Larbost harana

Koordenatuak: 42°48′N 0°36′E / 42.8°N 0.6°E / 42.8; 0.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larbost harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′N 0°36′E / 42.8°N 0.6°E / 42.8; 0.6

Larbost harana (frantsesez eta ofizialki, vallée du Larboust, baina vallée de Larboust ere erabil daiteke, eta batez ere Larboust ) Luishonés eskualdeko haran piriniarra da, Garona Garaiko departamenduan dagoena. Peyresourde portuan (1.569 m) hasten da, Pirinio Garaiak departamenduaren ertzean, Arreau noranzkoan Louron bailaratik barrena. Bagnères-de-Luchon-en ( 630m) Pique-ra isurtzen den One ibaiari dagokio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegotik ekialderako norabidea duen harana da. Lutxonen amaitzen diren haran esekien artean altuena da. Jatorri glaziarrekoa da, Larbosten gainean dagoen Oo haran garaiko glaziarrek osatua. Herriak morrenetan (harrizko terrazetan) kokatua daude, batez ere One ibaiaren ezkerraldean. Luchonen gainean bigarren mailako haran bat dago, Oueil bailara. One-ak Oô bailararen ura () jasotzen du eskuineko ertzetik, eta gero Oueil ibarreko ura ezkerreko ertzetik, Pikan abiatu aurretik.

Herri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbost haraneko herri nagusiak hauek dira, okzitanierazko izenekin eta frantsesezko izen ofizialarekin, urrenez urren: Portèth de Luishon/Portet-de-Luchon, Jurvièla/Jurvielle, Pobòu/Poubeau, Catervièla/Cathervielle, Guaus de Larbost/Gouaux-de-Larboust, Casaus de Larbost/Cazeaux-de-Larboust, Garin, Castillon-de-Larboust/Castilhon de Larbost, Sent Avantin/Saint-Aventin, Trebòns de Luishon/Trébons-de-Luchon.

Bailara inguratzen duen eta Banhèras de Luishon eta Banhèras de Bigòrra lotzen dituen errepidea, Pèira Sorda pasabidetik, XVIII. mendean eraiki zen Antoine Mégret d'Étigny intendenteak hala erabakita.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nérée Boubée, Souvenir obligé de Luchon, Luchon, Dulon, 1857

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]