Larru-atzapar lurtar
Larru-atzapar lurtarra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Thelephorales |
Familia | Thelephoraceae |
Generoa | Thelephora |
Espeziea | Thelephora terrestris Fr., 1821 |
Larru-atzapar lurtarra (Thelephora terrestris) Thelephoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean haragi larrukara duelako.
Sinonimoak: Thelephora laciniata, Thelepora minor, Thelephora rhipidium, Thelephora terrestris var. tomentella, Thelephora crustosa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, larrukara, harroa, maiz inbutu forma irregular bat izaten du, uher edo more-arre kolorekoa. Gainazala tomentudun-fibrilosoa da.
Himenioa: Erradiatua, zimurtsua edo sigi-saga egiten papila txikiengatik; pruinaduna, arre iluna.
Hanka: Ez du hankarik edo ia hanka gabea.
Haragia: Arroa, larrukara, biguna, haritsua. Txokolate kolorekoa edo marroi-morea.[2]
Karpoforoa: 2 eta 3 cm bitartekoa, petalo lautu baten itxuran agertzen da edo baita giltzurrun-forman ere, arre ilunean partzialki gainjarriz beste batzuen ondoan ilara irregularretan antolatuta, gaineko gainazala iletsua, pubeszentea edo zimurtsua, arre ilun kolorekoa, biguna, larrukara, ia harrotua. Ertz zuriarekin. Himenioa leuna da, hori-isabela kolorekoa edo arrea. Karpoforoek ez dute hankarik, baina lurrean sartzen dira han dauden harriei eutsiz.[3]
Etimologia: Terrestris epitetoa latinetik dator, lurretik esan nahi duen "terrester" hitzetik. Lurrean basten delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thelephora palmata dekakorekin nahas daiteke, honek kirasdun usaina du eta arre-more koloreko adar antzeko zapal batzuk, mutur zurixkekin; pinudietan hazten da. Thelephora caryophyllea espeziearekin ere bai, hau 2 eta 3 cm arteko espezie txiki bat da, usaingabea inbutu formako errezeptakulu bat du, zatitua, marroi-purpura kolorekoa; hostogalkorretan hazten da.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan, lur hareatsuetan. Koniferoen eta hostogalkorren sustrai, adar eta zurean sartu eta itsatsi egiten da. Koniferoen basoetan arruntagoa da, talde txikietan estu hazten da.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Nikaragua, Honduras, Ekuador, Islandia, Europa, Errusia, Turkia, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Madagaskar.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 599 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 485 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 571 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019. .
- ↑ Thelephora terrestris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1821. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Thelephora
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Kubako onddoak
- Nikaraguako onddoak
- Hondurasko onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Madagaskarko onddoak