Edukira joan

Larraun (Urraulgoiti)

Koordenatuak: 42°49′15″N 1°11′03″W / 42.82077995°N 1.18412267°W / 42.82077995; -1.18412267
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larraun
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulgoiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaLarráun
Posta kodea31448
Herritarralarrraundar, larrañetar
Geografia
Koordenatuak42°49′15″N 1°11′03″W / 42.82077995°N 1.18412267°W / 42.82077995; -1.18412267
Garaiera758 metro
Distantzia54,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria0 (2023)

Larraun[1][a] (eguesibarreraz: Larrañe)[b] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

1970n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak larraundarrak (eguesibarreraz: larrañetarrak) ziren.

Larraun edo Larrañe toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Larraun (1027)
  • Larravn in Ualle de Agexsu (1056)
  • Larraun (1174)
  • Larraon (1270)
  • Larraun (1366)
  • Larraun (1945)

Larraun Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 29.0 33.0 38.0 41.0 40.0 37.0 32.0 25.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.2 13.4 15.3 19.9 24.9 28.6 28.5 24.0 18.4 12.2 9.1 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.2 7.8 9.8 13.8 17.9 20.7 20.7 17.1 12.8 7.8 5.0 11.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.1 0.2 2.3 4.3 7.7 10.8 12.8 12.8 10.1 7.2 3.3 0.8 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.0 -9.0 -4.0 -3.0 1.0 5.0 2.0 1.0 -3.0 -8.0 -11.0 -17.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 69.3 67.9 62.6 91.9 71.3 52.8 35.0 39.5 62.2 92.0 93.7 95.2 833.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 47.0 35.5 50.0 46.0 38.0 48.0 56.0 73.0 66.5 87.0 54.0 74.5 87.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.7 8.9 12.2 10.7 6.9 4.6 4.8 7.0 10.5 11.5 12.0 109.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.4 1.2 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.1 6.6
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

----

Antso IV.a Gartzeitz erregeak Eneko Santxitzi bere monasterioa besterendu zion 1056n, San Martini eskainia. Haren familiak 1087an Leireko abadiari eman zion. 1858an 7 biztanle zituen, 1887an 10, 1930ean 9, 1940an 7, 1950ean 3 eta 1960an bakar bat ere ez. Ez zen agertzen 1970eko Biztanleriaren Izendegian eta bai, baina jenderik gabe, 1981ekoan.

  1. /laráun/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /laráɲe/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Larraun - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-19).
  4. Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]