Laos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laosko Herri Errepublika Demokratikoa
ສາທາລະນະລັດປະຊາທິປະໄຕປະຊາຊົນລາວ
(Sathalanalat Pasathipatai Pasason Lao)
Bandera Armarria
Goiburua: Bakea, Independentzia, Demokrazia, Batasuna eta Oparotasuna
Ereserkia: Pheng Xat Lao
Hiriburua
eta hiri handiena
Vientian
Hizkuntza ofiziala(k) Laosera
Herritarra laostar
Gobernua Estatu komunista
 -  Presidentea Khamtai Siphandon
 -  Lehen ministroa Boungnang Vorachith
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 236,800 km2 (81.)
 -  Ura (%) 2
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 5.924.000 (103.)
 -  Dentsitatea 25 bizt./km2 (146.)
Dirua Kip (LAK)
Ordu-eremua (UTC+7)
 -  Udan (DST)  (UTC+7)
Aurrezenbakia 856
Internet domeinua la

Laos, ofizialki Laosko Herri Errepublika Demokratikoa, Hego-ekialdeko Asiako estatu itsasgabea da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Birmania eta Txina ipar-mendebaldean, Vietnam ekialdean, Kanbodia hegoaldean eta Thailandia mendebaldean. Hiriburua Vientian da.

Laosko historia Lan Xang edo Milioi Elefanteko Lurralderaino (XIV. eta XVIII. mendeen arteko erresuma) atzera daiteke. Frantziako kolonia izan ondoren, independentzia 1949an eskuratu zuen. Gerra zibil luze baten ostean, Pathet Laoko komunistak boterera iritsita amaitu zen 1975ean.

Ekonomia eta politika-askatasun arloetan, munduko herrialdeen arteko sailkapenean postu baxuenetan kokatzen dute nazioarteko estatistikek. Herrialdeko %80k nekazaritzan egiten du lan. Hala ere, 2006an Laosko ekonomiak %7,2 egin zuen gora.

Laos oso anitza da etniei dagokienez, nahiz eta herrialdearen %70a lao den, etnia-talde nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laos satelite irudian

Laos Asia hego-ekialdeko estatu itsasgabea da, gehien bat baso trinkoz estalitako lurralde malkartsua, nahiz eta zenbait ordoki eta goi-ordoki ere izan. Mendi garaiena Phou Bia da (2.817 m). Mekong ibaiak mendebaleko muga osatzen du Thailandiarekin eta Annamgo mendikateak ekialdeko mugaren gehiengoa Vietnamekin.

Klima tropikala da eta ezaugarritzat montzoiak ditu. Euri garaia maiatzetik azarora da eta honi garai lehorra darraio abendutik apirilera. Heroina ekoizten den Urrezko Hirukia eskualdea osatzen duten lau herrialdeetako bat da.

Laos munduko animalia espezie ikusgarrienen bizilekua ere bada. Esanguratsuenak Indotxinako tigrea, gaur erraldoia eta Asiako elefantea dira. Azken urteotan, zenbait espezie aurkitu edo berriz aurkitu dira, desagertutzat jotzen baitziren. Hauen artean daude Annam untxia, saola eta kha-nyou edo Laosko haitz arratoia.

Laosko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Laosko historia»
Laos

Laosko historia Lan Xangeko erresumaraino atzera daiteke. XIV. mendean sortua, XVIII. mendera arte iraun zuen, Siamek herrialdea inbaditu eta geratu ziren lurraldeen gaineko kontrola hartu zuenean. Siamgo erregeak, Frantziaren aurkako borroka zakarra ekidin nahian, egungo Laos osatzen zuten lurraldeak Frantziari eman zizkion 1893an.

Bigarren Mundu Gerran Japoniak konkistatu zuen. Baina gerra galdutakoan, Laosek independentzia aldarrikatu zuen 1945an bertan. Nolanahi ere, Frantziak agintea ezarri zuen berriro, eta 1950ean erdi mailako autonomia erdietsi zuen, Frantziako Batasunaren elkartutako estatu gisa. Are gehiago, Frantziak de facto boterea gorde zuen 1954ra arte. Orduan, konstituzio-monarkia eratu zen, independentzia osoa bereganatuta. Genevako Konbentzioaren salbuespen berezian, Frantziako misio militar batek herrialdean jarraitu zuen komunisten kontra erregearen armada babesteko. Hurrengo urtean, AEBek Frantzia ordezkatu zuten.

Aldameneko Vietnamgo ezegonkortasuna Laosera hedatu zen. Anabasa horretan gerra zibila eta hainbat estatu-kolpe gertatu ziren. Ipar Vietnamgo armadak ekialdeko Laos inbaditu eta okupatu zuen. Armada hori zen Pathet Lao alderdi komunistaren benetako boterea Laosen. AEBek Laos ere bonbardatu zuten Vietnamgo Gerran, hornitzeko bideak mozteko aitzakian. 1968an, Ipar Vietnamgo armadak burututako erasoaren ondorioz, Laosko Erret Armada desegin zen. Gatazka AEBek eta Thailandiak antolatutako tropa irregularrek jarraitu zuten. Sobiet Batasunak eta Ipar Vietnamek babestuta, 1975ean, Pathet Lao komunistek boterea eskuratu zuten Laosen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Laosko probintziak»
Provinces of Laos

Laos 16 probintziatan (kang), udal batean (kumpang nakon) eta gune berezi batean (khetphiset) banatua dago:

1.Attapu 2.Bokeo 3.Bolikhamxai 4.Champasak 5.Houaphan 6.Khammouan 7.Loung Namtha 8.Louangphabang 9.Oudomxai 10.Phongsali 11.Salavan 12.Savannakhet 13.Vientian * 14.Vientian 15.Xaignabouli 16.Xaisomboun ** 17.Xekong 18.Xiangkhoang

* udalerria ** toki-administrazio berezia

Probintzia hauek barrutitan (muang) azpibanatzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laos Aldatu lotura Wikidatan
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan