Lapurtutako musua
Lapurtutako musua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Marguerite Gérard eta Jean-Honoré Fragonard |
Sorrera-urtea | 1780(e)ko hamarkada |
Izenburua | Stolen Kiss, De gestolen kus eta The stolen kiss |
Mugimendua | Rokokoa |
Ekoizpen lekua | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 45 () × 55 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 41A3211, 41A2, 33A14, 33C23 eta 41D211 |
Kokapena | |
Lekua | Hermitage museoa |
Bilduma | Hermitage museoa |
Inbentarioa | ГЭ-1300 |
Lapurtutako musua (frantsesez: Le Baiser à la dérobée) Jean-Honoré Fragonard artista rokoko frantsesaren eta bere arreba eta ikaslea zen Marguerite Gérardenarena,1790 inguruan egina. Olio-pintura da, mihise txiki baten gainean egina; 45 zentimetroko altuera eta 55 zm-ko zabalera ditu. San Petersburgoko Hermitage Museoan kontserbatzen da. Margolariak 1761an izenburu bereko lana egina zuen. Margolan hau libertinismoaren irudikapena da.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartako jauregi-etxeetako areto intimoan, kabinetean, mutil batek ustekabean harrapatzen du neska gazte bat eta musu ematen dio; hori da lanean irudikatzen den eszena. Ate erdi irekiaren atzean, dama batzuk ikusten dira haien artean hizketan, maiteminduaren bisitarekin zerikusirik ez dutenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana artistaren azken urtetakoa da. Musuari, hau da, Luis XVI.aren garaiko noblezia frantsesari atsegin zitzaion gaiari Fragonardek eskainitako sail baten barruan egin zuen mihise. Ziur asko, Fragonardek XVII. mendeko pintore holandarren eragina izan zuen zeren eta lan hau egin baino lehentxeago bira europerra egin baitzuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pierre Rosenberg, Fragonard, Paris, Min. de la culture et de la communication Éd. de la Réunion des musées nat., 1987, 636 or. (ISBN 2-7118-2145-5).