Larrialdiko lurreratze

Wikipedia, Entziklopedia askea
JetBlue Flight 292 larrialdiko lurreratzea egiten Los Angeles International Airporten.
2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian ura hartu behar izan zuen, New Yorken.

Larrialdiko lurreratzea (Ezinbesteko lurreratzea ere esaten zaio) lurreratze-prozedura bat da, hegaldian bat-batean gertatutako arrazoiengatik egin behar dena eta haren segurtasuna arriskuan jartzen duena. Oro har, aurreikusi gabeko aerodromo edo lursail batean egiten da, eta, batzuetan ez dira hargune-prozedura arruntak betetzen.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrialdiko lurreratzea eragin dezaketen arrazoi ugari daude, eta lurreratze hori ezin konta ahala motatakoa izan daiteke, bai pista prestatuetan, bai prestatu gabeko lurretan. Meteorologiaren, aireontziaren eta tripulazioaren egoeraren arabera, ezin da beti larrialdiko lurreratze bat egin. Horrelakoetan, hobe da hegaldian dagoen aparatua lehenbailehen uztea, aukera hori eskuragarri baldin badago. Larrialdiko lurreratze baten arrakasta, neurri handi batean, pilotuak erabakiak hartzeko orduan duen trebetasunaren, aireontziaren eta haren ezaugarrien eta lurra hartzeko eremuaren araberakoa da.

Lurreratze ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian lurra hartu behar izan zuen, New Yorken. Kasu horretan lurreratze baino gehiago ureratze izan zen. Hori ez da oso normala izaten. Hegaldian zihoazten guztiak, 155 bidaiari eta tripulazioa, onik atera ziren. Pilotoek ohore-dominak jaso zituzten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]