Lapuebla de Labarca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lapuebla de Labarca
 Araba, Euskal Herria
Lapuebla Labarka 2007 10 5.JPG
Lapuebla de Labarcako udaletxea.

Lapuebla de Labarcako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Arabako Errioxako Kuadrilla
Izen ofiziala Lapuebla de Labarca.svg Lapuebla de Labarca
Alkatea Daniel Espada Garrido (EAJ)
Posta kodea 01306
INE kodea 01033
Herritarra lapueblar
Kokapena
Koordenatuak 42° 29′ 45″ N, 2° 34′ 16″ W / 42.495833333333°N,2.5711111111111°W / 42.495833333333; -2.5711111111111Koordenatuak: 42° 29′ 45″ N, 2° 34′ 16″ W / 42.495833333333°N,2.5711111111111°W / 42.495833333333; -2.5711111111111
Azalera 5,99 km2
Garaiera 430 metro
Distantzia 51 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 865 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -2)
Dentsitatea 144,41 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,28
Zahartze tasa[1] % 17,62
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,09 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,21 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,49 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 26,23 (2010)
Euskararen erabilera % 4,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera data 1631

Lapuebla de Labarca[2] Arabako hegoalde-hegoaldeko udalerri bat da. Arabako Errioxako kuadrillan dago, lurralde historikoko hegoaldeko mugan, Gasteiztik 51 bat kilometrora, Ebro ibaiaren ezker bazterrean. Herritik bertatik abiatzen da ibaia zeharkatzen duen zubia, 1939an eraikia, Araba eta Errioxa lotzen dituena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloñoko mendilerroaren hegoaldean dago, Ebro ibaiaren ezkerraldean. Arabako udalerri hegoaldekoena da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaia zeharkatzeko gune garrantzitsuan dago, 6 kilometrora iparraldera Guardia baitago, eta hegoaldera Fuenmayor eta San Vicente de la Sonsierra baitaude. Lapuebla de Labarca Guardiako udalerrian barne izan zen 1631ko ekainaren 11ra arte. Garai hartan lortu zuen hiribildu titulua, hiri-izendapena, alegia. Hortaz, Arabar Errioxako udalerririk gazteena dugu Lapuebla.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Lapuebla de Labarcako ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da. Nabarmentzekoak dira herriko COVILA ardo-kooperatiba eta beste hainbat upeltegi.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko biztanleria nahiko konstante mantendu zen XX. mendean zehar. 1900ean 810 biztanle zituen herriak, eta 2019an 865 biztanle.[3] Azken urteetan gorabeherak izan dira biztanlerian, baina inoiz ez dira 900 biztanle baino gehiago izan, ez eta 700 baino gutxiago ere.

Arabako Errioxako biztanleria-dentsitate handiena duen udalerria da.

Lapuebla de Labarcako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau alderdi aurkeztu ziren udalerrian, 2011ko udal hauteskundeetan: EAJ, PP, PSE-EE eta EA, hauek izan ziren emaitzak:

9 boto baliogabe egon ziren eta parte-hartzea %82,1ekoa izan zen. Hauteskunde hauen ondorioz, Daniel Espada Garrido bihurtu zen berriro bertako alkate.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Lapuebla de Labarcako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Antonio Muro Aguirre[5][6] 1979 1983 EAJ
Alvaro Medrano Fuertes[6] 1983 1987 EAJ
1987 1991 EAJ
1991 1995 a EAJ
1995 1995 EAJ
1995 1999 EAJ
1999 2003 EAJ-EA
2003 2007 EAJ-EA
2007 2011 EAJ
Daniel Espada Garrido 2011 2015 EAJ
Maider Murillo Treviño[4] 2015 2019 EAJ
Maria Teresa Cordoba Fernandez[4][7] 2019 Jardunean Lapuebla Avanza (LPA)

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ezin dugu zehaztu bertako jatorrizko euskara noiz galdu zen. Hala ere, Lapuebla de Labarcako euskara galtzea nonbait IX. eta XVI. mendeen artean kokatzen da.

Aipatzekoa da 1978. urtetik Assa ikastola dela herriko eskola bakarra. Bertan, eskualde osoko 300 bat ikaslek ikasten dute gaur egun, 2-18 urte bitartekoak. Halaber, Ttiki-Ttaka elkarteak herri honetan du biltokia, Arabar Errioxako euskaldun guztiei zabalik dagoena.

1994, 1999 eta 2014ko Araba Euskaraz festaren ekitaldiak ospatu ziren herrian, Non eta mugan eta Uztaz uzta lelopean, hurrenez hurren. 2014ko Araba Euskaraz ere Lapueblan ospatzekoak dira.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 24an San Bartolome herriko patroiaren omenezko jaiak ospatzen dira. Jaien ikurra Bartolo deituriko pertsonaia da, ardogile gisa jantziriko panpina, ardo-kupelaren eta ikurrinaren alboan ezartzen dena.
  • Uztaberri Eguna: otsaileko bigarren larunbatean ospatzen da urtero. Egun horretan upeltegiek ateak irekitzen dizkiete bisitariei, ardo berria dasta dezaten, eta beste hainbat jarduera antolatzen dira, ardoarekin eta mahastizaintzarekin lotuta.
  • Maiatzaren 15ean, San Isidro eguna ospatzen da, nekazarien zaindaria. San Bartolome Peñak antolatzen du jaia.
  • Herriko beste jai bat La Povedako erromeria da, Ebro ibaitik hurbil dagoen arboladi batean ospatzen dena.

Lapueblar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Lapuebla de Labarca Euskaltzaindiaren webgunean
  3. «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  4. a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
  5. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  6. a b «LAPUEBLA DE LABARCA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
  7. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-30.
  8. «Córdoba Samaniego, Pedro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-12.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa