta semeak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Agesandro Rodaskoa, Atanadoro Rodaskoa eta Polidoro Rodaskoa |
Sorrera-urtea | 27 |
Izenburua | Laocoön and His Sons (Laocoön) |
Mugimendua | eskultura helenistikoa |
Aurkikuntza lekua | Erroma eta Oppian Hill (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Dimentsioak | 242 (![]() |
Genero artistikoa | biluzia eta talde eskulturala |
Deskribapena | |
Oinarritua | Eneida |
Kokapena | |
Lekua | Pio-Klementino museoa |
Bilduma | Pio-Klementino museoa |
Inbentarioa | MV.1059.0.0 |
Koordenatuak | 41°53′N 12°30′E / 41.89°N 12.5°E |
![]() | |
Argumentu nagusia | Laokoontea |
Laokoon eta semeak edo Laokoon taldea[1] (italieraz: Gruppo del Laocoonte) Antzinako Erromaren garaiko eskultura-multzoa da, haitzurdin zuriz egina.[2] 2,08 metroko altuera du, eta egun Vatikanoko Museoetan dago. Laokoon troiar apaizaren heriotza irudikatzen du, haren bi semeekin batera itsas-sugeek itota hiltzera zigortua.
Plinio Zaharraren esanetan, Lana Agesandro, Polidoro eta Atenodoro eskultoreek egin zuten, Rodasko eskola helenistikoaren kideak izan zirenak.[3] Pliniok estatua Titoren jauregian ikusi zuen. Egungo eskultura 1506an topatu zuten Erromako aztarnategi batean eta ez dago ziur jatorrizkoa ala kopia bat den.
Artelana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandro Handiaren inperialismoaren ondoren, hiritarrek ez zuten polisean zuten kontsiderazioa eta babesik gabe aurkitzen ziren aldatzen ari zen munduan. Horregatik eredu klasikoengan ezarritako konfiantza desagertu zen eta gai ugariagoak landu zituzten. Gai partikular eta konkretuetan arreta handiagoa ezarri zuten, gai orokorretan baino.
Giza bizitza fase ezberdinetan adierazi zen, haurtzarotik zahartzarora. Erretratuak gero eta ugariagoak izan ziren, batez ere heroien eta pertsonaia publikoen irudikapenak eginez eta, psikologia indibidualean sakonduz. Beraz, drama adierazteko aprobetxatu zuten: tristura, mina, poztasuna... Haietako artelan garrantzitsuenetako da Laokoon eta semeak.
Greziar mitoak zioenez, Laokoon Troiako apaiza zen eta greziarrek troiarrei oparitutako zaldiari uko egiteko aholkatu zien Troiako biztanleei. Baina jainkoek Greziaren garaipena nahi zuten, eta ez zioten Laocooni haien planak zapuzten utzi. Horregatik Apolo jainkoak bi itsas-suge erraldoi bidali zituen Laokoon eta haren semeak hiltzera.
Laokoon eserita dago eta eserlekuan arropa tolestu batzuk daude, zutabeen estriak gogoraraziz. Eskuineko hanka tolesturik dauka eta ezkerrekoa atzera botata du, tentsioa adieraziz. Sugea bi eskuez eusten du; eskuineko besoaz sugearen gorputza altxatzen du eta ezkerrekoaz burua eusten du haren haginkada saihesteko. Burua eskuinera okerturik du, larritasun keinua adieraziz. Ezkerreko gaztea zorabiatuta dago eta besoa altxatzen du, eta eskuinekoak talde multzoaren kontrako norabidea okerturik, besoa altxatzen du era adierazkorrean. Biek bizkarretik eskegitako tunika daramate.
Laokoon minaren adierazle da, eta keinu desesperatua eta agonikoa du, adierazkortasun eta plastizismo handiz irudikatuta. Gazteak minez tolesturik dira eta aitari begiratzen diote, laguntza eskean. Egoeraren tragikotasunak Laokoonen mina handitzen du. Hiru pertsonaiak dramatikoki borrokatzen dira sugeen kontra.
Gorputzak garai klasikoko ezaugarriak apurtzen ditu, eta lasaitasuna eta oreka alde batera uzten ditu, bihurridura eta adierazkortasuna zehaztuz. Laokoonek galeraren pathos-a adierazten du, gorputzaren giharren bidez. Semeek, Laokoonek ez bezala, indarra galdua dute eta aitarenganantz dute burua biraturik, guztiz beldurtuta.
Lana ikuspegi bakar batetik ikusteko egina izan zen, eta konposizio piramidala eta diagonala dauka.
Konkor biribileko zenbait eskulturaz osatutako multzoa da: biluzik dagoen gizonezko bat, biluzik dauden bi gazte eta pertsonaiak kiribiltzen dituzten bi suge.
Hiru dimentsiotan:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «191 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
- ↑ Barkan, Leonard. (1999). Unearthing the Past: Archaeology and Aesthetics in the Making of Renaissance Culture. Yale University Press ISBN 0-300-08911-2, 978-0-300-08911-0..
- ↑ Hartt, Frederick. (1985). Historia de la pintura, escultura y arquitectura. Madril: Akal, 151 or. ISBN 84-7600-411-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |