Lapua Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lapua Mugimendua
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaFinlandia
Ideologianazionalismoa eta antikomunismoa
Agintea
LehendakariaVihtori Kosola (en) Itzuli
Historia
Sorrera1929
OndorengoakPatriotic People's Movement (en) Itzuli
Desagerpena1932
Koloreak    

Lapua Mugimendua (finlandieraz: Lapuan liike), edo "Lapuako Faxismoa", Finlandiako mugimendu politikoa izan zen, 1929. urtean sortua. Bere burua, anti-komunista eta nazionalistatzat zuten. Geroz eta faxistagoa bihurtu zen mugimendua eta Alemania inperialarekin hartu-harremanetan jarri zen. 1932. urtean desegin zen mugimendua eta hauen aktibitatea, inoiz arrakasta handia izango ez zuen Isänmaallinen Kansanliike alderdira igaro zen.

Mugimenduaren buruzagiak Vihtori Kosola eta Kurt Martti Wallenius generalak izan ziren.

Hasieran, politiko eta goi-mailako ofizial asko, mugimenduaren aldekoak ziren, anti-komunismo leloagatik. Baina mugimendua, erradikalagoa, indarra erabiltzearen aldekoa eta faxistagoa bihurtu zen, eta hilabete gutxitan jarraitzaileak galdu zituen.

Lapua Mugimendua Helsinkin. 12000 herritar.

Mugimendua, komunistek, Finlandiako Lapua herrian eginiko ekitaldi baten ondoren etorri zen. Bizilagunak, komunista eta Errusiarekin zerikusia zuen edozerren aurkakoak zirenez, hurrengo hilabetean, hauen aurkako ekitaldi bat egin zen bertan, 1000 jarraitzaile inguru bildu zuena. Honela hasi zen mugimendua, eta gutxinaka, mezua, Finlandia osoan zehar zabaldu zen, eta mugimendu soilik mugimendu faxista izatera bilakatu zen.

Ekitaldiak egiten joan ziren herrialde osoan. 1930eko ekainaren 16ean, Oulun 3000 gizon bildu ziren, bertan argitaratzen zen Pohjan Voima egunkariaren eraikuntza suntsitzeko. Mugimenduaren ekitaldi garrantzitsuena, Helsinki, hiriburuan izan zen 1930eko uztailaren 7an. 12000 gizon bildu, eta komunismoarekin zerikusia zuen edozein gune suntsitzeari ekin zieten.

Hemendik aurrera, mugimendua, geroz eta erradikalagoa bihurtu zen, komunistaz aparte, sozial demokratei, pazifistei, liberalei eta nekazari-alderdiei erasotzen hasi ziren.

Erasoetatik, hilketara igaro ziren, eta "sozialistak" ez ziren herritarrak, eta ezkertiarrak hiltzen hasi ziren. Politikarekin zerikusia zuten azkenengo hilketak bihurtu ziren Finlandian. Finlandiarrak beldurturik bizi ziren, agintariak erailak ziren, beste ekitaldi politikoak etenak izaten ziren, eta azkenik, 1932. urtean, mugimenduak jarraitzaileak galtzen hasi zenean, Mäntsäla Iraultza, gertatu zen eta Lapua mugimenduak egindako lege "demokratikoak", erabiliz, mugimenduaren 50 agintari nagusiak atxilotu zituzten, eta honek, mugimenduaren amaiera ekarri zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]