Larru-tripaki anisatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larru-tripaki anisatua
Hydnellum suaveolens 51703.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum suaveolens
P.Karst., 1879

Larru-tripaki anisatua (Hydnellum suaveolens edo Calodon suaveolens) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Lurrin usain handiegia du, ez da kontsideratzen jateko modukoa. Zeta eta artilea tindatzeko onddo-pigmentu bat du. Jarduera antioxidatzailea ere badu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, suberosoa, lodia, turbinatua, gailurra hasieran ganbila, gero laua; askotan tuberkulatu konkorduna; zuria, gris-urdinxkaz lausotuta.

Orratzak: Finak eta laburrak, dekurrenteak, lehenengo urdinxkak, gero arre kolorerako joerarekin.

Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.

Hanka: Laburra eta mozkotea, lodia, urdinxka, gero arre-sepia kolorerako joerarekin.

Haragia: Zurixka, suberosoa, ondoren gogorra. Ebakitzean, eremu zentrokide urdinak ditu, oinean estuagoak. Anisaren usain sendoa du, ezin da ondo definitu, ia higuingarria.[2]

Etimologia: Suaveolens epitetoa latinetik dator, usain leuna, esan nahi duen "suaveolens" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calodon generoko arruntenetako bat da, erraz atzematen da anis usain higuingarri ikaragarria jariatzen duelako. Ebakitzean tartekatutako eremu urdin-zuri-grisak ikusten dira. Hydnellum aurantiacum, Hydnellum caeruleum eta Hydnellum cyanopodium delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Itxituretan edo lerroetan mendiko izei gorrien basoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 593 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]