Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako zuzenbide eta erakunde publikoak antzinako erregimenean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Iparralde deitzen duguna, egun hiru lurraldek osatzen dute, historian zehar horrela mantendu izan direnak: Lapurdik, Nafarroa Beherak (esan bedi bide batez ez zela inoiz “seigarren merindade deitua izan, baizik eta “allient puertos”eko lurraldea[1]) eta Zuberoak. Erdi Aro osoan zehar eta 1789.eko Abuztuaren 4eko aboliziora arte, lurralde bakoitzak bere politika- eta zuzenbide- nortasun propioa mantendu izan zuen[2].

Banaketa hau oso kontutan hartzekoa da, izan ere, lurralde hauen azterketa egokiena, hauek bananduta hartuta eginikoa, eta euren erakundeen arteko konparaketa, ostean eginikoa litzatekeela aipatu behar baita.

Esan beharra dago hiru zonaldeen arteko “bigarren mailako ezberdintasunen” aldean, euren arteko antzekotasunak nagusitzen direla[3]. Nahiz eta Erdi Aroan zehar Lapurdi eta Zuberoa Akitaniako Dukerriaren, eta gero monarkia frantsesaren, menpean egon izan eta Behe Nafarroa Nafarroako Erresumaren parte izan ziren, beranduago hau ere Frantziako erresumaren parte izango zena.

Bertan indarrean izan ziren foruak, Erregeek beren borondatez emaniko pribilejioak zirela azpimarratzen du Goyhenechek. Baina era berean, bertan indarrean izandako ohituren isla besterik ez zirela izan[4]. Pribilejioekin zera esan nahi da: Zuzenbide komunetik at zegoen zuzenbide pribatuaren errealitatea[5].

Goyhenechek oso ondo dioen moduan, aztergai ditugun erakundeok ekonomia-bizimoduaren produktu dira, baina era berean honetan eragiten dutenak[6]. Horrela bere esanetan, hurrengoak izan ziren bertako ekonomia-jardueraren poloak: Nekazal jarduera alde batetik, familiaren gunea izan zena hain zuzen ere, eta artzaintza bestea, gizartearen gunea. Horrenbestez, artzaintzak berebiziko garrantzia izan du historikoki lurralde hauetako erakunde eta zuzenbidearen izaeran. Bigarren hau izango delarik, beraz, Iparraldeko erakunde kolektibo indartsuen eta jabetza komunen oinarri[7].

Aipatu gabe ezin da utzi ere muga-zonaldea izan dela historikoki, gatazkatsua izan den muga batena. Eta, horrela, eskualde honek gerren gaitz iraunkor eta suntsigarriak pairatu izan zituela. Honek Errege-erreginek lurralde hauei pribilejioak eman izanarekin harreman zuzena izan zuela esan daiteke, Lapurdiren kasuan argi eta garbi bederen: Izan ere, Dravasak dioenez geografia-, geoestrategia-, ekonomia-, gizarte- eta politika-testuinguru hau baita, Lapurdin antzinatik indarrean zeuden tradizioak, Errege Frantsesek pribilejio gisa bertako biztanleei eman izanaren arrazoia[8].

Iparralden, etxeen arteko berdintasun eta independentzia izan zen printzipio nagusi, zeinak familien independentzia eta iraunkortasuna bermatu izan zuen; eta hau zuzenbide pribatuak indartu zuen. Etxea nekazaritza-ekoizpenaren gune izan zen beraz. Alabaina, nekazaritza pobrea eta berantiarra izan zen lurralde hauetan, artzaintza da ekonomia-jarduera garrantzitsuena; eta jarduera hau izango da lur komunen sorrera eta administrazio kolektiboa sorraraziko duena, erakunde publikoen sorrera ekarriko duena gero[9].

Berdintasun printzipio honen nagusitasuna ahuldua izango zen mendeetan zehar, hurrenez hurren, Erregeen botere, Feudalismo, merkatal- eta burges- ekonomi, XVI.etik aurrera Monarkia zentralista eta Ideologia Iraultzailearen eskutik azkenik[10]. Alabaina, 1789.ra arte ia bere osotasunean biziraungo zuen lurralde hauen, eta bere erakundeen, ezaugarri bereizgarri den berdinkidetasunak.

Laburbilduz, esan daiteke horrela, Iparraldeko Lapurdik, Behe Nafarroak eta Zuberoak, Antzinako Erregimenaren garai osoan zehar osatutako bere entitate publiko eta zuzenbide propio bereizgarriak, Frantziar Iraultzaren 1789.eko Abuztuaren 4.na arte mantendu zituztela; argi eta garbi esango zuelarik gero Dravasak: “Se ha mantenido una continuidad histórica tan sorprendente como incontestable”[11].

Goyhenecheren azken balorazioarekin amaitzea litzateke egokiena. Azken batean, Iparraldeko lurraldeetako erakundeak eta zuzenbidea, foruak, inoiz ez zirela emanikoak izan izaeraz, jatorriz. Baizik eta, azken batean, antzinako zuzenbide eta erakunde batzuen segida izan zirela, inguruko lurraldeetako zuzenbide eta erakundeen aldean, guztiz originalak zirenak[12].

Erakunde erlijiosoei dagokionez, esparru publikoa hartzen dutenaren neurrian ere aztertzen direnak ere, ez zen izan, historia osoan zehar, lurralde hauetan garrantziko ordezkaritza bakarra ere ezarri zuen fundazio erlijioso bat bera ere. Honen kausatzat lurralde hauen ebanjelizazio berantiarra jotzen duelarik Goyhenechek[13]. Modu berean ondorioztatu liteke azkenik, beti diozesi ezberdinetan banatuak izan zirela lurraldeak. Kanpoko interesei jarraiki, esan liteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 209. orr.
  2. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 207. orr.
  3. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 261.orr
  4. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 261.orr
  5. DRAVASA, Etienne, "Panorama de Labourd en los siglos XVII y XVIII", AHDE, XLIII (1973) pp. 263-270; 264. orr.
  6. GOYHENECHE, Etienne; "Instituciones administrativas del País Vasco-francés"; A.H.D.E.; XLIII (1973); pp. 207-262; 221. orr.
  7. GOYHENECHE, Etienne; "Instituciones administrativas del País Vasco-francés"; A.H.D.E.; XLIII (1973); pp. 207-262; 222. orr.
  8. DRAVASA, Etienne, "Panorama de Labourd en los siglos XVII y XVIII", AHDE, XLIII (1973) pp. 263-270; 265- 266. orr.
  9. GOYHENECHE, Etienne; "Instituciones administrativas del País Vasco-francés"; A.H.D.E.; XLIII (1973); pp. 207-262; 261. orr.
  10. GOYHENECHE, Etienne; "Instituciones administrativas del País Vasco-francés"; A.H.D.E.; XLIII (1973); pp. 207-262; 261-262. orr.
  11. DRAVASA, Etienne, "Panorama de Labourd en los siglos XVII y XVIII", AHDE, XLIII (1973) pp. 263-270; 270. orr.
  12. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 262. orr.
  13. GOYHENECHE, Etienne, "Instituciones administrativas del País Vasco-francés", A.H.D.E., XLIII (1973), pp. 207-262; 220. orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GOYHENECHE, Etienne; "Instituciones administrativas del País Vasco-francés en la Edad Media"; A.H.D.E.; XLIII (1973); pp. 207-262. DRAVASA, Etienne; "Panorama de Labourd en los siglos XVII y XVIII"; AHDE, XLIII (1973); pp. 263-270.