Larrotxene kultur etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Larrotxene Kultur Etxea
Larrotxene baserria.JPG
Larrotxene Kultur Etxea
Sortze data : 1987
Lekua : Intxaurrondo kalea, 57 Intxaurrondo
Donostia, Gipuzkoa
 EH
Larrotxene kultur etxea hemen kokatua: Donostia erdigunea
Larrotxene kultur etxea
Larrotxene kultur etxea
Larrotxene kultur etxea (Donostia erdigunea)
Zuzendaria : Amaia Almirall
Webgunea :  Larrotxene Kultur Etxeko webgunea 

Koordenatuak: 43° 19′ 14.2″ N, 1° 57′ 12.3″ W / 43.320611°N,1.953417°W / 43.320611; -1.953417Larrotxene Kultur Etxea Donostiako Intxaurrondo auzoan dauden bi kultur etxeetako bat da. Intxaurrondo zaharra auzunean kokaturik, 1987an inauguratu zen garai bateko baserria zaharberritu ondoren.

Musika, kultura eta artearekin zerikusia duten jarduera, ikuskizun, ikastaro, hitzaldi eta kontzertuak egon ohi dira. Bestalde, bertan liburutegia ere badago. Bere berezitasuna bideogintza da.

Hego Intxaurrondo auzunean bada beste kultur etxe bat goiko aldean kiroldegia dagoen eraikinean bertan. Larrotxeneren hedapena izan zen eta Intxaurrondo kultur etxea izena du.

Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean gertatu ohi zen modura, baserriz osatutako ingurunean kokatzen zen Larrotxene baserria. Urteek aurrera egin ahala, baserri horiek zenbait funtzio bete dituzte, Donostiaren beharren eta industrializazio prozesuaren arabera. Gaur egun, Larrotxene kultur etxea kokatzen da bertan.

Larrotxene baserriak erabilera desberdinak izan ditu urteetan barrena: taberna eta upategia izan zen, zalgurdien alokairua, bai eta Artzak-Ortzeok elkartearen egoitza ere. Erabilera anitzak izan arren, baserriaren zati bat etxebizitza gisa erabili ohi zen beti. Letaman goma-fabrikak baliatu zuen azken aldiz, eta geroztik, hutsik geratu zen, Intxaurrondoko gazte talde bat kultur jardueretarako erabiltzen hasi arte.[1]

1984. urtean Donostiako Udalak erosi zuen eraikina eta 1987an gaur egungo Larrotxene kultur etxea inauguratu zuen baserri zaharberrituan.

Larrotxene Bideo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur Etxea erreferentea da ikus-entzunezkoen alorrean. Formazioa, produkzioa eta erakusketa antolatzen da gutxienez 2002tik.[2]


Ospe handiko hainbat zinemagileren harrobia izan da Larrotxene: besteak beste, Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo, Pablo Malo, Jon Garaño, Jose Maria Goenaga, Mitxel Gaztanbide edo David González kultur etxeko trebakuntza eta produkzio geletan ikasitakoak dira. Irakasle aritatukoak dira Isabel Alba, Andoni de Carlos, Unai Guerra eta Juan Miguel Gutierrez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. altza.info, . Noiz kontsultatua: 2016-08-25.
  2. Otaño, Antxon (2002) «"Baliabide teknikoak ez dituen jendeari ikus entzunezko lanak egitea eskaintzen diegu» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (berria.eus) . Noiz kontsultatua: 2019-09-17.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]