Larreinetako funikularra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Larreinetako funikularra
Euskotren Trena Logo.svg Euskotren FE.svg 
Larrainetako funikularra eusko trenbideak.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Funikularra
Zerbitzatutako eskualdeak Trapagaran
43° 18′ 5″ N, 3° 2′ 31″ W / 43.30139°N,3.04194°W / 43.30139; -3.04194Koordenatuak: 43° 18′ 5″ N, 3° 2′ 31″ W / 43.30139°N,3.04194°W / 43.30139; -3.04194
Leloa Zure bide berean
Linea kopurua 1
Geltoki kopurua 2
Bidaiariak urteko 165.412 (2015)[1]
Jabea Eusko Jaurlaritza
Web gunea Larreinetako funikularra
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 1926ko irailaren 24a[2]
Eragilea(k) Eusko Trenbideak S.A.
Ibilgailu kopurua 2
Trenen luzera 7,95 m
Maiztasuna 20' 30'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 1,198 km[3]
Galiboa 1,2 m[4]
Abiadura maximoa 7,2 km/h[5]

Larreinetako funikularra Trapagarango udalerriko La Escontrilla eta Larreineta auzoak lotzen dituen funikularra da. Euskotren Trena garraio enpresa publikoak ustiatzen du, sarearen FE lineaz identifikatzen da.

Trenbidea 1.198 metro luze da, eta Trapagarango La Escontrilla auzoan du abiapuntu. Geltokia 1926ko irailaren 24an inauguratu zuten, eta hasieran erabilpen industriala izan zuen, meategietako langileak garraiatzea baitzen funikularraren helburua. Meategietako burdina garraiatzeko ere erabiltzen zen. Larreinetako geltokia Trianoko mendietan dago, itsasoko mailatik 400 metrora.

Gaur egun funikularra Larreineta eta Zugaztieta auzoetan bizi diren bizilagunek erabiltzen dute batipat, meategiak agortu zirenetik.

2006ko abenduan Larreinetako funikularrean Creditrans ordainketa-sistema ezarri zen.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escontrillako geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia eta aparkalekua daude. Bizkaibusen hurrengo lineek geltokia lotzen dute:

  • A3141 Gurutzeta - Bagatza - Trapagarango funikularra
  • A3332 Trapagaran - Santurtzi

Larreinetako geltokiaren kanpoaldean CuadraBus enpresako autobusa Zugaztietara doa.

Funtzionamendua eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larreinetako funikularraren bidaiari kopuruaren bilakaera (2008-2015)


Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2008 181.749
2009 177.980
2010 175.244
2011 161.260
2012 155.919
2013 155.640
2014 145.736
2015 165.412

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larreinetako funikularrak Euskotren Trena eragilearen sareko gune bat osatzen du, gainontzeko trenbide saretik baztertuta baitago.

Karnetak eta kontakturik gabeko txartelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barik txartela»

Barik txartel bakarrekin Larreinetako funikularrean bidaiatu daiteke hobaridun prezioekin. Barik euskarrian Creditrans eta Gizatrans tituluak karga daitezke.

Familia ugariko tarifa murriztuak erabili ahal izateko identifikazio txartela behar da, horretarako Barik txartel pertsonalizatua, hau da, argazkiduna, beharrezkoa delarik, beti ere nortasun agiriarekin batera eraman behar dela. Barik txartel pertsonalizatua Atxuriko geltokian eska daiteke, Bilboko metroko bezeroei arreta egiteko bulegoetan (Ansio, Zazpi Kaleak, San Inazio eta Areetako geltokietan), San Mames geltokiko Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bulegoan, Bilbobusen bezeroentzako arretarako bulegoan, Durangoko geltokian eta Gernikako Artekale kaleko 8an, eta baita Abandoko geltokiko aldirikoen trenen solairuan ere.

Gainera, Gipuzkoako Mugi eta Arabako BAT txartelak ere erabil daitezke, Creditrans tituluko prezioak aplikatuko direla.

Bidaia-txartelak eta tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako bidaia-txartelak:[6]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Joan-etorria: Pertsonal eta transferiezina. Erositako egunean joan-etorriko bidaia bana egiteko.
  • Hilekoa: Pertsonal eta transferiezina. Erositako egunean hasita eta hurrengo 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko.
  • Creditrans: Barik euskarrian kargatzen den titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik.
  • Gizatrans: Barik Giza euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako edo erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun larria eta soldata bera edo OAEAP baino 2,5 aldiz txikia duten pertsonentzako.

2017ko otsailaren 1.tik aurrerako tarifak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta Familia Ugari Orokorra (F20) Familia Ugari Berezia (F50)
Joanekoa 1,75€ 1,40€ 0,85€
Joan-etorria 3,25€ 2,60€ 1,60€
Hilekoa 17,50€ 14,00€ 8,75€
Barik euskarrian Creditrans 0,90€ 0,72€ 0,45€
Gizatrans 0,64€ 0,51€ 0,32€

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]