Laozi
Laozi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chu (en) ![]() |
Herrialdea | Zhou dinastia |
Heriotza | Txina (eskualdea), K.a. V. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Li Jing |
Ama | Xiāntiān Empress |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, artxibozaina, idazlea eta taoist (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Taoismoa Ekialdeko filosofia |
Izengoitia(k) | Dan Li, Er Li eta Tan Li |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Taoismoa |
![]() ![]() ![]() |
Laozi (baita ere Lao Tzu, Lao Tse eta Laotze idatzia, txineraz: 老子, maisu zaharra)[1] txinatar zibilizazioaren filosofo garrantzitsuena izan zen.
Txinatar tradizioak ka. VI. mendean bizi izan zela dio, baina jakitun modernuek K.a. IV. mendean kokatzen dute, "pentsamenduaren ehun eskolen" garaian. "Dao De Jing" edo "Tao Te Ching" idatzi zuela pentsatzen da, taoismoaren oinarrizko liburua dena. Liburu honen arabera Tao edo Dao (bidea), ez da aldatzen eta egia unibertsala da.
Tradizio taoistaren arabera, bere gizarteko ohiturak gaitzesten zituela eta, lanpostua utzi zuen, eta sartalderantz aldendu zen betiko bufalo baten gainean. Mugako zaindariari oroigarri gisa utzi omen zion Tao Tê-king («Tao» eta «Te»ri buruzko idatzia) liburua, taoismoaren oinarria dena. 5.000 karakteretan idatzitako saiakera da, eta 81 ataletan dotrinaren oinarriak banan-banan eztabaidatzen ditu. Geroago, taoisten arabera, Laotse Indiara joan omen zen; han, bere dotrinak budismoari hasiera eman omen zion.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.