Jakes Oihenart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrondo» orritik birbideratua)
Jakes Oihenart
Bizitza
JaiotzaUhartehiri
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Jakes Oihenart (Izengoitia: Larrondo) Nafarroa Behereko pastoralgilea (Uhartehiri, XIX. m.). 1848an, Larribarren antzeztu zen Kaniko eta Belxitina izeneko pastoral komikoa, antzezteko prestatu zuen. Ez dago jakiterik pastoralik idatzi ote zuen, baina bera errejenta zela antzeztu ziren Roland (1827, 1849), Aymonen lau semeak (1851), Santa Helena (1854), eta Phantzart (1852) izeneko pastoralak. 1971n, Gabriel Arestik prestatuta, Kaniko eta Belxitinaren argitalpen berria egin zen; eta, 1982an, Iñaki Mozosek prestatuta, Phantzart inauteriko tragikomediarena.[1][2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jakes Oihenart: Phantzart : ihauteetako tragikomeria, Iñaki Mozosen edizioa, 1982. ISBN: 84-300-6902-X.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]