Lapp Holding
| Lapp Holding | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa |
| Herrialdea | Alemania |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Aktiengesellschaft (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1959 |
| webgune ofiziala | |
Lapp Holding SE konexio-teknologien alorreko Lapp-Gruppe enpresa-taldearen ama enpresa da, Alemaniako Stuttgart hirian egoitza duena. Societas Europaea sozietate-motako estatus juridikoa duen enpresa honen akzio guztiak Lapp familiaren esku daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959an Ursula Ida Lappek eta bere senar Oskar Lapp ingeniariak UI Lapp KG enpresa eratu zuten Stuttgarten eurek asmatu zuten Ölflex kablea, industrialki fabrikatutako kolore-kodedun lehenengo kontrol-kable industrial malgua, ekoizteko eta merkaturatzeko.[1][2] 1979an nazioartekotu zen Ameriketako Estatu Batuetan Alemaniatik kanpoko lehen sukurtsala irekiz.[3] 1987ko apirilaren 25ean Oskar Lapp hil ondoren, Ursulak eta bere semeek, Andreas eta Siegbert Lapp, konpainiaren kudeaketa bere gain hartu zuten.
2021eko apirilaren 25ean Ursula hil zen 90 urte zituela. 2022an familia-enpresaren bigarren belaunaldiak, Andreas eta Siegbert anaiek, enpresaren kudeaketa Matthias Lappen esku utzi zuen, Siegberten semerik zaharrena dena.
Gaur egun, Lappek 4.500 langile baino gehiago ditu mundu osoan eta munduko kable hornitzailerik nagusienetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Lang, Rainer. «Oskar Lapp revolutionierte die Kabeltechnik: „Ein genialer Tüftler“» Südwest Presse (kontsulta data: 2025-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lapp Kabel España, S.L.U.. (2021-04-29). «Fallece Ursula Ida Lapp, fundadora de Lapp» Interempresas (kontsulta data: 2025-03-19).
- ↑ (Ingelesez) Lapp Group. History of Lapp Group. (kontsulta data: 2025-03-19).